Nagore Aranburuk honakoa zioen «Egunero»n: «(Antzerkiaren) krisi horrek ere badauka bere xarma: hortik sortzen da ilusioa gauza aurrera ateratzeko eta...».
Joxe Ulibarrenak zera esan zuen «Ostiela!»n: «Nola jakin artelan bat dugula gure aurrean? Erraza da, eta modu bakar bat dago hori jakiteko: maisutasuna eduki behar du (...). Zaharra ala berria den ez du axolik, ez da mende kontua. Modak, eskolak, akademiak, neoeskolastizismoa, neoakademizismoa... Horiek desgraziatuak dira, gatz-gabeak esan nahi dut (...)».
Iokin Elortza Seiurte taldeko kideak honakoa adierazi zuen «Zabalik»en: «Argi dago talde askok argitaratzen duela diskoa saririk irabazi gabe, baina egia da sariren bat lortzeak lagundu egiten duela. Lagundu bakarrik, kasu guztietan ez baita diskoa bermatzen».
Itziar Zubizarreta ipuin kontalariak honakoa esan zuen «Gara»n egindako elkarrizketan: «Ipuinak kontatzen ditudanean, nolabaiteko lilura sortzen dela nabaritzen dut. Horrek bakarrik ez du irakurtzeko zaletasuna pizten, baina lagungarria izan daiteke (...)».
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.