IZENAK


2003ko ekainaren 1ean
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Itziar Lazkanok jokatu du Paquitaren papera Txalo S.L konpainiak joan den asteburuan Getxon estreinatu zuen «Paquita» monologoan. Ernesto Caballerok idatzi eta zuzendutako lanak ezkongabe baten bizi grisa du ardatz. Hilabete batzuen buruan ikusi ahal izango da euskaraz.

Juan Jose Akerretak jasoko du Vianako Printzea saria. Nafarroako Kultura Kontseiluak bere obraren kalitatea eta ibilbide emankorra azpimarratu du. Saria ekainean jasoko du.

Jexux Artze txalapartaria omendu zuten lehengo asteburuan Hernanin egin zen 17. Txalaparta Festan.

Joseba Sarrionandiaren «Narrazioak» ipuin liburua eta Edorta Jimenezen «Baleen berbaroa» plazaratu ditu Milango Tranchida argitaletxeak italieraz.

Unax Ugaldek «The rulse luper suitcase» ingelesezko filmaren errodajean parte hartuko du laster. Aktoreak aurten jasoko du Aisge saria.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...