TXUKUNA


2003ko maiatzaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ederragotzen, narratsa txukuntzen. Hala dabiltza etxekoak, ARGIA hau gure etxeetara dotore iritsi dadin. Aldakuntza guztiek lanak dituztela, joanak zaizkigu, ongi joanak garai bateko paper narratsez txukun egindako ale haiek. Kosta ahala kosta merkeenaren ondotik ibiltzen ohituak, hipodromoan zaldien artean astoa ikustea bezalakoxea zen gure hau beste gainerako astekariekin alderatzen jarrita. Azaletik, paper couche ezak bereizten zuen gurea. Amestoi baten margoek talentua bai, baina argi gutxi luzitzeko garaian. Barnera jota, behatzak zikintzen zituen beltza grisaren gainean, komunetako irakurketa zailtzen zuena. Edukiaz harro, narrats jantzitako gorputz ederreko orriak aurkituko genituen. Komikilarietan bezala, gutxi izango dira handik pasatu gabeko euskal idazleak, geroztik izenez ezagutzen ditugunak. Eta beren lanen kontraste ezaz haserretzen zitzaizkigun argazkilariak. Joanak joan, ARGIA honek bidea egin du. Eta nago, haiek duin aurkezten zailago zela egungoa edertzea baino. Egun, gaitzena duguna, zumarrakoaren egurkada eta lertxoinaren mokokada saihestea da, bestalde gure esku ez dagoena. Zeren balego, dagoeneko zumar suan lertxoina erre eta bakea.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude