Bero-beroan


2003ko urriaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

«Aste buru honetan ez naiz hilko. Noiz arte?».
Horrela zioen, Etxerat-ek antolatuta, Lasarte-Orian burututako euskal presoen aldeko ekitaldiaren pankartak edota lelo nagusiak. Etxeratek eta Euskal Presoen Kolektiboak bat eginik, ozenki salatu dute euskal presoek eta beren senitartekoek bizi duten presondegi-erregimena. Joan den asteburuan 671 presok senideen bisita izateari uko egin zioten protesta gisara, eta euren senitartekoek, berriz, errepideetan barrena ibiltzeari muzin. Frantziako eta Espainiako espetxeetan sakabanatuta dauden presoek eta bere hurbilekoek jasaten duten egoera larria salatu zuten milaka lagunek. Ekitaldian errepideetan hildako hamairu pertsona gogoratu zituzten, eta bereziki, aurtengo otsailean Almeriako espetxera zihoazela bizia galdu zuten Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi lasartearrak.



Elkarrik 100.000 sinadura Bake Konferentzia xede.

Bake Konferentzia eratu ahal izateko kanpaina berri bati ekin dio Elkarrik. Kanpainaren helburua 100.000 sinadura lortzea da. Ondoren, martxoan, sinadurak Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko ditu Elkarrik, eta alderdi politikoak mahai batean eseri daitezen eskatuko die bi erakundeei. Bilboko Euskalduna jauregiko ekitaldian sinadurak biltzeko erabiliko den Giza Borondateen Manifestua aurkeztu zen. Agiriak dioenez «indarkeria eta desadostasuna sufritzen ari den gizarteak elkarrizketa eta akordioa behar ditu elkarrekin bizitzeko eta bakea bilatzeko».


Autodeterminazioaren aldeko 1.237 boz

Zuzen taldearen eskutik ehundaka lagun bildu dira autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko Donostiako karriketan. Kaleko martxaren ondoren erreferendum sinboliko bat burutu zen eta eskubide honen aldeko 1.237 boz bildu zituen ekimenak. Zuzen taldekoek 1.000 boz biltzeko asmoa zuten eta, eguraldia oso kaskarra izan arren, helburua gainditu izanak biziki poztu zituen. Antolatzaileek ekimen mota hau berriz burutzea pentsatu dute jadanik. «Herriz herri 10.000 boz biltzea» asmoa azaldu dute desobedientzia zibilaren aldeko ekintzaileek.


Nafarroako ipar-ekialdeko euskalkiak


Aitor aranak "Nafarroako Ipar-ekialdeko euskara. Irunberritik Aezkoaraino" liburua plazaratu du Altaffaylla kultur taldearen eskutik. Arangoiti ikastolarekin elkarlanean egin du liburua Aranak, eta Nafarroako ipar-ekialdean hitz egiten ziren lau euskalkiak aztertu ditu: hegoaldeko goi-nafarrera, erronkariera, zaraitzuera eta aezkera (bizirik den bakarra). Liburuaren lehen zatian euskarak Nafarroan izandako bilakaeraz jardun du idazleak eta bigarrenean ipar-ekialdeari lotu zaio. Toponimoak, mapak eta eskualdeko esamoldeak aurki daitezke bertan.

Gazteek erabil dezaten
Larria da euskararen egoera Iparraldean eta are larriagoa da gazteen erabilerari erreparatzen badiogu. Horren garrantziaz jabetuta, Euskarbiada jaia antolatu du Seaskak urriaren 18rako Angeluko Amodioaren hondartzan. Askotariko ekitaldiak izango dira: surf erakustaldia, roller erakustaldiak, rap eta bertso saioak, kontzertuak, euskararen egoerari buruzko mahai-ingurua... Bestalde, euskalgintzako hainbat taldek (AEK, Uda Leku, Euskal Konfederazioa...) informazio mahaiak ipiniko dituzte.


Ostalaritza hiztegia menuan


Sukaldaritza, gozogintza eta zerbitzuetako tresneria, teknikak eta prestakinak biltzen ditu plazaratu berri den Ostalaritza Hiztegiak. UZEIko teknikariek eta Lanbide Heziketako Ostalaritza Eskoletako irakasleek egin dute Leioako Ostalaritza Eskolak eskatutako hiztegia. 1.000 termino inguru bildu dituzte euskarazko, gaztelaniazko eta kasu batzuetan frantsesezko eta ingelesezko baliokideekin.


Interes Publikoko Elkargoa urruti


Max brisson Hautetsien Kontseiluko hizkuntza batzordeko arduradunak adierazi duenez, Interes Publikoko Elkargoa (IPE) sortu aurretik, haren zutabeak antolatu eta ezarri daitezke. Baina halako erakunde bat sortzeko iragarpen ofiziala behar da eta Sarkozy Barne ministroa maiatzean iragarpen ofiziala egitera etortzekoa bazen ere, ez zen etorri. Eta iragarpen ofizialaren ondoren, kasurik onenean urtebetera sortuko litzateke IPE, Brissonen esanetan. Egun dauden egiturak eta esperientziak baliatu beharko liratekeela adierazi du Brissonek eta Hizkuntza Kontseilua IPEren baitako izan ez arren, aholkularitza funtzioa bete beharko lukeela hark. Bestalde, Hizkuntza Kontseiluak lehendakari berria hautatu du: Mixel Etxeberri.


Xarlo Etxezaharreta preso.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak ETAko kidea izatea leporatu dio Xarlo Etxezaharretari eta Soto del Real espetxean preso sartzeko agindu. «Kalegorria» aldizkariaren zuzendaria eta Udalbiltzako hautetsi ohiaren atxiloketak jende askoren erreakzioak eragin ditu azken egunotan. Euskal Diaspora elkarteak, Iparraldeko hautetsiek eta Gure Irratiko lankide ohiek bere askapena eskatu dute. Etxezaharretak atxikimenduzko eskutitz ugari jaso du eta bere atxilotzea gaitzesteko elkarretaratze bat burutu zen Hazparnen. Etxezaharreta Hazparneko udal hautetsia eta Udalbiltzako kidea izan zen azken udal hauteskundeetara arte .


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude