- Pello Lizarralde idazleak honakoa zioen «Egunero»n: «Arrakasta idazten duenarentzat irakurleak izatea da, ez irakurle asko, irakurleak izatea; asko gara eta tarta ez da oso handia».
- Jean-Louis Davantek zera adierazi zuen «Gara»n: «Euskarak hizkuntza pribatu izateari utzi eta eremu orotan egon behar du».
- Xabier Montoiaren hitzak dira hauek «Geu» aldizkarian jasoak: «Espero dut noizbait punkiaren iraultza bat etortzea, eta rocka hankaz gora jartzea, behingoz».
- Unai Elorriaga idazlea honela mintzo zen «Habe» aldizkarian literatur kritikoei buruz: «Nik uste dut oro har kritikoak oso kontserbadoreak direla. Idazle baten lehenengo liburuaren aurrean sekula ez dute esango biribila denik; ez bestelako babesik-edo ez badute. (...) Azken batean, literatuaren inguruan dagoena neurri batean zirkoaren antzekoa da. Ez sinesteko moduko jolasa da, oso serio ez hartzekoa. Kritikariek iritziak kaleratzeari ondo irizten diot, baina beren esanak ez dira inondik inora Jainkoaren esana. Denborak eta irakurleek esango dute ona ote den».