BERDEAK


2007ko otsailaren 21ean
0rlegia, horixe da ekologismoaren kolorea. Hori, Alemaniako 80ko hamarkadaren hauteskunde zerrenda koloreanitzetatik heredentzia dugu eta handik ere datozkigu ekologistak eta partidu berdeen arteko loturak eta nahaste-borrasteak.

Argi gera bedi mundu honetan elkarte, ekimen zein talde ekologista ugari daudela, kontserbazionismotik ekologia sakonera arte, baina partidu berdeak beste gauza bat dira, gobernu edo beste instituzio politikoetan aritzeko. Beraz hauek alderdiak eta besteak gizarte mugimenduak, bakoitza bere leku eta jardueran.

Sasoi elektoralean garenez berdea da partidu guztiek aireatu behar duten margoa, iritzi publikoak kezka handia baitauka ingurumen arazoekin, bertokoak edota globalak. Publikoa horri begira badago noski, hortik botoak atera daitezke.
Ezker Batua da bakarra, "Berdeak" partiduarekin aliaturik agertzen dena nahiz eta partidu txiki hori aspalditik hauteskunde erakusleiho baino gehiagorik ez izan. Zeozer birtuala kanpainetan birjaiotzen dena.

Berdeak Iparraldean beste kontu bat dira eta Europako beste alderdi berdeen antzera botoen % 5 eta 10aren arteko kopurua lortzen dute.

Berde hauek aparte utzita, alderdi guztien gogoa da berde baino berdeago agertzea eta hor dabiltza ukondoka ea nor den berdeena. Bizkaiko Foru Aldundirako EAJren kartelean ikus daiteke partidu honek daukan mezu ekologikoa. Semaforoen koloreetan leloak paratuz, argi berdea eta bizikletaren ikurra erabiltzen dute "Bilboko Hegoaldeko Saihesbidea" saltzeko. Ezin nuen sinistu nola atera daitekeen txirringa bat mugikortasun motorizatua bultzatzeko. Lagun batek argitu zidan kontua. SuperSur hortatik kamioiak eta kotxeak joanik, Bilbon toki gehiago bizikletentzat. Ikusteko dauzkagu oraindik politikarien aldetik trikimailu eta iruzurrak. Jeltzaleen arteko "primariak" irabazi eta gero Aldundirako kandidatuak prentsan esan zuen lehenengo gauzaz ere oroitzen naiz: "Ez dut gura porlanez beteriko Bizkaia, baizik eta herritarren nahien eta beharren araberakoa". Excusatio non petita...

Berdeak ere Bilboko PPkoak. "Zer egingo dute politikariek zaramarekin" lelopean Alde Zaharreko Ekoetxera hurbildu ziren joan den astean beste partiduen ordezkariekin batera, ezker abertzalekoak barne eta EAJ-EAkoen falta nabarian, eta han salatu zuten Zabalgarbiren proiektuan "Ingurumen Konplexu Politiko-Enpresariala" ukiezina eta ahalguztiduna dagoela. Halaxe esan ziguten eta gu sinistu ezinean ginen. Nor ari zen berbetan PPko zinegotzi bat ala ezkertiar porrokatu bat? Batek erantzun zion moduan, sare kontrolagaitz horrek ez du bakarrik zaramen alorrean jarduten baizik eta azpiegitura, energia, garraio eta bestelako negozioetan ere. Berdeak, nola ez, gero eta gehiago Iberdrola eta Sener, Eroski eta BBVA, BBK eta MCC, berdea baita gehien saltzen duen kolorea. Baina azaleko berdearen azpitik hazka egiten badugu diruaren gris metalikoa baino ez dugu topatzen. Sosaren margo hotza.

Berdearen tonu guztiak ditugu gure lur honetan. Euskal politikagintzan eta merkatuan ere bai. Horregatik eta badaezpada ere, nahiago dut azalaren berdearen azpitik gorria topatzea. Sandiaren antzera.


Azkenak
“Bi arnas” dokumentala emitituko du ETB1ek

Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.


2025-05-16 | ARGIA
Haurrek hobeto ikasten dute irakurtzen eta idazten eskuz idatzita trebatzen badira

EHUren ikerketa batean, haur batzuk arkatza eta beste batzuk teklatua erabilita jarri dituzte idazten. Helburua zen jakitea ea irakurtzeko eta idazteko ikasketa-prozesuan alderik badagoen. Emaitza argia atera dute: haurrek eskuarekin egindako mugimenduen bidez ikasten dute... [+]


Aroztegia auzia
Baztango lurren defentsa kriminalizatzeko saioa: Aroztegiako epaiketaren klabeak

Epaiketetan aldeen arteko akordio aukera iritsi daiteke ahozko auzia hasi baino minutu batzuk lehenago. Auzi honetan akusatuek publiko egin dituzte orain arte egondako negoziazio saioak, eta azkena aste honetakoa izan da, ezagutarazi den moduan porrot egin duena. Akordiorik egon... [+]


2025-05-16 | ARGIA
Euskaraldian eta urte osoan, euskaraz informatu

Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]


Icebergaren punta

Putaren bakarrizketa eroetxean

  • Egileak: Franca Rame eta Dario Fo.
  • Itzultzailea: Xabi Martinez De Lezea.
  • Aktorea: Laura Penagos.
  • Noiz: apirilaren 12an.
  • Non: Zizurkilgo Atxulondo Kultur... [+]


2025-05-16 | Gedar
60.000 euroko isuna Indar Gorriri, sionismoaren aurkako mezu batengatik

"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.


“Itxaropen handirik gabeko” negoziazioak Istanbulen

Aurrez adierazitakoa baino egun bat geroago abiatu dira bilerak Istanbulen; Zelenski, Putin eta Trump gabe. Errusiari “behe mailako” delegazioa bidaltzea leporatu diote.


‘Buruz, bihotzez, oinez’, 2025eko Nafarroa Oinezen abesti eta bideoklipa

Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola ari da antolatzen aurtengo Nafarroa Oinez festa. Gaur aurkeztu dute egun horri begirako abestia eta bideoklipa. Estitxu Arozena bertsolariaren letrarekin eta Igor Martinezek sortutako musikarekin osatu dute.


Aiora Zulaika "Pirritx"
“Tristurak eta pozak partekatzeko gune lasaia da umorea”

Ia hiru hamarkada daramatza Aiora Zulaika lasarte-oriarrak Pirritx pailazoa gorpuzten, eta haurrei eta familiei irri egiteko espazio goxo bat eskaintzen, errebeldiaz eta asmo eraldatzailez. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek “Maite zaitut” herri omenaldia jaso... [+]


Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 


Elizondoko osasun etxeko zerbitzuak “ziurgabetasun handia” eragiten diela salatu dute

Irailetik mediku euskaldunik gabe daude Elizondoko (Nafarroa) herritarrak. Horrez gain, udan medikurik gabe geratzearen beldur da Baztango Osasun Plataforma. Ekainaren 4an, bizikleta martxa egingo dute herrian.


Marieneko auzipetuen kontrako zigorra 8.742 eurotara emendatu die Dei Auzitegiak

Ostia kolektiboko milintanteek 8.742 euro ordaindu beharko dizkiote Bouygues enpresari, eta beste 2.000 euro abokatuen gastuentzat. 2022ko abenduan buruturiko desobedientzia ekintzan promotore horren maketa bat zikindu izanagatik zigortu dituzte. 


Eguneraketa berriak daude