Andoni Ituarte, «el vasco»: «Venezuelako bakarra izan nintzen Munduko Txapelketetan»

  • Andoni Ituarte 1919an jaio zen Bilbon. Gerrarengandik ihesi, orain trenez, orain barkuz, ia munduari bira eman zion, 1939an Venezuelara iritsi zen arte. Venezuelan, ihes egiteko prest, bizikleta erosi zuen, eta Belodromoari biraka hasi zen. Biraka-biraka, bere buruari ihes egin nahian, atzean utzi zituen denak. Atzean lehiakideak, atzean Munduko Txapelketak, eta atzean urteak. Orain, adinean aurrera joanda, Euskal Herrira (Donostiara) itzuli da. Hegazkinez.

2003ko irailaren 14an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Venezuelara joan bitartean nolakoa izan zen zure gaztaroa Euskal Herrian?
Bilbon eskola industrialean ari nintzen ikasten, eta gerra lehertu zen. Gerra garaian ez zegoen klaserik, eta Euskal Gobernuan jardun nuen lanean. Baina hemendik alde egiteko aukera izan genuenean, Castrora joan ginen. Han aitari esan zioten arrantza ontzi bat bazela, ihes egin nahi zuen jendea eramango zuena. Bertan sartu ginen, baina arratseko zazpietan polizia etorri eta preso eraman gintuzten. Ni, nire aita, eta sei apaiz. Handik aurrera gorriak ikusi genituen, eta libre utzi gintuztenean Santander aldera jo genuen. Santanderren barku ingeles bat bazen Lapurdira zihoana. Aitak, "sar zaitez zu" esan zidan, beldurra baitzuen frontera eramango ote ninduten. Ni han joan nintzen barkuan. Eta barku ingelesak egin zuen hurrengo bidaian nire aita ere etorri zen Donibane Lohizunera. Donibanen beste bizitza bat aurkitu genuen. Baina Euskal Gobernuaren bitartez haur batzuk Belgikara eraman behar zituztela eta, azkenean ni ere Belgikara eraman ninduten. Belgikan nengoela tropa asko ikusi nituen pasatzen, eta "ai ene beste gerra batek harrapatuko al nau!" pentsatu nuen. Gurasoei deitu nien Donibane Lohitzunera eta aitak biharamun goizean trena hartzeko eta itzultzeko agindu zidan. Hartu nuen trena, itzuli nintzen, eta gero Donibane Lohizunetik Venezuelara, Caracasera, joan ginen. 1939. urtea zen. Guk alde egin eta zortzi egunera hasi zen II. Mundu Gerra.

Venezuelan nolako bizitza aurkitu zenuen?
Venezuelara emigrante bezala joan ginen, baina ez hona datozen emigranteak bezala, etorri eta limosna eske hasteko. Han lana latz egin behar izan nuen. Funtsean hara joan ginen guztiek bezala. Pikatxoia eta pala hartu eta obran jardun behar izan genuen lanean. Denborarekin, pixkana-pixkana egonkortzen hasi ginen eta fabrika eder batean ere aritu nintzen. Ehun eta bost langile ginen, baina fabrika itxi egin zen.

Nola izan ziren zure txirrindulari hastapenak?
Venezuelara joan baino lehenagotik nintzen bizikleta zalea. Baina Venezuelan bizikleta bat erosi nuen eta ibiltzen hasi nintzen. Gero mutil bat ezagutu nuen, eta hark "nik korritzen dudan klubera etorri nahi duzu?" proposatu zidan. "Noski, nola ez." Eta horrela hasi nintzen, entrenatzen.

Zure lehen lehiaketak gogoan al dituzu?
Bai. Gogoan dut batik bat belodromoan korritu nuen lehen aldia. Gobernuak sei lagun bidali gintuen Munduko Txapelketara, Danimarkara, Kopenhagera. Gu ez ginen inoiz belodromo batean bizikletan ibili, eta ezinezkoa zen han moldatzea. Beldurturik atera ginen. Gainera ni munduko txapeldunaren aurka jarri ninduten, eta nire lagun bat txapeldun olinpiarraren aurka. Venezuelan esaten den bezala "tigrea astoaren aurka". Galdu egin genuen, zer egingo genuen ba?

Batez ere proba laburretan nabarmentzen zinen.
Bai, ni abiadura probatan, kilometroko proban, jazarpen indibidualean, eta iraupen erdian lehiatzen nintzen. Errepidean korritzen zutenak ere baziren, eta ni ere inoiz jardun nintzen baina igoeratan asko sufritzen nuen. Nahiago nuen belodromoa.

Entrenatzeko nola moldatzen zinen?
Lanean nenbilela, goizero-goizero ateratzen nintzen entrenatzera. Venezuelan bizi zen txapeldun olinpiar italiar bat nuen entrenatzeko laguna. Brontzezko erloju handi batean elkartzen ginen, eta orratzek goizeko lauak markatzerako han izaten ginen. Laurogei kilometro egiten genituen, berrogei joan eta berrogei etorri. Egunero. Eta gero lanera. Igandean korritzen bagenuen larunbatean ez ginen entrenatzen, eta astelehenean ere atseden hartzen genuen.

Oraingo txirrindulariak bezain bat zaintzen eta prestatzen al zineten?
Ez, ni asko zaintzen nintzen baina hainbeste ez. Hala ere, urtero, lanean egindako diruarekin Frantziara joaten nintzen, Parisera, belodromoan beste frantses batzuekin entrenatzera. Orain botata dago belodromo hori, eta futbol zelai bat egin dute. Parisen lagun handiak egin nituen. Lagun horietako bat farmazeutikoa zen, txirrindulari handi baten anaia. Egun batean zera galdetu zidan: "eta Venezuelan zer hartzen duzue bizikletan ibiltzeko?" "Guk kolastiel izeneko bat hartzen dugu" -esan nion-. Begira-begira gelditu zitzaidan, eta "Kolastiel? Ez mutila, horrek hemen ez du balio ezta andregaiarekin bidaiatzeko ere!" -bota zidan. Ez zait sekula ahaztuko haren erantzuna. Ordurako hemen produktu asko erabiltzen zituzten.

Zer ematen zizun txirrindularitzak?
Gastua galanki! Hemen, garai haietan jada, zerbait irabazten zen, bai profesionaletan eta baita amateurretan ere. Han dena guk erosi behar genuen, bizikleta, jantziak... Ez genuen inoiz dirurik ikusi, eta dena nire poltsikotik ordaindu behar izaten nuen. Baita Munduko Txapelketetara joatea ere! Nire kontura parte hartu behar izaten nuen, Venezuelan ez baitzegoen inor nire gastuak ordainduko zituenik. Horretaz, Venezuelako bakarra izaten nintzen Munduko Txapelketetan.

Venezuelako koloreekin lehiatu arren, zuk garbi zenuen euskalduna zinela?
Bai ni euskalduna nintzen. Han euskaldun bezala ezagutzen ninduten, eta kazetari batzuek "el vasco" esaten zidaten. Izan zen "el vasco-venezolano" izendatu ninduenik ere.

Inoiz lehiatu zinen txirrindulari euskaldunekin?
Ez. 1950eko Bruselako Munduko Txapelketan hartu nuen parte, eta han ez zen euskaldunik izan. 1971n ere, Milanen, ez zegoen euskaldunik. Tira bai, ni.

Noiz eta nola bihurtu zara Euskal Herrira?
Han bizi nintzela askotan etortzen nintzen hona. Etorri eta berriz joan. Parisera entrenatzera joatean ere familiari bisita egitera inguratzen nintzen. Baina bizitzera aurten itzuli naiz, Venezuelan egoera oso txarra delako. Han ezin liteke bizi, eta alaba batekin itzuli naiz. Seme zaharrena eta beste hiru alabak han gelditu dira.

Palmaresa
Abiadurako proban Venezuelako txapelduna:. 1948, 1950, 1951, 1952, 1953.
Kilometroko erlojupeko Venezuelako txapelduna: 1949, 1950, 1951, 1952, 1953.
Kilometroko erlojupekoan errekorra: 1953 (1,12sg.).
Venezuelako urteko txirrindularirik onena izendatua: 1950, 1951, 1952.
Munduko txapelketetan hiru parte hartze: 1949an Kopenhagen, 1950ean Bruselan eta 1951n Milanen.
lJoko olinpiarretan parte hartze bat: 1952an Helsinkin.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude