Argitalpenak


2003ko irailaren 14an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Tene lehiaketa 2003
Batzuen artean
Elkar
Debako Udala
108 orrialde
10 euro



Tene ipuin lehiaketan sarituak


Debako Tene Mujika ipuin lehiaketaren azkenengo emaitza plazaratzen du liburu honek. Lehen saria irabazitako Xabier Artola Zubillagaren "Tximeletaren irria"k aldaketa sozialaren alde borrokatu zuen belaunaldi baten egungo egoeraz dihardu. Bigarren saria eraman zuen Josu Jimenez Maiaren "Sèan MacSwiney-ren balada"k, berriz, Ipar Irlandako giro errepublikanoan borrokan murgildurik dabilen ekintzaile batek aurre egin beharko dion arazo latza aurkezten digu. Jokin Lasa izan zen Debako lehen saritua, eta "Elkarrizketa isila"n bertako eraikinak jarri ditu solasean. Azkenik, gazteen mailako sarituen lanak datoz, hau da, Goiatz Labandibarren "Charlieren maitalea" eta Nerea Uriaren "Udaberri berriak" kontakizunak.


Plaza del Castillo
Gazteluko Plaza Aldeko Plataforma
Batzuen artean
Pamiela
175 orrialde
22 euro



Iruñeko Gazteluko Plazaren alde egin duen mugimendua


Iruñeko alkatesak Gazteluko Plazan aparkaleku bat egitea erabaki zuenean, makina bat iruindar azaldu ziren proiektu horren aurka. Baina hiritar horiek benetan haserretu zirenekoa 2001eko uztailaren 23an izan zen, goizaldeko bostetan motozerrek Gazteluko Plazan sartu eta bertako zuhaitzak bota zituztenean, aparkalekua eraiki eta Plaza horrek gordetzen zituen hainbeste iraganeko arrasto betirako suntsitzeko lehen urratsa baitzen hura. Orduan sortu zen Gazteluko Plaza Aldeko Plataforma, eta mugimendu horren historia agertzen da "Plaza del Castillo. Pamplona-Iruña, 2000-2003. Gazteluko Plaza Aldeko Plataforma. Una lección de democracia ciudadana frente a la destrucción de 2.000 años de Patrimonio" liburuan.


Burdina: errementariak eta perratzaileak
Iñaki Arana, Lide Oregi
Bergarako Udala
162 orrialde
9 euro



Langintza zaharren esamoldeak


"Bergara aldeko berbak eta langintza zaharrak" izenburuko proiektuaren azken emaitza da Iñaki Aranak Lide Oregiren laguntzarekin osatutako "Burdina: errementariak eta perratzaileak". Lanbide hauen berezitasunak eta bakoitzari dagokion lexikoa jasotzen dira liburuan. Errementariek, burdinazko beste tresna askoren artean, nekazaritzarako lanabesak egiten zituzten. Perratzaileen betebeharra, berriz, gizakiak neke handiko lanetan erabili ohi dituen ganaduei eta zaldizkoei perrak jartzea da, hanketatik gutxiago sufritu dezaten. "Bergara aldeko berbak eta langintza zaharrak" deitu proiektua duela hamar urte jarri zuen martxan UNEDeko Euskal Kultur Departamendu ohiak, Bergarako Udalaren laguntzarekin, eta azken honekin baditu lau liburu kaleratuak.


Horrelaxe
Rudyard Kipling
Gero
66 orrialde
8 euro



Kipling-en sei ipuin euskaraz


Aitor Elexpuruk euskaratu ditu animalien mundu magiko bezain ezezagunera hurbiltzen gaituzten Rudyard Kipling idazlearen sei ipuinok. Alegi modukoak dira, eta haien bidez oso gauza bitxiak jakin ahal izango ditugu, adibidez, baleak hain eztarri arraroa izatearen arrazoia, nolatan irten zion dromedarioari konkorra, errinozeroaren azala zergatik zimurtu zen, lehoinabarrak bere azaleko zetakak nola lortu zituen edota antzinako garaietan bizi zen sudurrik gabeko elefante bati gertatu zitzaizkionak. Rudyard Kiplingen ipuinok egileak berak sortutako marrazkiz horniturik datoz. Horrez gain, bertso sorta bat agertzen da kontakizun bakoitzaren amaieran. Jakina, bertsoak ere Kiplingenak dira, baina Aitor Elexpururi zor zaio haien moldaketa lana.


Klaudia eta baloien sekretua
Aitor Arana
Ibaizabal
79 orrialde
7,12 euro



Futbolean jokatzen uzten ez zioten neska


Zortzi-hamar urteko neska-mutikoei zuzendua dago Aitor Aranaren "Klaudia eta baloien sekretua", neska oso futbolzale bat protagonista daukan kontakizuna. Zoritxarrez baina, neskei futbolean jokatzen uzten ez zitzaien garaian bizitzea egokitu zaio Klaudiari, eta bere adineko mutikoek baloiari nola ematen dioten begira egon behar izaten du. Neskatoa ez dago batere konforme egoerarekin, ordea, eta ahalegin guztiak egiten ditu berak ere futbolean aritzeko eskubidea duela mutikoei adierazteko. Alferrik, haiek berean jarraitzen baitute, harik eta beraietako baten ostikoak baloia zuhaitz baten adar baten kontra bota, eta bertan zulaturik geratzen zaien arte.


Gerezi-lorea
Batzuen artean
Elkar/Argitaletxe elkartuak
48 orrialde / 6 euro



Japoniako lau kondaira biltzen dituen liburua


Hiru mila eta laurehun uhartez osatutako herrialdea da Japonia, kultura berezi bezain landu baten sorlekua. Bada, "Gerezi-loreak" liburuxkak xehetasuna, ñabardura eta erritu-zaletasuna barne-barnean daraman kultura japoniarraren adierazgarri izan daitezkeen lau kondaira eskaintzen ditu -"Zuhaitz hilak lorarazten zituen agurea", "Gaztainondo magikoa", "Uraxima" eta "Txoriak maite zituen amona"-, Japoniaz, bere erlijio xintoistaz, hizkuntzaz eta egungo egoeraz azaltzen dituen datuekin batera.


La estrategia de la sardina
Juan Garayar
Alberdania
453 orrialde
29 euro



Hiru aldiz jaiotako belaunaldiarenak


Juan Garayarrek mito askori egin nahi izan die aurre bere aurreneko nobela umoretsu honetan. Hasteko, Euskal Herriko egoera politikoa hain aldrebestua dagoenez gai horrekin literatura egiterik ez dagoela uste dutenei, "La estrategia de la sardina"rekin erantzun die. 60-70eko euskal belaunaldiaren biografia heterodoxoa egin du bertan, 1967an Gipuzkoan indarrean jarri zuten salbuespen egoerarekin hasi, eta Franco hil ondorengo amnistia eta geroko hilabetetaraino doan narrazioan. Juan Garayarrek dioenez, hiru aldiz jaiotakoa da berak nobelan islatzen duen belaunaldia: sortu zen unean, 68an eta Franco hil zenean. Nolanahi ere, narrazioko protagonista nagusia Hernanikoa da, eta txikitatik somatzen zaio oso komenigarria izango ez zaion akats larri bat: gezur txikiena esateko duen ezgaitasuna. Bistan da, arazo latzak ekarriko dizkio horrek, batik bat Francoren aurkako borrokan hasten denean, eta ihes egin beharko du Paris aldera. Han, bizimodua nolabait atera behar horretan, iraultzaile batzuk eta hain iraultzaile ez diren gehiago ezagutuko ditu, eta haiekin jarriko da bizitzen eta makina bat gorabehera partekatuko du.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude