Joxe Belmonte: «Omenalditxo bat egin nahi izan diet Bakearen Aldeko Koordinakundekoei»

  • Franco bizirik zen hamalau bat urteko lau mutil gazte, Gorbeiako gurutzearen aurrean, agertzen diren argazkia atera zen urtean, 1973an. Hamar urte beranduago berriro elkartuko zirela agindu zioten orduan elkarri, baina gero bakoitzak bere bidea hartu zuen, bat ETAko kide egin zen eta errefuxiatua ondoren, bestea ezker abertzaleko partaidea, hirugarrena bakearen aldeko mugimendu baten sustatzaile eta laugarrena droga eta prostituzioaren munduan errege izan nahirik dabil. Beraz ez dirudi erraza izango denik laurak berriro elkartzea, baina halaxe izango da, bosgarren baten deiari erantzun beharrean aurkituko direlako guztiak, hain zuzen ere argazkia atera zien haren deiari. Hau da Erein-Euskadiko Kutxa narratiba saria irabazi zuen Joxe Belmonteren "Hamar urte barru" nobela gogor bezain interesgarriaren argumentuaren oinarria.

2003ko uztailaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Frankismoaren azken urteetan eta trantsizioaren garaian kokatu duzu zure nobela. Zu oso gazte izango zinen orduan. Zergatik hautatu duzu garai hura?
Franco hil zenean nik hamabost urte nituen. Baina aukeratu dudan garaia oso garrantzitsua izan zen niretzat, eta ez elementu politikoengatik bakarrik, nik orduan neukan adinagatik baizik. Hemezortzi-hemeretzi-hogei urte izango nituen, Francoren heriotzaren ostean etorri ziren aldaketa guztiak bizi izan nituenean. Hainbat gauza gertatu ziren hor, liburuan aipatzen ditudanak: drogaren sarrera, protestak kalean… Baina nire bizitzan garai horiek izan zuten indarra edo pisua alde batera utzirik ere, uste dut literarioki ere potentzial handiko garaiak direla, oso aberatsak ikuspuntu askotatik.

Pertsonaiak hasiera-hasieratik hautatu zenituen, ala nobela idazten zihoazen heinean sortuak dira?
Lau lagunak hasiera-hasieratik zeuden, baina bosgarrena nobela amaitzerakoan sortua da. Nire hasierako asmoa pertsonaia batzuk sortzea eta haien bizitzak gurutzatzea izan zen. Eleberria idazteari ekin nionean zazpi pertsonaia ziren, baina "Hamar urte barru"n agertu dena baino ia-ia gehiago baztertu dut, eta garatuta neuzkan zenbait pertsonaia kentzea erabaki nuen, laurekin geratzeko. Izan ere, zazpi pertsonaia agertzea korapilatsuegia zen. Pertsonaia horiek, hasieran, elkarrekin zebiltzan, nolabait abiapuntu berdina zuten guztiek, baina gero jada bakoitzak bere bidea hartzen du, besteengatik oso ezberdina, harik eta berriro bizitzak elkar gurutzatzen dituen arte. Bosgarren pertsonaia sartzerarena geroago erabaki nuen.

Narratzailea nor izango zen nobela bukatzear zenuela erabaki al zenuen?
Bai, eta horrek berriro hastera behartu ninduen, ze haren pista batzuk eman behar nituen ea irakurle azkarrak hartzen zuen nor ote zen… Gorbeiako Gurutzera egin zuten irteerarena eta pertsonaiei egindako argazkiarena hasiera-hasieratik zegoen, baina argazkia nork atera zien eta hori guztia gero bururatu zitzaidan.

Bada nobelan zehar beste protagonista moduko bat: polizia indarrak. Guztiz ahalduna al da Polizia zuretzat?
Beno, garai hartan poliziak nahiko kontrolpean zuen guztia, nahiz gerora zenbait gauzak ihes egin zioten, nire ustez behintzat. Baina orduan, burdinezko diktadura batetik irten berri ginen horretan, Polizia zen hiritarrak kontrolatzeko lehenengo harmaila.

Zure pertsonaietako bat ETAko kide ohi bat da, eta nobelan badirudi poliziak haren urrats guztien eta babesa eskaintzen zioten guztien berri duela. Hala gertatzen zelakoan al zaude?
Gehiena jakingo zuen behintzat. Nire ustez, fitxatuta zeudenen eta erbestetik etorritako ETAko kideen gainean kontrol zorrotz samarra jarri zen orduan. Eta horixe da nire pertsonaia horren kasuan gertatzen dena.

Beste pertsonaietako bat ezker abertzalekoa dugu, herriko tabernetan-eta dabilena. Zuk nobelan pertsonaia hori drogaren munduan erabat sartuta dagoen beste pertsonaia baten lagun-edo bilakatzen duzu. Erraz eman al daiteke horrelakorik?
Garai hartan bai. Adin hori genuen guztiok sartu ginen droga munduan, neurri batean edo bestean. Droga izugarri popularizatu zen, eta gazte guztiongana heldu zen, besterik da noraino sartu ginen bakoitza. Nolanahi ere, droga eta askatasuna asko identifikatu ziren. Askatasuna drogarekin eta boterearen kontrako mugimendu politikoekin identifikatzen zen. Hau da, hainbat gauza identifikatu ziren askatasunarekin, besteak beste droga. Eta jakina, ezker abertzalean zeudenen artean askatasun gosea zegoenez, adiskidetasun hori ematea ez zen zaila.

Baina droga saltzaile izateaz gain, txuloa ere bada zure pertsonaia hori. Ezker abertzaleko batek ez al luke hori jakingo?
Roberto Morte hiri handi bateko kanpoaldean, baldintza ekonomiko oso eskasak dituzten familiatan erraz sortzen diren pertsona mota horietakoa dugu. Zergatik elkartzen den ezker abertzaleko morroi horrekin? Lehen aitatu dudanagatik, droga askatasunarekin identifikatzen zelako, eta jende marjinala izateagatik drogaren munduan zeudenak eta askatasunaren bila mundu horretara hurbiltzen zirenak elkartzea bazegoelako. Roberto Morte gainera txuloa ere bazela? Garai hartan ez zen jende hori hain erraz bereizten. Botereari nolabait muzin egiten zion guztia sartu ohi zen bandakideen zakuan, asko aztertu gabe zein arrazoiengatik zegoen boterearen kontra: marjinala zelako besterik gabe, edo ideologia politiko baten eraginez egiten zuelako. Ezberdintasunak geroago egin ziren. Izan ere, Franco hil eta berehalako urteetan hainbat mugimendu sortu ziren marjinalen mundutik. Horietako batzuk oso positiboak izan ziren, eta mugimendu politikoen mugetan geratu ziren, baina beste batzuk frankotiratzaile hutsak baino ez ziren. Roberto Morte horietakoa dugu.

Talde parapolizialak ere azaltzen dituzu "Hamar urte barru"n. Zergatik?
Garai horretako beste elementu bat direlako. GAL izango zen antolatuena, seguraski, baina justu GAL atera zenean garbiago geratu zen nor zegoen haren atzean, eta gerra zikinaz eta abarrez asko hitz egiten hasi zen. Baina aurretik Batallón Vasco-Español, Triple A eta horrelakoak ere izan ziren, eta interes berberak zeuden horien guztien atzean ere. Eleberrian ez da talde zehatzik aipatzen. Edonor izan daiteke, zeren GALek 1983an egin zituen bere lehenengo agerpenak.

Bakearen aldeko mugimenduaren sorrera ere aipatzen duzu. Erakunde zehatzen bat izan al duzu buruan?
Bai. Nire ustez orduantxe sortu zelako inolako interes politikorik gabe bakearen alde benetan borrokatu duen mugimendu bakarra: Bakearen Aldeko Koordinakundea. Lehena izan zen ohartzen gerra ez zela bidea eta gelditu egin behar zela. Gero atera dira beste mugimendu batzuk, hainbat, baina argi eta garbi interes politiko maltzur batzuen pean. Horregatik nik omenalditxo bat egin nahi izan diet eleberrian Bakearen Aldeko Koordinakundekoei.

Bilbon narrazioa kokatzearena ere omenalditzat hartu al liteke?
Beno, nik «Hamar urte barru» Bilbon kokatu nahi nuen, batetik, bertan jaio eta bizi naizelako. Baina nolabaiteko erronka ere izan zen hori niretzat, eleberria idazten hasi nintzenean, 1991n, orduko euskal literatura gehiena herri mailan edota alegiazko herrialdeetan kokatu ohi zelako, eta nik hiri literatura egin nahi nuen.

Drogen askatasuna
«Droga eta askatasuna asko identifikatu ziren. Askatasuna drogarekin eta boterearen kontrako mugimendu politikoekin identifikatzen zen. Eta jakina, ezker abertzalean zeudenen artean askatasun gosea zegoenez, adiskidetasun hori ematea ez zen zaila»

Etenaldietako uzta
Heldurik euskaldundu zen Joxe Belmonte, eta hizkuntza ariketatzat jotzen du 1990ean argitaratu zuen "Ez dira ilunak" XV-XVI. mendeetan kokatutako nobela historikoa. Nolanahi ere, hura argitaratzearekin batera ekin zion "Hamar urte barru" idazteari. Baina etenaldiak ere izan ditu Erein-Euskadiko Kutxa saria irabazi duen bere nobela horrek. Etenaldi horiek 1999an kaleratu zuen "Amodio zoroak" ipuin liburua osatzeko beharrezko izan zituen. Behin bikotekideen arteko amodioa usteltzen denean geratzen dena daukate gaitzat istorio horiek, beti umorez (nahiz aldiz umore oso beltzez) kontatuak.


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude