ETORKINAK EUSKALTEGITIK URRATS BAT GERTUAGO


2003ko apirilaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Juliana Serrano Frias Ekuadorretik Euskal Herrira etorri zen duela sei bat urte. Sukaldaritza ikastea zen bere asmoa, baina horrez gain, hizkuntza berri bat ere ikasi du eta kultura berri batean murgildu da. Fikzioa eta errealitatea batu egin ditu HABEk etorkinei zuzendutako euskara ikastaroa antolatzeko; liburuetako protagonista da Juliana Serrano Frias eta bere antzera Euskal Herrira iristen ari diren etorkinei euskara eta euskal gizartea ezagutaraziko die. Julianak irudikatzen dituen egoerak edozein etorkinek bizitakoak dira, eta horiei euskaraz aurre egiten laguntzea da pertsonaiaren egitekoa. Zarauzko Udal Euskaltegian ari dira etorkinentzat egindako ikas-material berria frogatzen atzerritarrez osatutako bi taldeetan. Izan ere, Zarauzko Udalak, lehenengo aldiz, 120 orduko euskara ikastaroa antolatu du herrian bizi diren etorkinentzat. Helburua etorkinek euskara ezagutzea eta euskal gizartean txertatzen laguntzea da, eta eskuragarriago izan zezaten, 10 euroren truke eta ordutegi malguekin eskaini zitzaien. Ekimenak harrera ezin hobea izan zuen eta, dagoeneko, euskara eta euskal kultura ezagutzen hasiak dira 18 ikasle. Haiei zuzendutako ikas-materialari Aise izena eman dio HABEk. Horrekin hitz-jokoa egin nahi izan du India eta Maroko artean hain arrunta eta erabilia den Aisa izena eta "aise" hitza batuz. Izenak dioen bezala, euskara eta euskal kultura erraz ezagutzeko aukera emango du bereziki etorkinentzat prestatutako material horrek.

HABEk eskatuta, Zarautzen euskara zerbitzuak eskaintzen dituen Planiker Zerbitzuak ari da sortzen Aise. Irailerako lau testu-liburu eta hiztegi bat argitaratuko dituzte. Baina bitartean, Zarauzko Udalak etorkinei zuzendutako euskara ikastaroan hasi dira frogatzen. Aise sortzen ari diren Belen Benitezek eta Ainhoa Gaintzak azaldu digutenez, hirurogei orduko harrera ikastaro bat egiteko materiala eskatu zien HABEk, eta zero urratsaren aurrekoa litzatekeen materiala da sortzen ari direna: "Helburua xumea da: modu errazean elkarrizketa funtzionalak edo lagunartekoak ulertzeko gaitasun minimo bat lortzea. Baina gehiago ikasteko eta komunitate batekin harremanetan jartzeko bidea zabaltzea da xede nagusia". Harrera ikastaro bat denez, esamoldeak, ohar gisako kartelak, idatzi xeheak eta abar ulertzeko gaitasuna lortzea da asmoa, eta nondik datozen kontuan hartuta, hemengo gauzak hizkuntzaren bidez lantzea ere bai. "Kontua da Euskal Herrira etorri eta errealitate batean murgiltzen ari direla guztiak, eta euskal gizartean txertatzeko euskara oso tresna erabilgarria dela", adierazi digu Benitezek. Beraz, etorkinentzat erabilgarriak izango diren gauzak ikasiko dituzte: gehien erabiltzen diren egiturak, maiz entzuten diren elkarrizketa laburrak..."Material hori osatzeko, lau testu-liburu eta hiztegi bat egin ditugu gehien erabiltzen diren hitzekin; hitzok gaika daude sailkatuta eta ikas-materialarekin lotura dute. Gainera, bost hizkuntzatan argitaratuko da hiztegia: ingelesez, frantsesez, arabieraz, berberez eta gaztelaniaz".


Ikastaro aberasgarria.

Hamazortzi ikaslez osatutako bi talde hasi dira Zarauzko Udal Euskaltegian Aiserekin euskara ikasten, eta talde bateko irakasleak, Itziar Landak, adierazi digunez, "oso gustura" dabiltza: "Hemengo kultura ezagutzea eta hemengo berri izatea da ikastaroaren helburua, baina materiala bereziki etorkinentzat dago prestatuta eta beren kulturak gehiago hartzen dira kontuan. Horrez gain, hemengo bizimodua, geografia, hizkuntzak, dialektoak gehiago lantzen ditugu beste edozein taldetan baino".

Ikasle gehienak Hego Amerikatik etorritakoak direla esan digu irakasleak, baina badira marokoar batzuk, ingeles bat eta pare bat madrildar ere. Ia denak berrogei urtetik beherakoak dira. "Oso jarrera oneko jendea daukagu", esan digu Itziar Landak. "Beste taldeekiko dagoen ezberdintasuna da hauei kultura aldetik ezaugarri gehiago irakasten diegula. Era berean, guretzat ere oso aberasgarria da ikasleek gauza berri asko erakusten digutelako. Irakasleontzat aukera berria eta interesgarria da, lanerako oso motibagarria jende desberdina dagoelako talde bakoitzean, oso kultura desberdinekoak dira eta horrek nola erakutsi pentsarazten digu uneoro. Gainera gogo handia dute ikasteko".

Planiker ez da hutsetik hasi Aise ikas-materiala sortzen, Katalunian ere egon dira gisa horretako esperientziak, eta horrez gain, lehendik edonork euskara ikasteko eginda dauden metodoak ere hartu dituzte kontuan. Hala ere, planteamentuari buelta asko eman dizkiotela esan digute Benitezek eta Gaintzak: "Inon ikusi ez dugun egitura sortu dugu; beste materialetan, helburu komunikatiboa izan arren, kulturarekin zerikusia zuten gauza batzuk albo batera uzten dira, guk haiek denak batera jartzeko eskema berri bat egin dugu".

Kaixo, agur, eskerrik asko, ez horregatik... Gehien erabiltzen diren esamoldeak, egiturak eta elkarrizketa laburrak irakastea da etorkinei zuzendutako ikastaroaren helburua. Horrez gain, informazio erabilgarria ematen ere saiatu dira materialaren egileak. "Eguneroko eginbeharrei nola erantzun jakin dezaten lortu nahi da, baina era berean, etorkinak bete behar dituen inprimakiak nola eskatu, nola erroldatu eta abar ere sartu dugu zeharka", azaldu digu Ainhoa Gaintzak. Kulturartekotasuna ere oso aintzat hartu dute eta gertutasuna lortu nahian kultura desberdinetako ohiturek ere beren tartea dute liburuetan, baina adibideak kontu handiz erabili dituztela esan digute: "Ez dakigu zein jatorritako ikasleak egongo diren eta kontu handiz eta begirunez ari gara adibideetarako aurreikuspenak egiten, ez dugu ohiko topikoetan erori nahi".

Irakasleak eta liburuen egileak oso gustura daude egiten ari diren lanarekin. Guztien iritziz, beharrezkoak dira material hori eta ikastaro horiek. Hala ere, etorkinak gure gizartean integratzeko euskal komunitateak haien ahalegina eskertzen ere ikasi behar duela uste dute. Ainhoa Gaintzaren iritziz, "jatorri desberdinetako jendeak euskara ikasi eta maitatu dezakeela, hori zilegi dela, eta aukera eman behar diegula ulertu behar du euskaldunak. Batzuetan iruditzen zaigu atzerritar bati euskara eskatzea gehiegizkoa dela, baina ez da egia eta gu geu gara horrelako faltsukeriatan erortzen garenak"

MALIKA ZERRAD ETA NELSON RASTREPO: "EUSKARA IKASTEA HEMENGO PARTE IZATEKO MODU BAT DA"
Malika Zerrad marokoarra eta Nelson Restrepo kolonbiarra Zarauzko Udalak martxan jarri duen etorkinentzako ikastaroan hasi dira euskara ikasten eta oso gustura daude eman zaien aukerarekin.

Zergatik hasi zara euskara ikasten?
Malika: Lanerako beharrezkoa dela uste dudalako. Gainera, hizkuntzak ikastea ere izugarri gustatzen zait. Euskarak asko laguntzen du. Nik lan egiten dudan lekuan nagusiak ere euskaraz sarri egiten du eta komenigarria iruditzen zait ikastea.
Nelson: Hasteko, hizkuntzak gustatzen zaizkidalako. Horrez gain, inguru honetan asko hitz egiten da euskaraz eta lanerako beste tresna bat da, ordenagailua erabiltzen ikastea bezain beharrezkoa, nire ustez.

Euskaraz zerbait esaten duzuenean nola hartzen du jendeak?
N.: Oso ondo. Hemengo jende askok oso lotura estua du bere hizkuntzarekin eta hobe da beren hizkuntza ikasten joatea. Gainera, jendeak laguntzen digu gauzak ondo esaten.
M.: Ni gaur irakaslearekin kafe bat hartzera joan naiz eta ikasitakoa praktikan jarri dut. Bestalde, euskaltegian ikasten ditudan gauzak lanean esaten dizkiot nagusiari eta berak "oso ondo, oso ondo" esaten dit.

Zer iruditzen zaizue Zarauzko Udalak horrelako ekimen bat bultzatu izana?
M.: Oso ondo. Zuen hizkuntza ikasteko bidea eman digute.
N.: Niretzat, hemengo parte izateko modu bat da. Horretarako eman diguten aukera bat da eta aprobetxatu egin behar dugu. Nik Zarauzko Udalari eskerrak eman nahi dizkiot. Eta baztertuak izan ez gaitezen laguntzen ahalegindu direnei ere eskerrak. Gugan fedea izan dezatela, ez baitiegu hutsik egingo


Azkenak
Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


Jordaniak derrigorrezko soldadutza ezarri du “Israelgo eskuin muturraren mehatxuaren” aurrean

Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan

Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren “animalien tratu txarren” iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Trumpek dio Ukrainako gerra amaitzeko ez dela beharrezkoa su-etena, Kievek lurralde batzuei uko egitea baizik

AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]


2025-08-19 | Mikel Aramendi
Txina eta India: muga-gorabeherak baino gehixeago

Alaskan nahiz Etxe Zurian egindako bilkurek sortzen duten harrabotsaren parekorik ez du piztu. Eta protagonistek ere hala nahiago, esango nuke. Baina begien bistako garrantzia du Asiako bi potentzia nagusientzat eta, zeharbidez, kontinente osorako: Txinako Kanpo-arazoetako... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


2025-08-18 | Elhuyar
Munduko hegazti guztien zerrenda bateratua argitaratu dute: AviList

Ornitologia-arloko mundu mailako bost erakunde nagusiak elkartuta, eta zazpi urteko lanaren ondotik, munduko hegaztien lehenengo zerrenda orokor eta bateratuta argitaratu dute, taxonomia, sistematika eta nomenklatura bateratuarekin: AviList. Prozesua gardena eta irekia izan da,... [+]


Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan “gerra amaitu eta bahituak askatzeko”, eta Netanyahuk “Hamas indartzea” leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


Eguneraketa berriak daude