Javier Ortiz: «Arazoa Espainiarena da, nazio proiektu zapuztua baita»

  • Orain 54 urte jaio zen Javier Ortiz kazetari ezaguna, Donostian. Frankismo garaian espetxea ezagutu zuen hainbat publikazio klandestinotan aritzeagatik. Erbestea ere ezagutu zuen, Frantzian. Orduz geroztik, ibilbide oparoa eta esanguratsua burutu du kazetari eta analista politiko bezala. Hainbat liburu idatzi ditu halaber. Bestalde, Interneten aurki dezakezu bere webgunea: www. javierortiz.net

2003ko irailaren 07an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
PPren gobernuak ezarri nahi duen "pentsamendu bakarra" salatu duzu maiz. Espainiako Estatuko hedabide nagusien lana funtsezkoa da zeregin horretan. «Euskal arazoa»ren informazioan aldaketarik antzeman al duzu azkenaldion?

Ez. Edo, hobeto esanda, bai. Aldaketak antzeman ditut, baina okerrerako. Arazoaz ari garenez gero, terminoa zentzu itxian ulertua, ez da arazo politiko bat. Arazoa erabat politikoa balitz, hauteskundeen emaitzen menpe egongo litzateke, adibidez.

Espainiako Estatuaren hedabideen bilakaera -eta mundu kapitalista "aurreratuaren" hedabide nagusiena orobat-, interes multzo egituratuen ondorioa da. Interesak ekonomikoak dira batez ere, baina zeharka interes sozial eta politikoak ere badira. Interes hauek ez dagozkio alderdi bakar bati, joera politiko bakar bati, "establishment" delakoari baizik. Jakina, hau guztia begiratu nahi den ikuspuntuaren araberakoa da. Hurbiletik begiraturik, hedabide bakoitza bere akziodunen aita-amarena da. Baina, sektorea distantzia handi samar batetik begiratzen baduzu, hedabide garrantzizko guztiak, izatez, hedabide bakarra direla jabetzen zara, nahitaez.

Errealitatea horrela izanik ere, eraldaketak izango diren konfiantza daukat, edo aldaketarako desioak ditut behintzat. Gizartearen parte batek ez duela informazioa hain modu partzialean jaso nahi edo modu pluralago batez jaso nahi duela pentsatu nahi dut.

«Euskaldunon Egunkaria» itxi ostean, honela idatzi zenuen Martxelo Otamendi zuzendariak eginiko tortura salaketaz: "Mucho me temo que, en España, la tortura sí es cultura". (Espainian tortura kultura ote den beldur naiz). Gatazka ebazteko bidean seinale txarra.


Mota honetako esaldiak jende argitsuentzako idatzi ohi ditut, "kultura" edota "humanitatea" bezalako terminoen mitifikazio txepelik egin ez dezaten. Tortura giza espeziaren berezko fenomenoa da. Gizakiak ezik, beste animalia inork ez ditu bere kideak torturatzen. Tortura gizakion zeregin erabatekoa da, kulturala.

Espainian, (eta beste hainbat lekutan), jendearen gehiengoak torturaren salaketen aurrean begiak ixteko joera izaten du. Ez da sinesmen falta dutenik, kontua besterik da, hots, ez dute zein neurrian torturatzen den jakin nahi. Torturatzen den kasuan erantzun beharra baitaukate, eta hartara, nahiago dute egoera horri bizkar ematea.

Espainian torturatzen da, bai horixe. Komisarietan eta kuarteletan etorkinak, ijitoak, baliabiderik gabeko emakumeak, zorigabeko inuzenteak... eta euskaldunak torturatzen dituzten funtzionario publikoak daude. Zergatik? Bada, bokaziozko torturatzaileak badakielako ez duelako inolako arriskurik talde marjinaleko kideak torturatzean. Dohainik ateratzen zaio.

Gatazkaren ebazpena honela ikusten dut: azkenean aurre egin beharko diogun arazoa Espainiarena da, denon artean pazientziaz eta lasaitasunez egin ere. Arazoa Espainiakoa da: nazio proiektu zapuztua baita -ia denak bezala, baina hau are gehiago-, zeinak ez duen jakin bere homogeneotasun eskasa gestionatzen eta bere gain hartzen. Eskasia hauek, ordea, modu arrazional eta baketsuaz arintzen lagundu behar dugu.

Urte bat iragan da «Ibarretxe plana» abiatu zenetik. Nolako maniobra margenik ikusten diozu?

Ezin dut "Ibarretxe plana" deritzanaz hitz egin, ez baitakit zer den, ezta zertan datzan ere. Eta beldur naiz ez dela informazio falta dagoelako, informazio ona falta delako baizik.

Nik dakidanez, Ibarretxe lehendakariak ez du ezein plan itxirik, ezta plan erabat ezarririk. Berak mahai gainean hainbat ideia jarri nahi duela iruditzen zait, eztabaida bizkortu eta honen bidez lantzeko moduko bideak urratzeko. Alegia, eztabaida ez dadin izan ezinbestean ETA bai edo ETA ez; tiroak bai tiroak ez. Polemika horrek ez du gehiagorako ematen. Egoera hau sufrikario bat da eta eztabaidarako lur eremu antzua. Bestelakoan, lehendakariak bere ideiak aurreratzen dituenean nire iritzia eta ideiak emango ditut.

«Ibarretxe» izeneko zure liburuaren karietara lehendakaria ezagutzeko aukera izan zenuen. Nolako etorkizuna ikusten diozu politiko bezala?

35 urte bete ditut kazetaritzan eta ehunka politikari ezagutu ditut. Batzuk oso garrantzizkoak, beren ustez. Inork gutxik piztu du aparteko interesa nigan. Nire koadrilan mila buelta ematen dizkieten dozena erdi emakume eta gizon daude. Ez zaizkit politikoak gehiegi interesatzen tribu partikular gisara, beren jarrerak aurreikusiak dira. Ibarretxe pertsona interesgarria iruditu zitzaidan, ezin jakin zer egingo duen aldez aurretik, bere kasa pentsatzen baitu, ez dago marketing politikoko gidoi bati lotua. Sentibera iruditu zitzaidan, bere agerraldi batzuek aldarte oso txarrean jartzen nauten arren.

Urte bat bete da Batasunaren ilegalizazio prozesua hasi zenetik. Zer deritzozu egoera berriaren aurrean Batasunak, eta oro har ezker abertzaleak, hartutako jarreraz?


Ez nator bat Batasunaren ildo politikoarekin. Aitzindari gisa aldarrikatzen dituen postulatuak gaizki defendatzen ditu, oso gaizki. Sarritan kirioak dantzan jartzen dizkit. Haatik, ez dut ezker abertzaleari buruzko juzku orokorrik egin nahi, mugimendu honetan jarrera anitz baitago. Hauetako batzuekin sentimendu batek baino gehiagok lotzen nau, baita arrazoi askok ere bai.

Hau argiturik, Batasunaren, HBren edo EHren ilegalizazioaren aurkako nire gaitzespena berresten dut. Sigla horiek herri baten parte bat ordezkatzen duen joera sozio-politiko bat biltzen dute, eta espresatzeko eta antolatzeko eskubidea dute inongo eragozpenik gabe.

Ezkerrekoa zaren aldetik, nola ikusten duzu ezkerra Espainiako Estatuan "euskal arazo" deritzanaren aurrean, baita oraingo estatuaren ereduaren birmoldaketa posible baten aurrean?

Hasteko: "ezkerrekoa" ote naiz ni? Ezkerrekoa izatea gaurko Espainiako Estatuan "ezkerrekoa" bezala identifikatzea baldin bada, identifikazio horri uko egiten diot guztiz. Sozialismo ofizialarekin ez daukat ia ezer komunean, areago IUko buruzagi gehienek atzeraka egiten didate, ministro zapuztuen jitea ezin eramanik ari diren horiek, alegia.

Bigarrenik, ezkerrak "euskal arazo" deritzanaren aurrean duen jarreraz aipu bat. Kontatu zidatenez, IUko buruzagi batzuek, Ezker Batuak Euskadin lortu zuen emaitza elektoral ona IUk estatu mailan jaso zuen zartadari esker lortu izan zuela aurpegiratu zioten Madrazori. Ez badira ohartu zartada haientzat eta bere hautesleentzat zuzendua dela, asunto txarra.

Espainiako ezkerrean -izan bada eta meritu handia dauka- seriotasunez eta zentzutasunez planteatzen da Estatu ereduaren arazoa, baita beste arazo asko ere, bera bezain arazo sakonak. Baina, gauzak dauden bezala egonda, ezker ondradu, gogoetatsu eta aurreiritzirik gabekoak ez du arazo honetan egiteko handirik. Uneon, Espainiako zirku elektoralean zer esanik eta eginik izateko topiko eta ergelkeria handiak esan behar baitira, bai Euskadiri buruz bai gainontzekoari buruz.
«Modu librean idazten dut»
Zein une profesionalean bizi da Javier Ortiz kazetaria eta idazlea?
Ez dakit. Ez da erraza nor bere buruaz hitz egitea. Galderari alde deskriptibo batetik erantzunez gero, une profesional eroso batean nagoela esango nuke. Nire gustuko lana egiten dut, modu librean idatzi eta hitz egiten dut eta arazo ekonomikorik gabe bizi naiz.
Horrela izanda ere, ez naiz batere gustura nire inguruko errealitatearekin, jakina. Alta, batere etsipenik gabe daramat egoera hau. Nire hurbilekoek diotenez, denbora iragan ahala umore-sena duen pertsona erretxina bihurtu naiz. Horrela izatera ez litzaidake gaizki irudituko.

Alacanten aurkitu zaitugu. Oporretan zaudelako edo Alacanten finkatu duzulako zure bizilekua?
Ez naiz inon finkatua. Madrilen eta Alacanteko Aigües herriaren inguruan bizi naiz, Mediterraneoaren itsasertzean. Orain 13 urte, gizabidetik urrun dagoen txoko bat erosi nuen bertan, zibilizaziotik urrun. Halaber, nire bikoteak badu etxebizitza bat Kantabrian, jatorriz hangoa baita, noizean behin han ere bizi gara. Halaber, ez dut hilabete bat pasatzen uzten Euskadin zenbait egun izan gabe. Maiz bidaiatzen dut, oso urrutira, non jite bateko nahiz besteko lagunek hitzaldiak ematera gonbidatzen nauten. Hitzaldiak baina, ez dira aisialdia betetzekoak.


Azkenak
Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo Armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


Itsas hondoen ustiapena: zientzialariak alarma jotzen, baina moratoriarik ez zerumugan

60 bat estatu eta gobernu buru elkartu dira Nizan (Frantziako Estatua) Ozeanoei buruzko Nazio Batuen Konferentziaren kari. Donald Trumpek itsas hondoen esplorazio eta erauzketa komertziala baimendu eta TMC enpresa kanadarrarekin tratua bideratu berri duen honetan –baita... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Sodomia zigortua

Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.  

Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]


Eguneraketa berriak daude