Atxikimendu libreko burujabetza, nire aukera


2003ko azaroaren 09an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskal Herrian aspaldiko partez ezagutzen ez zen mugimendu politikoa sumatzen da egun. Azal politiko hori sukalde askotan denaren seinalea izan liteke. Inoiz ez moduko ekarpenak ari dira plazaratzen. Eta plan bat. Nork berea. Badira, jakina, gaurko status quo bere horretan nahi dutenak. Baina dialogo hitza hainbeste errepikatzen den honetan argi izan beharko genuke elkarrizketa hizketa nahi dutenen artean abiatu behar dela, eta gerokoak geroko. Ekarpen asko plazara bai, aprobetxa dezagun serio sasoia, hain gara eskarmentu handikoak! Baten batek pentsatu lezake Ajuria Eneko Lehendakariaren plana izan dela ekarpenon pizgarri. Beharbada. Baina pentsatu daiteke ere bai bata bai besteak Lizarra-Garazi prozesuak utzitako aurrietatik eraikiak direla, haxe dela, akatsak akats, gaurko guztion pizgarri. Beharbada.

Hainbeste ekarpen mahai gainean zelan egin mahaiaren sitsak papera bera ere jan ez dezan? Hortaz, ekarpenen eduki asko eta askotarikoei besteko garrantzia ematen diot nik edukiok lantzeko prozedurari. Eta horretan ez dut uste euskaldunok trebe jokatu dugunik iraganean, ez behintzat Lizarra-Garazi prozesu hartan. Prozedura da, nire pentsaeraz, zulotik ateratzeko bide erdia, eta edukiak gainerakoa. Jokoan duguna ez da bakarrik Euskal Herriaren geroa, gizarte dinamiko batean erabakiak hartzeko prozedura bera ere dugu jokoan, demokrazia ulertzeko era, finean.

Zer prozedura segitu bada? Euskal Herria biztanleria ez ezik lurraldea ere badenez, eta gaurko ingurune politikoa aldatu nahi dugunez, ingurumen kontuetan erabiltzekoa den Ingurune-Eraginaren Azterketa prozedura hartuko nuke erreferente; jakina, ez erabiltzen ohi den moduan, hots, aurretik zehaztu helburu baterako makillaje-bidea. Ez, jatorrizko izpirituari eutsita. Dudarik ez da euskaldun gehienok nahi dugula gaurko esparrua aldatu, baina horretarako bide bat baino gehiago dira aukeran, nork berea. Holakoetan, bide guztiak, gauden moduan geratzea bera ere, jarri behar dira aukeran «berdintasunez», Jaurlaritzaren esanetako aukera-berdintasuna zelai politikora ere eramanez, demokrazia alarde jator batean.

Behin ekarpen guztiak aukera-maila berean ipinita ezinbestekoa da gizartearen «esku-hartze zuzena» bermatzea, bidea politikarien esku hutsean geratuko ez bada, behintzat. Gizarteak aukera egiteko eskubidea bermatu behar da hasieratik, aukera-eskubidea arnasa hartzekoaren hurrena delako. Ikusirik ez ohiko informazio publikoaren tramite faltsuarekin, beraz. Horra demokraziaren kotoi-froga. Eta «sintesia». Azken batez prozesu esku-hartzaile batean ez da zertan ekarpen bat edo bestea aukeratu, askoren zatiak izan daitezke elkarren osagarri ondoriozko aukera batean, gutxienezko adostasun zabalekoa. Hau honela, ekarpen aukeratua konpromiso bihurtzen da, prozesuan bidaide izandakoen konpromisoa, aukeratua gizendu eta gauzatzekoa.

Udalbiltza batek abiatu berri duen Eztabaida Foro Nazionalaren prozedura da, nire pentsaeraz, osoena. Abiatzean argitu moduan «talde estrategiatik herri estrategiara» pasatzea zen oraingo prozesuan funtsa, Lizarra-Garaziren okerra zuzendu nahian. Herri estrategia oinarri hartzeak erraztu egin behar du gizartearen esku hartze zuzena prozesu osoan, aukera-eskubidea bidean zehar gauzatze aldera. Egun badira Euskal Herrian, lurralderik lurralde, Herria egiteko urrats garrantzitsuak. Urratsok bide berean uztartzen asmatzea da erronka nagusia, lurraldetasun desorekatu baten sentsibilitate abertzale guztiak prozesu eraginkor batera biltzea, hain zuzen, inertziak ganbaran baino sotoan utzita behingoz.

Ekarpen sasoi honetan inorenak ez dezala zentralitate totala hartu. Atxikimendu libreak, esaterako. Hortaz, argi hitz egin behar da. Atxikimendu librea esaten denean, hiruko estatutu berrirako edo hegoranzko federalismorako, duda sartzen zait, «zerk zer» mugatzen duen duda. Izan ere, librea behar dugu izan honi edo hari libreki atxikitzeko aukera-eskubidea baliatuz. Benetako erronka, bada, ez da zeri atxiki, aukera egiteko eskubidea bera izatea baino. Eta eskubide hori bermatuta nik, aukera-eskubideaz, atxikimendu libreko burujabetzaren aukera egiten dut, edo euskal lurralde guztien konfederazioarena, kasuko.

Zergatik ez? Europako besteok estatua baldin badute euren esparru politikoaren antolabide eta bermea, estatua eskatzen dut nik euskaldunontzat ere: Euskal Estatua edo Nafar Estatua, baina estatua, besteon antzera eta parera, badaezpada ere, Euskal Herriaren esparru politikoaren antolabide eta bermea. Estatuak ez direla etorkizuneko antolabide egokia? Bat nator ni horrekin, total. Estatuaren bertikaltasuna baino antolabide horizontala dut nahiago, lurraldetasunaren barruko eskualdeei erabakietan esku-hartze zuzena bermatuko dien antolabidea. Euro-erregioa izan daitekeela hori? Bale, euskal edo nafar erregioaren alde nago ni orduan, baina, hori bai, Europan denok euro-erregio izanda, estatuak desagertuta. Aukera-berdintasunez. Bada zertaz sakondu, baina hori beste inportantea da erabakitzeko prozedura, hots, aukera-eskubidea bera.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude