Joxe Joan Gonzalez Txabarri: Ziklo berrian ere, abertzaletasun demokratikoak lideratuko du herri hau


2021eko uztailaren 19an
Irungo FICOBA erakustazokaren inaugurazioa hizpide. Egingo al zeniguke gogoeta bat honen inguruan, mesedez?
FICOBAn Euskal Herri berriaren zantzu nabarmen bat ikusi dut. Lapurdi, Nafarroa Behereko nahiz Gipuzkoako hainbat jende proiektu horren inguruan biltzeak Euskal Herri soziala, Euskal Herri politikoa baino askoz azkarragoa dela aditzera ematen digu. Gizartea klase politikoa baino sendoagoa dagoela etorkizunari begira, alegia.

Urriaren 8an Batzar Nagusietako politika orokorrari buruzko eztabaida burutu zenuten. Gipuzkoako ostadarra irudikatu zenuen zure hitzaldian. Zer adierazi nahi izan zenuen konkretuki? Egingo al diguzu balorazio bat ekitaldiaz?
Eztabaida sakona izan zen. Hitzaldian gure programaren edukiak azaldu nituen eta oposizioko alderdien aldetik hitzaldiaren kontrasteko erantzunak izan ziren. Oro har, Gipuzkoan abertzaletasun demokratikoak daukan eragina nabarmendu zen eta etorkizunari begira dauzkan planteamenduak oso nabarmen gelditu ere. Ikuspegi horretatik, Batzar Nagusietatik kanpo gelditu den Gipuzkoa beltza eta ortzadarraren Gipuzkoa irudikatu genituen. Bere jarrera politikoak inposaketa bidez ezarri nahi dituztenei deitu diegu Gipuzkoa beltza. Batetik, gizarte honetan ETA dela eragile erreakzionarioena berretsi genuen. Bestetik, PPk gizarte honen aurkako arbuio beltzak ere sortzen dituela esan genuen. Honen guztiaren aurrean, gizartearen gehiengoak aurrera egiteko gure proiektuarekin bat egin duela azpimarratu genuen.

Ekitaldiaren ondoren AuBko kide Inazio Agirrek zure jarrera kritikatu zuen. AuBren ordezkaritza onartu duzula, baina AuBk ez duela parte hartzerik adierazi zuen.
Ezagutzen dudan hogeita hamar urteetan Inazio Agirreri ez diot behin ere entzun ezer onik egin duen inor dagoenik. Zenbait jendek ez du ezer baikorrik ikusteko gaitasuna, antza. Guk ezin dugu AuBk hartu dituen erabakien erantzule izan, hartara, besteek hartutako erabakien erantzuleak izango baikinateke. Politikan heldutasun esparru batean jokatu behar dugu, eztabaida horiek ezin dira nerabezaroan bagina bezala burutzen ahal. Ezker abertzaleak, askotan, nerabezaroan ohikoak diren jarrerekin jokatzen du. Politika helduen eremua da. Kasu honetan bi esparru bereizi behar dira: legitimitatearen eremukoa eta legalitatearen eremukoa. Hauteskundeen balorazio denotatiboa eta konnotatiboa egingo genuela esan genuen hasieratik: denotatiboak legalitateari egiten dio aipu eta konnotatiboak legitimitateari. Balorazio konnotatibo horri jarraiki, legez kanpo utzitako herritarren boto hori aintzakotzat hartzen ari gara. 27 batzarkideen ordez 23 batzarkide izango bagenitu bezala gobernatzen ari gara.

Aurreko diputatu Roman Sudupek, gehiengo osorik gabe, PSE-EErekin egindako itunaren bidez agindu zuen. Zuk itunen beharrik aurreikusten al duzu?
Guk talde guztiekin hitz egin dugu dagoeneko. PPtik Aralarreraino pasa dira Foru Aldunditik. Geure asmoen eta helburuen berri eman diegu. Beraiekin zein gunetan topo egin genezakeen aztertzen saiatu gara lehenbiziko bileran. Haien asmoak entzun ondoren, aurrekontua eta egitasmo estrategikoak lantzen ari gara. Ez dugu ezein talderekin lehentasunezko harreman bat. Gure programa bateon batekin hitzartu nahi genuke hala ere, baina hori ez da gure esku bakarrik.

Ekitaldian PSE-EEko Miguel Buenek «Barku baten helburua ez da nabigatzea, portura heltzea baizik» esan zuen. Portua zein den zehaztea da gakoa, agian.
Eztabaidan -alderdi sozialistari dagokionean- zerbait nabarmen gelditu bazen, sozialistak bere tokian jarri genituela izan zen. Guk gure proiektua aditzera eman genien eta gure topaguneak non diren agertu ere. Miguel Buen bere jarrerak zorrozten saiatu zen, baina Miguel Buenek eztabaida horretan esandakoa, esate baterako, nekez irakurri daiteke Gipuzkoako sozialisten dokumentu batean, eta are gutxiago Euskadiko PSE-EEko dokumentuetan. Miguel Bueni errepublikarra dela entzun genion, Euskadi nazio bat dela eta abar.

EAko Iñaki Galdosek, berriz, «Bidegurutze batean gaudela eta berriz hasi behar dela» esan zuen. Bat al zatoz?
Aukera egin beharrean gaude, noski. Baina bidegurutze hitza ez zait batere gustatzen, Mayor Orejaren «encrucijada» hitza gogoratzen dit. Euskal gizartea aukerak egin beharrean dago, eta egokiera helduko zaio hautatu ahal izateko. Gizarte honen azpian egitasmo jakin bat egosten ari da, norabide zuzen batean gainera. Bizitzen ari garen une honek irakite puntua hartu behar du. Irakite puntu hori iristear dago. Gizartea burbuilean ari da, esan bezala, gizartea klase politikoa baino aurreratuagoa eta helduagoa da une honetan.

Gizarte politikari gagozkiola, EBko Jon Lasaren ustez, politika sozialari buruzko zure diskurtsoa amestu ezina da gutxieneko soldata jaso edo lan baldintza eskasak dituztenentzat.
Jon Lasak gizartearen errealitate jakin bat deskribatu zuen bere hitzaldian. EBk politika sozialaren %80an ados geundela esan zuen, beraz, EBrekin % 80an ados baldin bagaude, ondo gaude. Lapurdin eta Gipuzkoan dauden gutxieneko soldaten zenbatekoak aipatu zituen. Baina, esan behar da ere Gipuzkoan eta Lapurdin zein gizarte zerbitzu dauden. Iparraldeko edozein biztanlek zahartzaroan Gipuzkoara etorri nahi duela aitortzen du. Datuak ezin dira banaka hartu, bere osotasunean baizik. %80an ados bagaude nekez esan daiteke EAJ eskuina dela. Bere diskurtsoan kontraesanak izan ziren. Jon Lasak balorazio sindikala egin zuen balorazio politikoa egin beharrean.

EAEko legebiltzarkide Jon Salaberriak, honela esan du ARGIAn berriki: «EAJri agortu zaizkio erdibideko aukerak».
Hori muturrean dagoenak bakarrik esan dezake. EAJk 100 urte luzeko ibilbide jakin bat dauka. Arazoa da bakoitzak bere burua non duen eta kokapen horretatik besteak non ikusten dituen. EAJ abertzaletasunaren erreferente eta lider nagusia izaki, deigarria da jende horrek gu horrela ikustea, perspektiba arazo izugarria daukate. Jon Salaberriak ziklo politiko berri baten atarian gaudela esan nahi badu, bada, dudarik gabe. Baina aurrerantzean ere gure erreferenteak berberak izango dira: giza eskubideen eta herritarren borondatearen errespetua. Ziklo berri horretan, herri hau abertzaletasun demokratikoak lideratua izango da eta gizartetik lideratu ere. Abertzaletasun demokratikoak mahai gainean jartzen du egin asmo duena, eztabaida irekian. Ziklo berri hori ere, iraganean egindakoaren balantzea egin ondoren egingo du EAJk. Baina, dirudienez, sektore abertzale bat, berriro ere, gure proiektua porrotera kondenatu nahian ari da. Kontrara jokatuz, armen itzalpean eta gizarteak irabaziko duen alternatibari alternatibarik eskaini gabe. Izugarria da hogeita bost urte pasa direnean, oinarrizko eskema berdinarekin aritzea. Sektore horretan, bizi dugun egoeraren ondorioak aztertzeko jenderik ez izateak txundituta uzten nau: erdibideak, fronteak eta horrelako hitzekin segitzeak atentzioa ematen dit.

«Sarasuaren "Golde aro" hausnarketa oso interesgarria iruditzen zait»
Ibarretxeren planak beste ziklo politiko bat ekarriko duela diozue. Nola ikusten duzu ziklo hori?
Beste urrats bat bezala, Euskal Herria nazio gisa bermatzeko urratsa. Hau prozesu historiko bat da. Hainbat jende hilzorian dagoela ematen du ordea, agonian dagoela. Kontua, belaunaldiz belaunaldi, urratsez urrats, hil zorian ibili gabe aurrera egitea da. Gure aurrekoek izugarrizko lana egin zuten -niri zazpi lurraldeetako Euskal Herria erakutsi zidaten eta nire seme-alabei ere hori erakutsi diet-, aurrekoak izan zirelako gaude hemen eta hurrengoei ere gizartea eta aberria egiten utzi behar zaie.

Ziklo horretan gatazka gainditua ikusten al duzu?
Hasteko, hemen, sektore batek, herriaz hitz egiten duenean, populazioaren %15a baino ez du kontuan hartzen. Horretatik kanpo dagoena espainola omen da. Zoroak ez gaitzala zora, mesedez. Memento honetan eragile erreakzionariorik nagusiena ETA da. ETA zer den inork gutxik daki, gero eta abertzale gehiago gara ETAren atzean dagoenaz dudatzen dugunak. Abertzale bezala susmo galanta daukagu edozer egon daitekeela pentsatzeko, zer dagoen jakiteak lotsa eman liezaguke. Espainiako eskuinak egiten dituen kirtenkeriak zilegitzen ari da ETA. Lotsagarria da bere joera erreakzionarioaren ondorioz Espainiako eskuina politikan lortzen ari dena. Orduan, niri fenomeno hori proposamen politiko baten bidez konpontzeak halako eszeptizismo bat sortzen dit. Eszeptizismo horrek jota uzten nau. Baina, noski, horiek guztiak gabe ere gatazka politikoa izan izango da aurrerantzean.

Aipatutako sektore horretako euskaltzale eta eragile ezberdinekin aritzeko modurik ikusten ote duzu?
Sektore horiek jarrera positiboetara ekartzeko zubigintza lana egiten ari gara. Herri honek askoz indar gehiago luke sektore horietan xahutzen diren alferrikako indarrak beste norabide batean bideratuko balira. Abertzaletasun demokratikoak betebehar bat dauka horretan, noski. Bide horretan, Jon Sarasuaren gogoetak -»Golde aro» izenburukoa- oso interesgarriak iruditzen zaizkit, ekarpen interesgarri bat egin du zentzu horretan. EAJ-EA koaliziotik egoera berri horretara iristeko dauden zenbait komunikazio gune bilatu eta lantzeko gauza izan behar dugula aditzera ematen ari gara, beti ere, elkarren errespetuan eta bakoitzak dituen jarrerak onartuz.


Azkenak
Iheslarien kolektiboko sei kidek Auzitegi Nazionalean deklaratu dute

Bideokonferentzia bidez deklaratu dute Euskal Iheslari Politikoen Kolektibo sei kideak, astelehen goizean. Zitazioetan adierazten zenez, 2013ko gertakarietan oinarrituta ireki dira eginbideak. Sumarioa sekretupean dago.

 


Sorzabalen epaia oinarri hartuta tortura bidez eraikitako frogak indargabetzeko eskatu du Euskal Herriko Torturatuen Sareak

"Erantzukizun publikoa hartzeko ordua" dela esan du Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal Guardia Zibilak torturatu zuela onartu eta horregatik errugabetu ostean. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio EAEko aitortza eta erreparaziorako... [+]


2025-05-19 | ARGIA
Aroztegiako epaiketari jarraipen berezia

Aste osoan ARGIAko kazetari bat dedikazio osoz izango da auzitegi barruan gertatzen denaren berri ematen, baita kanpoan Aroztegiko Elkartasun Komiteak auzipetuen absoluzioa eskatzeko antolatutako egitarau zabala jarraitzen ere. Argia.eus-en aurkituko duzue informazio guztia... [+]


2025-05-19 | Bertsozale.eus
Maiatzaren 23an eta 30ean jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak

Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.


Ezustea Errumanian: Europar Batasunaren aldeko hautagaiak irabazi ditu presidentetzarako hauteskundeak

Bukaresteko alkate Nicusor Dan-ek eskuin muturraren hautagai George Simion garaitu du bigarren itzulian. Danek bozen %55 eskuratu du, Simionek %45. Hala ere, eskuin muturra hazi egin da lehen itzuliarekin alderatuta. Errusiaren "esku hartze" polemikan... [+]


Gazaren erabateko okupazioari ekin dio Israelek, eta egun bakarrean gutxienez 150 palestinar hil ditu

Maiatzaren hasieran iragarri ostean, Gaza erabat okupatzeko eta hango palestinarrak kanporatzeko plana martxan jarri du Israelgo armadak. Zerrendan jada hasiak dira ofentsibaren ondorioak pairatzen: azken 24 orduetan eginiko erasoetan, Israelek gutxienez 150 palestinar hil ditu... [+]


2025-05-19 | ARGIA
Bridgestoneko erregulazio espedienteak Basauriko fabrikako 232 langileren kaleratzea jaso du

Bridgestone Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko eta Puente San Migueleko (Kantabria) fabriketan dituen 420 langileri eragingo die CCOO, UGT eta BuB sindikatuek astelehenean sinatuko duten erregulazio espedienteak. Ostiralean egindako bozketan, Basauriko plantan... [+]


Etxegabeen kontrako bi eraso egin dituzte Bilbon eta Lekeition

Larunbat gauean gizon batek Bilboko Zorrotzaurreko pabiloi bat erre zuen, bertan bizi diren etxegabetutako pertsona batzuen kontra egiteko. Lekukoen arabera, 33 urteko gizonak errezelei su eman zien bertan zeuden batzuekin eztabaidatu ondoren. Bestetik, pasa den astean... [+]


Beste behin, Israelen inguruko polemika nagusitu da Eurovision jaialdian

Lehiaketan parte hartu izan duten 72 artistak iazko edizioa "historiko politizatuena eta desatseginena" izan zela salatu dute, eta aurtengoa ere ez da salbuespena izan. Online botoari esker gertu izan du garaipena Yuval Raphael Israelgo ordezkariak. Polemikaz beteriko... [+]


Emozioei bai, emotibismoari ez

Sentimenduak izan da gaia Galdera Basatiak podcastaren seigarren atalean, eta horren bueltan zeharkatu dituzte Iñigo Martinezek eta Gari Moyak maitasuna, gorrotoa, tristura, haserrea... Hitz egin dezagun sentimenduen eta emozioen inguruan, baina gogoetatu ere, gogoetatu... [+]


2025-05-19 | Jon Torner Zabala
Koalizio kontserbadoreak irabazi ditu hauteskundeak Portugalen, eta eskuin muturrak gora egin du

Lehen ministro Luis Montenegro buru duen AD koalizio kontserbadorea gailendu da Portugalgo Legebiltzarrerako hauteskundeetan, bozen %61 lortuta –iaz %51 eskuratu zituen–. Irabazleen artean Chega eskuin muturreko alderdiko hautagai André Ventura ere badago,... [+]


ikerketa
Baimenik gabeko etxebizitza turistikoak ustiatzen jarraitzen du PPko Antépararen enpresak

Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]


ikerketa
PPko Antépararen Luxury enpresa zigortu du laugarrenez Gasteizko Udalak legez kanpoko obrak egitea egotzita

Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]


Irakasleak armairutik ateratzea zergatik da garrantzitsua?

Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.


Eguneraketa berriak daude