URRUNKIDETASUNA


2003ko ekainaren 15ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ekidistantzia alegia. Nik dakidanez, praktikan deusetan bizi ez dudana. Banago ala ez nago. Ezerk ez nau ni erdian, osteguna bezala harrapatzen. Eta honek ezinegon franko ekartzen dit. Eremu zehatzetara joz gero, preso politikoetatik biziki hurbil bizi naiz, ETAkoak ala bestelakoak izan. Aldiz, ETAkoen jardunek beraiengandik geroz eta urrunago naukate, beren komunikatu publikoak iraingarriak baitzaizkit. Hondar hauteskundetan ukatuen partaide kontzientea, irainduta sentiarazi nau ETAk bi aldiz. ABko militantea naizenez nire gogoko alderdia mespretxuz tratatu duelarik, eta ondoren AuBri botoa emateagatik, zoragarria naizela esan didanean. Bitan, nirekin kale. Izan ere, kontzienteki gutxiengo azkarra osatzen dugun multzo herritarrari herria esatea, Orio bere trainerua, Castro Joxeluix Korta, Bilbo Atlhetik eta Donostia Reala direla bezalako desmasia da. Herriaren izenean, herriaren gehiengoa traidoretzat jotzen duenak, ez dirudi bide askorik egiteko gaitasuna duenik, beste Herri bati buruz ez baldin bada ari behintzat. Eta horrela balitz, nik neuk eskertuko nieke adieraziko balidate zein den beren Herria, non dagoen, nolakoa den. Agian, orduan bai urrunkidea, ekidistantea izaten lortuko nuke ezinegonik gabe.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude