Ama euskaldunarekin, erabilera ziurtatuta


2003ko irailaren 07an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azken hamar urteotan euskaldungoak nabarmen gora egin du Lasarte-Oriako gazteen artean, baina ez hala euskararen erabilerak, eta horren arrazoi nagusia ama-hizkuntzari atxikitzen dio Pello Jauregi Etxanizek, "Euskara eta gazteak Lasarte-Orian (II). Hizkuntzazko jokaerak" izenburuko ikerketa egin duen EHUko irakasleak. 2002. urtean zehar eta Gipuzkoako herri horretako 13-24 urte bitarteko neska-mutilen artean bi fasetan egindako lan horrek, funtsean, Joxe Mari Iraolak 1992an egindako "Euskara eta gazteak Lasarte-Orian" ikerketa izan du oinarri, eta bien arteko aldeak ikusita, aldaketa ikaragarri positiboa dagoela iritzi dio Pello Jauregik, orain gazte gehien-gehienak -hamarretik bederatzik- ongi edo oso ongi ulertzen dutelako euskara, eta hitz egiteko garaian ere asko hazi delako ongi edo nahiko ongi hitz egiten dutenen kopurua. Baina hala izanik ere, erabileran ez du aldaketarik sumatu.

Motibazioaren epeltzea

Lasarte-Oriako adin tarte horretako gazteen hamarretik seik ongi edo nahiko ongi hitz egin dezakete euskaraz. Eta alfabetatzeari dagokionez ere, gauza bera gertatzen da, izugarri hazi delako euskaraz idatzi eta irakurtzeko gaitasuna daukatenen multzoa. Baina, aldiz, erabilerak ez du 1992tik hona aldaketa handirik egin.

"Motibazioan epeltze bat agertzen da, gainera -azpimarratzen du Pello Jauregik-. Orain dela hamar urte nabarmenago zen kalean euskara erabili egin behar zela pentsatzen zutenen jarrera".

Arrazoiak ez ditu aztertu. Berak "argazkia" atera besterik ez duela egin, dio. Baina era berean ohartu da familiarekin zerikusi handia duela euskara asko zabaldu ez izanak. Gazteek euskara kalean erabili ala ez oso lotuta dagoela etxean erabiltzen duten hizkuntzarekin. Ama euskalduna eta etxetik bertatik euskaraz hitz egin diena dutenetatik gehienek kalean eta lagunekin daudenean ere euskaraz hitz egiteko joera eta ohitura dute.

Eta ama esaterakoan, zehazki amaz ari da Pello Jauregi. "Aitak ez dauka, inondik inora, horren eragin nabarmenik -dio-. Aztertutako bikoteen artean baziren ama euskaldunak eta aita erdaldunak osatutakoak. Eta bikote horien seme-alaben hamarretik zortzik oso ongi hitz egiten dute euskaraz, eta erabili ere bai. Berriz, ama erdalduna eta aita euskalduna dutenen emaitzak guztiz bestelakoak dira".

Familia oinarri

Etxean ama euskalduna daukaten gazteek, eskolaren laguntzarekin, ia kasu gehienetan hizkuntza gaitasun oneko pertsonak izatera iristen dira, euskaraz hitz egiteko ohitura dute eta horretarako motibazio handia gainera. Baina ama ez badute euskalduna, eta beraz etxeko eta ama hizkuntza gaztelania badute, nahiz eta gero eskolan euskal eredutan aritu, beren gaitasuna ez omen da goraino iristen. "Nahiko ongi hitz egitera iristen dira, baina ez normaltasunez ongi, zailtasunak baitauzkate, eta beren ohitura erdarara jotzea izan ohi da", zehazten du ikerlariak.

Eta ondorio gisa, dio: "Eskolak izugarrizko ahalegina egin du gaitasuna igotzeko, baina atzetik familiaren laguntza behar da. Familia da oinarria".

Aztertutako gazteen %29k bakarrik omen du ama euskalduna Lasarte-Orian. Orain dela hamar urte bezalaxe. Hori ez omen da aldatu, eta aldaketa eza horri atxikitzen dio ikerlariak gero kalean euskararen erabileran igoerarik ez igartzea.

Nolanahi ere, Pello Jauregi Etxaniz ez da ez baikor, ez ezkor erabileraren etorkizunari begira, bietarako datuak omen daudelako bere ikerketan. Batetik, inoiz baino baldintza hobeagoak omen ditu euskarak herrian. Gaur egun euskal elebakar batek bizitza osoa egin omen dezake euskaraz Lasarte-Orian, denek ulertuko diotelako eta gehienek hitz egin diezaiotelako, nahi izanez gero. Beraz, gazteen gaitasunari dagozkion baldintzak ezinhobeak omen dira.

Jakina, gazteleraz bakarrik hitz egiten duenak ere egin dezake bere bizitza osoa hizkuntza horretan Lasarte-Orian, ikerlari honek euskaldun dioenean euskaldun hori beti elebiduna delako. "Baina, egia esan, gaur egun ez dago ia erdal elebakarrik Lasarten -zehazten du berehala-. Oso gutxi batzuk baino ez. Gazte elebidunak daude. Eta elebidun horien artean, bi hizkuntzak oso ongi menperatzen dituztenak. Gazte gehienek euskara ondo ulertzen dute, eta hamarretik seik ondo edo nahiko ondo hitz egiten du".

Baina euskararen erabileran aurrera egiteko faktore klabeak ez omen daude oraindik martxan. Erabilera datuak hobetzeko, familia eta lagunartea aktibatu behar direla azpimarratzen du ikerlari honek. Hizkuntza giro afektiboan erabiltzen denean maitatu egiten delako, eta maitatzen den neurrian horrekin identifikatu egiten delako bat, eta orduan erabiltzen du, eta erabiltzen duelako geroz eta gaitasun handiagoa eskuratzen du… "Dena da zirkulu bat", ondorioztatu du Pello Jauregik.


Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude