EZPALAK


2003ko ekainaren 01an

Ezin izan da.

Hil honen 28an ospatu du Euskadiko Filmategiak 25. urteurrena. Donostiako Gas Lantegi zaharrean egingo da Filmategiko egoitza berria, eta euren asmoa, ospakizunetarako egoitza berria prest egotea zen. Baina ezin izan da. Izan ere, Euskal Ondare Industrialaren eta Obra Publikoaren Elkarteak 2001ean eskatu zion Kultura Sailari Gas Lantegiko eraikinak babesteteko aukera azter zezan. Horrek proiektua geldiarazi zuen. Joan den urteko urrian Jaurlaritzak ondare kultural kalifikatua izendatu zuen, eta proiektua berregitaratu egin behar izan zen. Orain gutxi eman dio Donostiako Udalak obretako lizentzia Filmategiari. Beraz, 2004ko amaieran edo 2005eko hasieran irekiko da egoitza berria. Horretarako, 4,09 milioi eurotako aurrekontua aurreikusten da.


Irakurlearen pistak.

2002an Espainiako Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak eginiko inkesta batek datu interesgarriak eskaintzen ditu. Batetik, Espainian biztaleen erdiak inoiz ez duela irakurtzen onartzen du, eta irakurri ohi dutenen %70a 14 eta 24 urte bitarteko gazteak dira. Irakurtzen duten gehienek liburua erosi ohi dute eta lagunen, senideen edo irakasleen aholkuez gidaturik erosten dituzte. EAEn 16 urtetik gorakoen artean %92ak irakurri ohi du. Horien artean %18ak egiten du euskaraz. Eta hauen artean %46ak dio hizkuntza hobeto ezagutzeagatik egiten duela.


Inprobisatzen

Bertsozale Elkarteak hainbat ahalegin egin du bertsolaritza munduko aditu eta inprobisatzaileei ezagutarazteko eta beste herrietan egiten den ahozko inprobisazioa ezagutzeko. 1996an etorri ziren lehen aldiz munduko hainbat lekutatik inprobisatzaileak hona. Bertako bertsolariak ere sarri izan dira kanpoan. Hil honetan izan dira Renoko Unibertsitatean Joxerra Gartzia, Jon Sarasua edota Andoni Egaña ahozkotasunari buruzko mintegian. Baina azaroaren 3tik 8ra egingo diren «Ahozko inprobisazioa munduan Kulturarteko Topaketak» izango dira gaiari eskainitako lehen jardunaldiak. Inprobisatzaileen emankizunez gain inprobisazioaren egoera, dinamika, antropologia eta etorkizuna arakatuko dituzte.


Nafarroako monumentuen katalogoa

Nafarroan zehar dauden 115 monumentuen katalogoa plazaratu du Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritzak. Jose Javier Azanza historiagileak burututako lanak monumentuen ezaugarriak, egileen izaera artistikoa eta zein gertakari edo pertsona gogoratu edo omentzeko eginak dauden arakatu du. Korronte ezberdinetako artisten lanak daude katalogoan, Ramón Arcaya, Jose Antonio Eslava edo Jorge Oteizarenak, besteak beste. «El monumento conmemorativo de Navarra. La identidad de un Reino» Panorama bilduman kaleratu da.


Finalak iritsi dira

Asier Otamendi, iazko txapelduna, Zigor Enbeita, Oihane Perea, Juan Mari Juaristi, Ruben Sanchez eta Manex Agirre izango dira ekainaren 1ean Gasteizko Printzipal antzokian jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketako finalean. Finalisten artean, lehenengo biek zuzenean lortu zuten finalerako txartela. Eta beste guztiek puntuazioz.
Bestalde, Eskolarteko Bertsolari Txapelketak ere aurrera darrai. Gipuzkoakoan eskualdeka lau kanporaketa egin ondoren, ekainaren 6an jokatuko da Lazkaon idatzizko eta bat-bateko finala. Bizkaian, egun berean egingo da Bilbon bat-bateko finala. Nafarroan Oihan Olaizola, Xumar Bakero, Saioa Baleztena eta Gari Etxeberria izan dira idatzizko finalean irabazle. Iparraldean, ekainaren 6an jokatuko da Aiherran finala. Eta Araban, ekainaren 7an egingo da finala Armentian.


Bi marrazkigileen omenez

Bi marrazkigile gipuzkoarren inguruko erakusketa bana daude ikusgai egunotan Donostiako Koldo Mitxelenan eta Gasteizko Ignacio Aldekoa Kultur Etxean. Lehenengoan Jon Zabalo «Txiki» marrazkilari, kartelgile eta ilustratzailearen lana bildu dute. Batez ere, 20ko eta 30eko hamarkadetan «Txiki»k burutu zituen kartelak, karikaturak eta ilustratutako liburuak ikus daitezke uztailaren 12a arte. Bestalde, Gasteizen, Chummy Chumez umoregilearen omenezko erakusketa paratu dute. Chumez «La Codorniz» aldizkariko kolaboratzaile nagusietako bat izan zen. Erakusketak aldizkariaren epe konkretu bat gogoratzen du txisteen, eta ilustrazioen bidez. Besteak beste, Gila, Antonio Mingote, Forges edo Chumy Chumezen firmak daude ikusgai ekainaren 14a arte erakusketan.


Jazzaren lehen funtsa

Jazzaren inguruan Espainian dagoen lehen funtsa osatu du Getxoko Udal Musika Eskolak. Pio Lindegaarden sendiak eman dizkio Getxoko Udalari haren dokumentuak. Guztira, 5.000 disko, CD eta kassete eta 2.000 bat artikulu, eskutitz, kartel, eta jaialdietako gonbidapena bildu eta katalogatu ditu Eskolak. Honela, Lindegaarden nahia bete nahi du sendiak, hots: «Jazzaren espirituarekin ahalik eta pertsona gehien kutsatzea».


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude