O, PELLO, PELLO!


2003ko martxoaren 30ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ezkerreko abertzalea naizela uste diat, Pello. Ezkerrekoa zeri esaten zaion noski. Botereari neurri zorrotzak jarri behar zaizkiola uste diat, ezin zaiola harrotzen utzi. Botere handia gutxiren eskuetan dagoenean zanpatuen kopurua eta zapalketaren gordina hazi egiten dela ikusia bainago mundura etorri nintzenetik. Eta etorri aurretikoak aztertuta, beti modu berean gertatu dela ikasi ahal izan diat.

Zapalduta daudenenganako joera abegikorra ezinbestekoa dudalako ere ezkerrekoa naizela iruditzen zaidak. Bihotz kaskatu honek sufritzen duenarenganako laguntasuna eskatzen zidak. Agintedunenganako justu kontrakoa gertatzen zaidala gainera. Eta horri guztiari era politikoa ematearen aldekoa nauk noski. Ez duk asmoetan eta otoitzetan geratzeko kontua.

Uste diat abertzalea ere banaizela. Nire lagun batek aurpegiratzen zidak: "O sea, eres patriota". Ez ba. Ez zaidak iruditzen elkarren itzulpena direnik. Patriota erdal hitzak, itsusia izateaz gainera (horregatik behar bada), esanahi ezkorra dik bere baitan, muturrera eramandako zerbaitena. "Pero eres nacionalista?". Hau normalean nazionalismoaren kontra sekulakoak eta bi bota ondoren. "Me parece que no soy nada que acabe en -ista". Horixe izaten duk nire erantzuna.

Abertzalea naizela egingo niake hala ere. Iruditzen zaidak, era labur eta soilean esanda, euskaldunok ez dugula zorte handiegirik izan gure administrazioak antolatzeko garaian. Boteredunen interesei men egin izan behar zieagu antzinatik, gure antigoaleko jauntxoek ez zietelako inoiz euskal soziedadearen interesei begiratu, beren patrikarenei baizik. Heredentzia makurra utzi zigutek. Bestetik, euskaltzalea izanik, uste diat euskal kultura sendo bizi dadin zazpi euskal herrien administrazio ahalik eta batuen eta autojabeena izatea komeni zaigula. Zehatz mehatz nola egin beharko litzatekeen ez dakidan arren, zatituta gauden bi estatuak horren nazionalistak eta zentralistak izanik - tradizioz, antolamenduz eta kultura propagandistikoaz- ez zaidak begitantzen bestela inoiz bake handirik emango digutenik.

Ez diat uste, ordea, ezker abertzalekoa naizenik. Besteak beste, ezker abertzaleak ez ezkerreko eta ez abertzale diren jarrerak denbora luzean mantendu dituela iruditzen zaidalako. Eta ez huskerietan, baizik eta sakon sakoneko kontuetan. ETArekiko morrontza lazgarrian, esaterako. Gaztetxoen erabilpena ere ongi ikusi izan dik eta bultzatu ere bai. Eta disensioaren aurreko jarrera itxi baino itxiagoa izan dik. Mendeku eta guztiz.

Hala ere, beltza, atzeratua, emakumea, iraktarra, arrantzalea, baserritarra, ETAren eta polizia torturatzaileen biktima, sufritzen duen edonor naizen bezala, orain ere, joku zikin gezurteroz baliaturik ilegalizatu dutenean, ezker abertzalekoa naizela uste diat.

Izua sortu nahi zigutek, Pello. Elixabetek horixe zioen. Eta egia duk. Baina beraiek ere izututa zaudek. Eta gure arteko asko ere izutu egin dituk. Ez da, baina, izuaren garaia, inoiz ez delako eta orain inoiz baino gutxiago. Erreflexiorakoa duk. Hik politak bota hituen Ongi Etorri ekitaldiko hitzalditxoan: Zer egin dugu gaizki euskaldunok horrela egon gaitezen, gure gazte asko espetxean urtetan eta urtetan usteltzen egon daitezen? Gure herriaren izena eta izana horren maiseatua egon dadin? Euskaldunon libertatearen izenean libertatearen kontrako hainbeste atentatu eta bidegabekeria gerta daitezen? Zergatik erreten handi hori, lubaki sakon hori abertzale eta abertzale ez direnen artean? Nondik atera da, nork sortu du eta handitzen?

Espainia gaixorik zagok, hire omenezko ekitaldian gogorarazi ziguten Xabier Agirrek eta Emilio López Adanek. Dituen agintariak eta hedabideak gaixotasun larri baten sintomak dituk. Eta sendatzen lagundu behar zioagu. Baina Euskal Herria ere gaixo zagok eta oraindik ez gaituk geure sintometaz ongi ohartu.
Hik gaixotasunari aurre egiten asko dakik. Lagundu mesedez. Ahal duala uste diat, Pello


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude