Ezpalak


2003ko azaroaren 02an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas


Baluarteren argiak eta ilunak

Hilaren 30ean irekiko ditu azkenean ateak Iruñeko Auditorio eta Kongresuen Jauregiak. Lehen egunerako ekitaldiak eta datozen hilabeteetakoak prest daude dagoeneko. Egitarau klasikoa prestatu dute: musika, dantza eta antzerki klasikoa, folklore pixka batekin. María Bayo eta Iñaki Fresán izango dira inaugurazioan. Diego El cigala kantautorea eta antzerkiaren arloan, Els Comediants-ek ere euren emankizunak eskainiko dituzte. Baluarte zentro kulturalaren lanak garaiz bukatu badira ere -eta hori da gehien azpimarratu dena- dagoeneko bada hainbat arazo: oraindik ez dago erakustareto handiarentzat egiturarik; txartelak saltzekoan arazo informatikoak egon dira; Jose Carreras eta Montxo Armendariz bezalako izenak egitarautik kendu behar izan dira... Aretoa zabalik beraz, orain zalantzak kudeaketaren inguruan zabaltzen dira.


Aurtengo aukeratuak

Iaz arrakasta izugarria izan zuen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Kimuak egitasmoak. EAEn egoitza duten errealizatzaileek eginiko film laburrak sustatzen dituen ekimen honetarako sei aukeratu dituzte aurten nazioartean erakusteko: Nacho Vigalondoren «7,35 de la mañana», Tinieblas Gonzalezen «Ecosistema», Domingo Gonzalezen «Las superamigas contra el profesor Vinilo», Imanol Ortiz Lopezen «Expreso nocturno», Koldo Serraren «El tren de la bruja» eta Safy Nebbouren «Lepokoa». Sei film horiek osatutako gida bat prestatu du Jaurlaritzak nazioartean banatzeko. Ekimen berean, beste gida bat paratu du. Azken hau Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan banatuko dute. Bertan, Kepa Sojoren «Cuando puedas», Carlos Juarezen «Pa ti pa siempre», Gaizka Urrestiren «Raíz» eta Aitor Alvarezen «Sabor a menta» laburrak daude. Aurtengo ekitaldiak iazkoaren arrakasta lortu nahiko luke. Izan ere, ikusgarria izan zen iazkoa. Hogeita hiru lurraldetako 111 zinema jaialditan parte hartu zuten Kimuak-eko zenbait filmek iaz.


Kolore guztietako abesbatzak

Asteazkenean hasi eta igandera bitartean, 20tik gora abesbatza bilduko dira Tolosan, 35. Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan. Topikoak aginduta, inork kantu erlijioso andana esperoko du, baina kantutegi profanoak ere badu bere lekua. Klasikoez gain, euskal kantuak entzun ahal dira eta pop abesti ezagunen moldaketak eskaintzen dituenik ere bada. Estiloa bezain anitza da, gainera, abesbatzen jatorria: Japonia, Errusia, Zeelanda Berria, Suedia... Islandiak eta Bielorrusiak lehen aldiz bidali dituzte euren ahotsak Leidorrera.
.........
Dantza izango da azaroaren 30a bitartean, Bilboko Euskalduna jauregiko erregina. Izan ere, La Fundicion aretoak antolatuta Dantzaldia dantza zikloaren baitan, Venezuelako Danzahoy konpainiak, Suitzako Alias taldeak eta Espainiako Balet Nazionalak eskainiko dituzte emanaldiak. Horrez gain, okasiorako bereziki prestatutako Junkera eta Oreka Tx taldearen musikak lagunduko du Nacho Duatok zuzentzen duen Baletaren "Txalaparta" ikuskizuna.


Gutunaren bidetik

Ia gutunik idazten ez dugun garaiotan, gutunari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte azaroaren 14 eta 15ean Toulousen. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Toulouseko Cervantes Institutua eta bertako Unibertsitatea dira, besteak beste, ekimen honen antolatzaileak. Peñaflorida II. Mintegi hau aurrez 2000. urtean egin zen nengoaren atzetik dator, eta bertan Ilustrazio garaiko gutuna aztertuko da. Izan ere, XVIII. mendean maiz bai fikzioan bai gizarte harremanetan idazketak gutun forma hartzen zuen. Modernitaterako bidean ere ezinbestekoa izan zen gutuna. Nahiz eta gaur egun horretaz ia ahantzi garen. Jenero honen inguruko hainbat gai aztertuko da Mintegian. Bere iturburua eta testua jorratuko da; elkarteen arteko gutun harremanak eta XVIII. mendeko gutunen funtsak ere arakatuko dira.


Medemen atzetik.

Londreseraino joan da asteburu honetan Julio Medemen «Euskal Pilota, larrua harriaren kontra» filma, bertako Zine Jaialdian parte hartzera. Atzetik joan zaio polemika. Lehengo astean jakin genuenez, Espainiako Enbaxadak diru-laguntza ukatu dio Jaialdiari; gauza bera egin du Cervantes Institutuak. Biek ere diru arazoak jarri dituzte aitzakiatzat. Baina euren asmoa filmaren nazioarteko oihartzuna geldiaraztea litzateke nolabait. Polemikaren ondorioz, interesa piztu du lanak, eta filmaren bi emanaldietarako sarrerak agortuak zeuden joan den astean.


Filosofiako gida-liburua.

UEUko Filosofia Saila filosofiako gida-liburu entziklopedikoa lantzen ari da. Bizkaiko Foru Aldundiak lagundutako egitasmoa da eta Joxe Azurmendi eta Iñaki Soto izango dira editoreak. Horrekin batera hainbat kolaboratzailek parte hartuko dute ekimenean. Besteak beste, Agustin Arrietak, Ander Iturriotzek eta Arantza Etxeberriak. Bi atal izango ditu. Batean filosofiaren munduko gai nagusien inguruko sarrerak bilduko dira eta bakoitzari buruzko bibliografia. Bestean, filosofiaren alorrean obrak argitaratzeko egin beharreko urratsak jasoko dira. Besteak beste, entziklopediak euskal pentsamenduaren panoramika historiko bat eman nahi du. Lana Durangoko Azokarako argitaratu nahi luke UEUko Filosofia Sailak.


Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude