NAFARROAKO? TXAPELKETA


2003ko apirilaren 06an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Iragan igandean burutu zen, Lesakan, azkenekoa eta hauxe pentsatzen etorri nintzen etxera bueltan, Nafarroa eta Iparraldeko izan arren, gutako gehienontzat Nafarroakoa dela praktikan edo hala deitzen diogula behintzat. Behar bada Lapurdin, Maulen, Garazin egingo balitz finala... zergatik ez? Joango ote ginateke Lesakara bezala? Ez ote dugu gure buruetan dugun "muga" Muga bera baino ere mugatzaileago? Noiz inplikatu / konplikatu behar dute lapurtar, xiberotar eta Iparraldeko nafarrek finala hara eramateko egiturak eta izerdia biltzen? Ederra izanen litzateke bertsoen mugarriak euskaldunok lotzeko baliatzea.

Baina, lotu gintuen eta nola gainera. Zambra aretoak edozein pilotalekuk baino entzuteko goxotasun gehiago eskaintzen du eta baita kanturako ere. Halako betekada eta giro hurbil bezain beroak, entzuten geundenok ere oholtzaratzeko tentazioa ematen zuen. Giroak bultza egiten zion ateratzeko zorian zegoen arrazoi neurtuari.
Hala ere, ez zen saiorik borobilena izan. Lehertzea falta izan zitzaion sentsazioa geratu zitzaigun askori. Zergatik? Giro bikaina, kontsakratutako gazte-beteranoak kantari...


Neurtu ohi denaz

Gaiak, orokorrean, kanturako aukera ona ematen zutenak zirela uste dut nik. Badakigu gaia ia beti bertsolariak egiten duela eta asmatzen badu bale eta bestela kale, izaten da. Beraz, errepikatutako paperen bat edo beste eta bakarkako gaien artean zeuden aldeak salbu, saio onak egiteko aukera ematen zuten gaiak iruditu zitzaizkidan niri. Puntuak ere bidea ematen zutenak eta errimen menpekotasun gehiegirik gabeak.
Zorteak parekatu zituen bikoteak ere lan ona egiteko parada eskaintzen zuten eta hala egin zuten gehienek.
Txapelketak, ordea, badu lotzen gaituen zerbait eta hori sumatu genuen. Azkenean oreka mantentzen maisu dena irabazle gertatu zen ustekoa naiz ni, beste urte batzutan distiratsuago azaldu bazaigu ere.
Epaiak ez zuen onespena besterik jaso. Inork ez zuen aipatu ere egin nire inguruetan sailkapenarekiko ñabardurarik.


Gustatzen zaigunaz

Ez ohikoa da txapelketan umorea dariola ikustea eta igandekoa ez da salbuespen. Hala ere, inor nabarmentzekotan beratarra izan zen hori. Beste munduko arrazoien bila joan gabe, askotan betikoa erantzunaz baina momentu hartan eta han gure buruek espero zuten arrazoi transzendente horren ordez, zapla! Erantzuna eta frexkoa gainera, inork baino gehiagotan.
Hasierako agurretik bereganatu zuen zalea bere hizkera, irudi eta erabakiekin. Hura kantura zetorrelarik aurpegiak masailak borobilduta jartzen genituen, nahi gabe, berez jartzen ziren. Hari, zegaldurik zeukanik ez genion irizten eta horixe nahi genuen, ateratzen zitzaion frexkurarekin kanta zezala puntuak puntu eta epaileak epaile. Eta asmatu egin zuen.
Zenbat eskertzen den horrelako jarrera egoera horietan! Baina nork lezake? Nor arriskatzen («arriskatu» ala beste gabe: «nori ateratzen zaio» jarri behar nuen) da sailkapenean zeresanik daukala sinistu eta hala aritzera? Subkontzienteak uste eta nahi genukeena baino gehiago mugatzen gaitu. Badirudi txapelketan umorezko bertsoak ez duela serioak hainbeste puntu lortzeko balio eta hala izango da gainera, gehiena behar eta estimatzen duguna gutxiago puntuatu. Segi horrela Julen ea kontagiatzen gaituan!
Txapelketak, bertsolarien agurretan ez bada, omenetarako aukerarik ematen ez duen arren, Bittor Elizagoienek jaso zuenak sentimendu goxoak pilatzen lagundu zuen. Nolabait esateko, hogeita bost urtetako larrialdi- gozamen, lore eta arantza guztiak bizi eta bizitzen lagundu izana eskertu genion zaleok eta gustura gainera. Zezen edo behitaldeetan ere betroiak erakusten dio ibilbidea taldeari. Une hunkigarria izan zen, alabatxoak- berak egindako bertsoa kantatu zionekoa.
Eskertzen dira horrelako uneak txapelketetan, bestela, pare parean asmatuta ere, hain dira hotzak sailkapen eta puntuazio demonio hauek!


Azkenak
ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Eguneraketa berriak daude