Gerrillari ohiak gerta daitezke bitartekari onenak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Suitzan frantsesez argitaratzen den "L'Illustré" astekariak bidalitako bi kazetarik -Arnaud Bedat eta Claude Gluntz- bahiketaren azken asteetako kronika interesgarria marraztu dute.

Otsailaren erdi aldean Sahara zeharkatuz zebiltzan 32 turista europar bahitu zituen Aljeriako talde islamiar salafista batek. Horietako batzuk maiatzean askatu zituen Aljeriako armadak eraso batean, baina beste 15 gelditu ziren bahitzaileen esku. Hauetako bat, emakumezko alemaniarra, gaixotasunez hilko zen egonaldi luze horretan. Soldaduen erasoen ondoren, alde guztientzako zen konplikatua egoera: batzuek eta besteek nahi zuten negoziatzea baina denak ere zer gerta zitekeenaren beldur ziren.

Desertuko nagusiak

Europako gobernuek bitartekari baten beharrean Maliko Amadou Tourmani Toure lehendakariarengana jo zuten. Eta honek kontaktotan sartzeko enkargua bi buruzagi tuaregi eman zien. Eskualde horretan -Mali, Txad, Niger- gatazka gogorrak izan ziren duela ez urte asko gobernuen eta tuaregen artean, baina bakeratu ondoren elkarbizitza txukun bat ezarrita dagoela dirudi. Maliko lehendakariak, hain zuzen, azken gerratean ospe handia lortu zuten bi buruzagi tuareg hautatu zituen misio horretarako: Iyad Ag Ghali -bitartekarien buru ipini zuena- eta Ahmada Ag Bibi. 41 urteko gizon honek kontatu dizkie negoziaketen gorabehera batzuk "L'Illustré"ko kazetariei.

"Bahitzaileak Aljeria iparraldekoak dira, desertua gutxi ezagutzen duten kaletarrak. Leporaino armatuta zeuden eta azkeneraino, baita martiri izateraino ere, iristea erabakita. Baina ikasi dugu elkar onartzen, elkar errespetatzen. Guk islama ipini dugu diskusio guztien erdian. Horrekin batera, haien arazoak eta motibazioak ulertzen saiatu gara. Eta segurtasuna eman diegu, aginduz Maliko armadak ez ziela erasoko".

Gizon gogorra zeukaten aurrean: Abderrazak Ammari -"Para" ezizenez deitua paratxutista izana delako- da Talde Salafista deitzen den erakunde islamiarreko buruzagia, eta erruki gabeko gizonaren fama du. Aljeriako armadako buruzagi nagusiaren lehengusua da. Ahmada Ag Bibi tuaregari galdetu diote kazetari suitzarrek ea ez ote zuen batzuetan beldurrik sentitu: "Ez diot sekula beldurrik izan Para-ri, ni bera bezain ausarta bainaiz. Konponbide bat aurkitu ez bagenu, gaixo zegoen turistaren baten lekua hartzea proposatuko nuen, ni ere azkeneraino iristeko prest nintzen eta".

Hiru bilkura egin zituzten bitartekariek eta bahitzaileek denetara. Lehena uztailaren 29an, Tessalit herritik 200 kilometrotara. Gerrillariak erreka idortu edo "wed" baten sakonean zeuden. "Haien auto arrastoei segika aurkitu genituen. Hiru tuareg hurbildu ginen, eta hasteko bakean etorri ginela adierazi genien, armarik gabe gentozela. Arabieraz mintzatuz, eta ongietorri luzeen ondoren, bahitzaileak beraiek zirela eta gatibuak nahiko hurbil zeudela baieztatu zuten". Emakume alemaniar bat hil egin zela eta beste batzuk oso gaixorik zeudela jakinarazi zieten hiru tuaregei. Eta hauek eraman zituzten fruitu eta sendagaiak haiei ematea onartu zuten.

Negoziatzaileen buruak haien buruari proposatu zion: "Islamaren izenean, egin al dezakezu keinu errukior bat turista gaixoak askatuz?". Ezezkoa izan zen erantzuna, eta gainerako orduak otoitz eginez, solasean eta harea gainean opilak janez eman zituzten. Ondoren, gatibuetako bat ikusteko mesedea eskatu zioten. Eta bitartekarien buruak, Iyad Ag Ghalik "Kristian doktorea" izena ematen ziotena ikusi ahal izan zuen bakarka. Ondoren, bitartekariak etxerantz abiatu ziren berriro, gauza bakarra baina garrantzia handikoa lortuta: negoziaketa baten hasiera. "Guk eskatutako hau onartu zuten, konfiantza giro bat sortzea lortu genuelako: haiek bazekiten guk tuaregok ez geniela sekula traiziorik eginen. Eta negoziaketak iraun zuen denbora osoan, guk inoiz ez genion inori esan bahitzaileak non zeuden".

Atzera itzulita, tuaregek Alemaniak Malin duen enbaxadorearekin egin zuten zita, nahiz eta ez duten inoiz deklaratuko zein eskaintza jaso zuten alemaniarrengandik: ofizialki, sendagai gehiago eman zizkieten gatibuentzako eta tuaregei berretsi zieten beren konfiantza. Hauek abuztuaren hasieran itzuli ziren desertura, eta oraingoan Maliko gobernuaren ordezkari bat ere bazeramaten berekin. Aurrekoan baino 100 kilometro urrutiago aurkitu zituzten, bahitzaileak eta gatibuak. Kristian alemaniarrak erregutu zien bitartekariei arren azkar bukatzeko, gehiago ezin zutela. "Haiek lasaitzen ahalegindu ginen, gure esku zegoen guztia egiten ari ginela denak bizirik ateratzeko. Eta gero mudjahidinekin mintzatu ginen, berriro esan genien guk ulertzen genuela beren jarrera, baina haiek ere ahalegindu behar zutela gurea konprenitzen".

Bigarren ikustaldi labur honen ondoren Amadou Toumani Toure lehendakariari aurrez aurre ezagutarazi zizkioten operazioaren gorabehera guztiak. Eta hirugarren bidaia bat antolatu zuten, oraingoan haiekin Khadafi Fundazioaren ordezkari libiar bat beraiekin zeramatela. Abuztuaren 7an abiatu zen berriro taldea desertura, eta azken ahalegin honetan hamar egun eman zituzten bahitzaileekin eta Kristian gatibu alemaniarrarekin. Negoziaketa luze eta neketsuak izan ziren. Tuaregetako batek kazetariei aitortu dienez, «azken hiru egunetan ia lorik ere ez genuen egin, lehertuta geunden. Eta azken orduetan, satelite bidezko telefonoa ere eten egin genuen, norbaitek lokalizatuko gintuen beldurrez».

Azkenean, ongi ezagutzen ez duten baina babes ederra eskaintzen dien Sahara basamortuan, tratu batera iritsi ziren mudjahidine aljeriar "kaletarrak" eta paraje horietan urte luzez biztanle bakarrak izan diren tuaregak. Eta onik atera ziren 14 turista bahituak. "Indar handia erakutsi dute -aitortu die Ahmada Ag Bibi tuaregak kazetariei- eta desertua maitatzeak ere lagundu die hau gainditzen. Bidean, turistetako bik aitortu didate faltan botako dutela basamortua. Eta seguru egia dela: biek ere, Saharako hondarrez betetako botila bana ekarri zuten, preso egon ziren tokitik hartuta".

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Eguneraketa berriak daude