EZ DA METODO TXARRA


2003ko martxoaren 30ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Bestek eginetik norbera hornitzeko. Eman dezagun garangorriz betetako soroan ikusten dugula jendea auzolanean garbiketa egiten. Esku hutsik. Itxura gabe zabaltzen den belar txarra banaka errotik atera eta janbelarra hazten ari dira. Sasoia helduta, zelai berdeko larrean bazkatzen ematen dituzten kabalak gizentzen ari zaizkie bere urrian. Handik eta hemendik garraiatutako horniduraz teilapeak eraikitzeari ekiten diote. Geroz eta sendoago. Umatu ere, nekez, poliki, baina jada etxaberetutakoak umatzen ari dira tropatxoa osatuz. Herrialdetako ferietan ikus zitezkeen. Gutxi dira baina ederrak. Sanoak. Demagun gau batez su ematen diotela eraikinari abereak barne eta auzolangile ezagunenak preso eraman. Eskandalua. Presoak, jipoitu ondoan, aleka libratzen doaz. Bitartean, pentzean ez eguzki ez ur, ondoko baratzean hasten dira auzolangileak txitak xede, lehen auzoko oilarra eta oiloa hazten. Hazienda eraikitzen ari zirenek, bortxaz oilategia helburu. Lanez esku huska sortutako ondasuna indarrez ebatsi, eta berriz hasi behar eskale gisara. Hemeretzigarren gizaldiko istorioa badirudi ere, egungoa duzue. Soroa, pabilioi industriala. Belarra, ordenagailuak, Internet, errotatiba. Abereak, egunkaria. Feriak, kioskoak. Eta langileak, poetak


Azkenak
Eguneraketa berriak daude