«Oraindik doinu gogorrak dira entzuten direnak»

  • Egun bero eta sargoritsua aukeratu genuen Berrizen elkarrizketa gauzatzeko. Ekain Elortza, taldeko gazteena, gerizpean babestuta aurkitu genuen hitzartutako taberna kanpoan. Western film bat izango bailitzan herri erditik pasatzen den trenbidean argazkiak atera eta jeladun kafea lagun genuela ekin genion galdera-erantzun jokoari.

2003ko maiatzaren 29an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Sei Urte-ren aurreneko lana "Bapatean" deitu arren, ez da berehalakoan sortu den diskoa.
Ekain Elortza: Ezta gutxiago ere.
Iokin Elortza: Bat batean izan da gero etorri den zalaparta guztia. Baina diskoaren prozesua sei urteko gauza izan da. Diskoan sei urte dituzten kantak daude: "Orain" izeneko maketan argitaratu genituenak, zuzenean urteetan jotako abestiak... Gero bilduman berriro grabatzea erabaki genuen, pixka bat aldatu eta orain diskoan sartu ditugu.
E. Elortza: Grabaketa bera ere ez da bat bateko gauza izan. Diskoa grabatzen hasi ginenean bilduma bat grabatzen hasiak ginen. Orduan, Euskadi Gazterako grabatutako lau kantak amaitu eta berriro grabatzen hastea izan da. Hortaz, maketa lehiaketa irabazi eta gero berriro lau horiek gehi beste sei, hamar abesti, zerotik grabatu behar izan ditugu.

Sei urte dituzten abesti horiek zuzenean jotzeko gogoa mantentzen duzue oraindik? Talde batek denbora luzean abesti berdinak jotzen dituenean errepertorioa berritzeko gogoa izaten du.
I. Elortza: Horregatik Ekain taldean sartu zenean zerotik hastea pentsatu genuen. Eta beraz, hainbat abesti jo barik egon gara bi urtetan. Orduan, bilduma egiteko orduan gogo gehiagorekin hartu genituen.
E. Elortza: Gainera, lehen egiten zenituen gauzak gogoratzea polita da.
I. Elortza: Bigarren maketa atera genuen sasoian lehenengo maketakoak ez genituen jotzen. Gero bilduma egiteko berreskuratu genituen eta orain indarberrituta jotzen ditugu. Baina egia da badaukagula...
E. Elortza: ...bigarren diskoa ateratzeko gogoa.
I. Elortza: Bigarren diskoa ez dakit, baina gauza berriak jotzeko bai. Dena dela, jendearentzat berriak dira abestiak eta bigarrena atera arte jo eta ke arituko gara hauekin.

Popa eta rocka uztartzen dituzue. Eta Erresuma Batuko poparen eragina ere baduzuela esango nuke. Bestalde, doinuetan Sei Urte nortasun propioa duen taldea dela nabari da.
I. Elortza: Beti esan izan digute hori. Ez da erraza definitzen gure musika, orduan, Sei Urte bezala definitzen da. Gure lagunei gure abesti baten inguruan zein sentsazio sortzen dien galdetzean ez digute inoiz beste talde baten antza duenik esaten. Beti "Sei Urte-ren antza du", esaten digute.
Julen Oarbeaskoa: Gure musikak Erresuma Batukoaren kutsua duela esan digute, baina gutxien entzuten dugun musika da.
Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketa irabaztea izan al da Sei Urtek merkatura jauzi egiteko giltza?
I. Elortza: Aurreko maketak bidali ditugu diskoetxeetara, baina guk bezala beste makina batek bidaltzen du. Maketa Euskadi Gazteako irabazle bezala heltzen bazaie ordea, arreta gehiago jartzen dizute.

Maketa Lehiaketara aurkeztutako lanetik diskora konposaketan aldaketarik egin al duzue?
I. Elortza: Oso gutxi.
E. Elortza: Azken ukitu bat eman genien guztiei, egitura aldetik zati batzuk soberan zeuden, beste batzuk faltan... Borobildu egin genituen. Abestiak berriro hasieratik grabatu genituen. Maketako abestiak erreferentzia moduan erabili ditugu.
I. Elortza: Diskoan Beñat Agirre ekoizpen lanetan sartu zen eta maketa entzun eta gero berak ere beste ikuspegi bat eman zuen.

Euskadi Gazteako Top Gaztea zerrendan lehen postuan izan zarete. Espero zenuten lehen lanarekin horrelako harrera izatea?
I. Elortza: Ez. Dena dela, horrek ez dizu ezer ziurtatzen, Top Gaztean lehen postuan egoteak ilusioa egin ahal dizu, baina gero garrantzitsuena da salmentak ondo doazela ikustea, kontzertuetara jendea datorrela... Orain zuzenekoekin hori guztia ikusiko dugu. Zerrendako lehen postuan egon izanak ilusioa egiten digu, baina ez da gure helburua. Eta egia esan ez genuen horrelakorik espero.


Lehenik rock errradikala nabarmendu zen Euskal Herrian, gero heavyak indarra hartu zuen eta orain poparen booma ematen ari ote da?
J. Oarbeakoa: Su Ta Gar heavya egiten hasi zenez geroztik soinu gogorrak bakarrik entzun dira hemen. Orain, ordea, jendeak beste musika mota batzuk ere entzuten dituela dirudi. Dena dela, oraindik doinu gogorrak dira gehien entzuten direnak.
E. Elortza: Eremua zabaltzen ari da.
I. Elortza: Hori da, popa baino, abanikoa da zabaltzen ari dena.

Zeintzuk dira Sei Urte-ren eraginak?
I. Elortza: Musika gogorra entzun izan dugu beti. Agian niri pop kutsua duten taldeak gustatu zaizkit, eta konposatzeko orduan pixka bat taldea nik gidatzen dudanez... Baina beti euskal musika entzun izan dugu. Nigan eragina izan duten euskal diskoak? Jo ta Kie-ren azkena une jakin batean nahiko garrantzitsua izan zen niretzat, Xabier Montoiaren lehena... Gero Su Ta Gar, Negu Gorriak eta jende guztiak entzun duena entzun dut.

Hiru anaia zaudete taldean. Anaiez osatutako bandak izaten omen dira sendoenak. Nola konpontzen zarete Elortza anaiak?
E. Elortza: Ondo. Elkar hain ondo ezagutzen dugunez sekula ez dugu sorpresarik izaten batak bestearen jarrerekin.
J. Oarbeaskoa: (Barre artean) Adar jotze kontrolatua daramate.

Zergatik Sei Urte?
J. Oarbeaskoa: Taldearekin hasi ginenean Iokinek eta nik sei urte generamatzan musikan. Eta kasualitatez orduan gurekin zegoen Iker markinarrak ere bai. Horregatik jarri genion izen hori. Eta orain taldea sortu eta sei urtera kaleratu dugu lehen diskoa. Sei zenbakiarekin bitxikeria dezente ditugu.
I. Elortza: Badirudi seia dela gure zenbakia.
E. Elortza: Ea 6.000 disko saltzen ditugun!
I. Elortza: Zergatik ez 60.000!
E. Elortza: 600 milioi! (Barreak)

Sei urteko ibilbidea baino zerbait gehiago
Duela sei urte, 1997an, sortu zen talde bizkaitarra. Ez da izan beraien lehen proiektua. Aurretik musika gehiago izan da beren bizitzetan. Julen Elortza eta Iokin Oarbeaskoa Izurrai izeneko taldean aritu ziren lehenik. Hura amaitu ostean Iokin Martxoak 31-n hasi zen. Julenek, berriz, denboralditxo batez utzi egin zion taldeetan jotzeari. Jada Martxoak 31 desagerturik, Julen eta Iokin berriro elkartu ziren Sei Urte taldea sortuz. Garai hartan Iker markinarra zuten baterian, Taupadako baxujole ohia. Hirukoteak 1998an argitaratu zuen lehen maketa: "...orain...". Bi urte beranduago Iker-ek taldea utzi eta Iokinen anaia Ekain sartu zen taldean. Ordura arte Hissopusen aritu zen anaia gazteena. "Ekain sartu zenean zerotik hasi ginen, eta ordura arteko abestiak alde batera utzi genituen. Soinua gogortzea erabaki genuen. Ekainek nahiago zuen aurreko estiloarekin jarraitzea, baina Julen eta biok asperturik geunden", dio Iokinek. Bigarren maketa, "Non", 2001ean grabatu zuten. Baserrian bertan estudio txiki bat muntatu zuten gero, eta hori aprobetxatuz taldea sortu zenez geroztik egindako abestien bilduma bat grabatzea otu zitzaien. Bilduma hau aurreko maketetan argitaratutako zein inoiz grabatu gabeko abestiek osatu zuten. "Grabatzen geundela gitarra pilo bat sartzen ari ginela konturatu ginen. Eta beste gitarjole bat hartzea erabaki genuen", diosku Julenek. Taldean sartu zen azken kidea Iñaki zen, Iokin eta Ekainen anaia, Zer taldeko gitarjole eta Ene Bada taldeko baxujolea. Jada laukote moduan, maketa horrekin irabazi zuten Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketa.

Familiako giroa
Aurretik etxean musikaririk ez bazuten ere, Iokin Elortzak hasi zuen Elortzatarren musika tradizioa. Hamabost urterekin baserrian bertan entseatzen hasi ziren. Eta ondorioz, beti bertan izan dituzte instrumentuak. Oso erraza zen instrumenturen bat jotzen ikastea. Txikitan ganbarara igo eta jotzea besterik ez zuten. Iñaki izan zen bigarrena, bera ere hamabost urterekin hasi zen gitarra jotzen. Hirugarrenari pixka bat kosta egin zitzaion.


Azkenak
Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Eguneraketa berriak daude