XABIER MONTOIA: "ROCK&ROLLA ESKLEROSIAK JOTA DAGO"


2003ko martxoaren 02an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Xabier Montoiak bere bakarkako lan berria kaleratu du orain gutxi Metak diskoetxearen eskutik. "Ni ez naiz Xabier Montoia" idazle eta musikari gasteiztarrak bakarka argitaratzen duen laugarren lana da.

Beran grabatua eta Mikel Irazokik ekoiztuta, Montoiaren lan berriak hamar abesti eskaintzen ditu. Estilo aldetik, "Lagunak, adiskideak... eta beste hainbat etsai" aurreko diskoaren ildoa jarraitzen du. Eta identitatea da abesti gehientsuenen ardatz tematikoa.

Diskoaren izenburuak entzulea zur eta lur utzi dezake. Ez al da Xabier Montoiaren isla?
Bai, erabat. Hasteko, izena diskoa grabatu ondoren egin genuen gaupasa batean bururatu zitzaigun. Goizeko laurak-edo ziren eta azalean agertzen den Iñigo eta biok tituluarekin zer egingo genuen eztabaidatzen hasi ginen. Berak esaten zidan nire aurpegia agertu behar zela azalean eta nik esaten nion: "Agertu hadi heu!". "Nola agertuko nauk ni! Hire diskoa duk!", erantzun zidan. "Orduan jarriko diagu ez dela nire diskoa!", esan nion nik. Horrela hasi zen, erdi txantxetan. Baina, gero hitzak diskoan inprimatzeko garbira pasa nituenean, nolabait, izenburu posible horrek kantu gehienen muinean dagoen gaia biltzen zuela konturatu nintzen. Eta hori nire ustez identitatearen gaia da: zer garen, besteek gutaz pentsatzen dutena ote garen... Gizon-emakumeak bezain zaharra den galdera, literatura eta musikan mila bider agertu dena, izana, ez izana, Shakespeare eta abar luze-luze bat. Pedante jarri nahi izanez gero, badago aipamen asko egiterik, idazleak... Baina istorioa askoz sinpleagoa da, izena txantxa batetik atera zen.

Azalean taldeko gazteena eta ederrena jarri duzu. Publikoa gehiago erakartzeko teknika izan al da?
Gure asmoa ez da hori izan. Baina hala izan bada, pozten gara. Behintzat horretarako balio izan badu, oso ondo!

Inoiz baino baliabide gutxiagorekin grabatu duzu diskoa. Nola izan da prozesua?
Grabatzen hasi ginenetik diskoa bukatu genuen arte urtebete pasa zen. Horrek ez du esan nahi urtebete pasa dugunik diskoa grabatzen. Mikel Irazoki izan da ekoizlea, bera musikari profesionala da eta talde askorekin ibiltzen da Madrilen diskoak grabatzen, estudioetan lanean asko ibili da, baina gero, aldi berean, Miguel Bosérekin jotzera joan behar zen Ameriketara... Orduan 2001eko azaroan lau egun eman genituen grabatzen! Aste Santuan beste hiruzpalau egun egin genituen bere etxean, eta gero azken kontu batzuk ekaina aldean. Orduan nahiko arin grabatutako diskoa da, nahiz eta denboran luzatu. Dena gure kasa egin dugu, Beran bertan, entseatzen dugun eta gehienak bizi diren tokian. Eta ahal izan dugun baliabideekin: funtsean ordenagailu bat. Beno, baita mahai bat ere, konpresore bat... Baina ez da estudio batera joan eta kristoren mahaia erabiltzea bezala.

Zer du zuretzat Berako herriak?
Berak nire lagunik handienak ditu. Zergatik hainbeste musikari-eta? Hori da galdera? Musika tradizioa beti egon da. Nire musika lagun batzuen gurasoak musikariak izandakoak dira, soinua-edo jotzen zuten... Herrian beti izan da tradizio hori. Beste gauza bat izan da han duten alkatea eta Udala. Alkatea bera musikaria izan da, eskulturak ere egiten ditu... Orain ez dakit bietan aritzen den, edo batean, baina noizbehinka abestu egiten du. Orduan, berak beti musika eta artea bultzatu ditu herrian. Musika Eskola bat dago, Udaletxea bera, eraikina, gauza esperimentalak egiteko uzten du (beste inon egiten ez dena), lokalak dohainik uzten ditu musika taldeek entseatzeko, elektrizitatea ordaintzen zaie... Orduan, nik uste dut Udalak lan handia egin duela eta hori aitortu behar zaiola. Udalak normalean ahotan hartzen direnean madarikatzeko eta kritikatzeko izaten da, baina kasu honetan salbuespena denez, aipatu egin behar dela uste dut.

Musikaria eta idazlea zara. Nola bideratzen duzu abestien konposaketa: hitzak lehenago ala musika?
Beti musika lehendabizi. Konponketa eta guzti, kanta erabat egina dagoenean, egiten ditut hitzak. Nolabait musikak gogora ekartzen didanaren bidetik. Musikak berak esaten dit hitzetan nondik jo.

Artista egin ala jaio egiten da?
Ez dut ideiarik ere. Hau betiko eztabaida da, jaio, egin... Ni ez naiz teoriko fina... Hasteko ez dut pentsatu batere honetaz, batere interesatzen ez nauen gauza baita. Ni musikaria hala jaio naizelako ala zirkunstantziengatik naizen? Kontua da musika egin behar dudala, eta hori badakit. Musika egin behar dut ni ongi sentitzeko, batez ere. Eta hori niretzako ezinbestekoa da. Txikitan kontserbatoriora joan nahi izan nuen, etxean dirurik ez zegoela esan zidaten eta ez ninduten bidali. Nik musikarekiko maitasuna beti izan dut, irratia entzuten... beti egon naiz hor. Punkya sortu zen arte musikaria pribilejiatu bat zen niretzat, aukeratu bat, Jainkoek aukeratua. Eta nik neure burua ez nuen sekula hor ikusten. Beno, beharbada bai, ametsetan, gitarrarekin-eta. Punkyari esker sartu nintzen musikan. Nire inguruko asko, musikaz nik bezain gutxi jakinda eta musika nik baino askoz gutxiago maite zutenak, jotzen ikusi nituenean. Orduan pentsatu nuen: "Horiek egiten badute zergatik ez nik! Okerrago ez dut egingo, hobeto ere ez, baina okerrago ez!". Hortaz, sekula ez dut pentsatu ea artista egin edo jaio egiten den. Berdin zait.

Estilo aldetik aurreko lanaren ildoa jarraitu duzu.
Bai, harantzago joan naiz, sakondu egin dut pixka bat. Baina bai, nik uste dut oinarriak aurreko diskoan ezarrita daudela.

Eta nondik datorkizu musika beltzarekiko zaletasuna.
Txikitatik, hori bai badakidala nondik datorkidan. Irratian entzuten nuen musika. Gure etxean ez zegoen telebistarik, oso berandura arte ez genuen izan. Orduan, gure entretenimendu iturri bakarra irratia zen. Hortaz, ni irratizale amorratua izan naiz. Gauez ohera transistorearekin joaten nintzen programak entzuteko. Umetan Gasteizen gauez bakarrik entzuten zen programa bat entzuten nuen irrati frantsesean, jazza entzuten nuen. Nire inguruan inork ez zuen jazzik entzuten, inork ez zekien zer zen jazza. Orduan, nik irrati hura entzuten nuenez, Coltrane eta garai hartako musikariak entzuten nituen, Miles Davis... Txikitatik izan naiz zalea, nire bizitzan beti egon da musika, modu batean edo bestean. Aldizkari musikalak, kasurako, betidanik irakurtzen ditut, hamabi-hamahiru urterekin jada irakurtzen nituen. Beste batzuek komikiak (beno nik ere irakurtzen nituen) edo futbolari buruzko aldizkariak irakurtzen zituzten. Nik, berriz, garai hartako "Vibraciones" eta horrelakoak irakurtzen nituen.

Zertan bereizten dira lehen diskoko Xabier Montoia eta oraingoa?
Hausturarik handiena bigarren diskoan izan zen. Bigarren diskoa erabat rock&rolleroa da, gitarraren nagusitasuna erabatekoa da. Hori izan zen niretzako rock&rollarekiko haustura. Nik ikusten nuen orduan eta gaur egun areago, rock&rolla esklerosiak jota zegoela, inongo malgutasunik gabe. Eta gainera logikoa da, izan ere, rock&rolla heldu arte belaunaldi bakoitzak bere musika izan du. Rock&rollak, berriz, hainbat belaunaldi, bata bestearen atzetik izan ditu berarekin. Orduan, gaur egiten den rock&rolla duela hamabost urte egiten zena da. Birziklapen bat dago, behin eta berriz erabilitako materiala dabil bueltaka. Ni horretaz oso nekatuta nengoen, musikari nintzen eta naizen aldetik. Orduan, erabaki nuen rock&roll disko bat egiten saiatuko nintzela, nire ustez rock&roll disko batek behar zuen moduan. Hori egin nuen eta orduan hortik aurrera libre sentitu nintzen edonondik joateko. Eta hori aurreko diskoan egin nuen, hirugarrenean. Batez ere horregatik, ordura arteko bideaz eta egindakoaz pixka bat nekatuta nengoelako. Beste bide batetik abiatu beharra nuela pentsatzen nuen.

Elkarrizketaren batean musika bizia egiteko beharra zenuela irakurri dugu. Zer da zuretzat musika bizia?
Beno, oso orokorra da, bizia bakoitzarentzat gauza ezberdin bat da, dudarik gabe. Erdi Aroko musika egiten duenarentzat ziur Erdi Aroko musika oso bizia dela. Baina niretzat musika bizia da, gaur egun, ez beti, baina gaur egun, gauza berriak egiten saiatzen dena. Ez betikoa, betiko eran, ez tradizionalismoa. Esate baterako, rock&rollean garage estiloa jorratzen saiatzea anplifikadore berdinak eta balbulakoak hartuz, 60ko hamarkadan sortzen zuten soinu bera lortzeko ez dauka interesik niretzat. Ulertzen dut besteentzat edukitzea, baina niretzat batere ez. Beharbada hortik pasa naizelako lehenago, baina gaur egun ez dauka. Baina hori nik pertsonalki musika biziaz dudan ikuspuntua da.

Zein da zure ustez euskal musikak duen oztoporik handiena?
Egia esan ezingo nuke esan zein den bidean daukagun harria. Ez nago seguru, baina irudipena daukat euskaraz sortutako musikak Euskal Herrian bertan gero eta toki txikiagoa duela. Edozein motako musikak, euskaraz eginikoak, berdin zait estiloa, bluesa, rocka, folka...Gaur, esate baterako, «Euskaldunon Egunkaria» hartu dut eta euskaldunontzat, «Euskaldunon Egunkaria» irakurtzen dutenentzat, Euskal Herritik kanpoko artistarik handiena Sabina dela irakurri dut. Hori irakurrita zer esango dizut! Iazko Euskal Herritik kanpoko diskorik onena Sabinarena! Ez talde amerikar, ingeles edo alemaniar batena! Joaquín Sabinarena! Ene bada! Hor dago gakoa! Eta hori euskal gazteen artean euskaldunenak aukeratu du! Esan nahi dut «Euskaldunon Egunkaria» irakurtzen duenak! Teorikoki, ustez behintzat, kontzienteenak! Ez dut jakin nahi zer aukeratuko duten «El Correo» edo «El Diario Vasco» irakurtzen dutenek! «Operación Triunfo» baino okerragoa iruditzen zait, edonor, Bustamante, gehiago gustatzen zait, Sabina baino.

M-ak taldearen garaitik gaurdaino zer nolako garapena izan du zure ustez euskal musikak?
Gero eta disko gutxiago saltzen direla. Hori izan da nabarmenena. Baina ez da nire kasua, nik uste dut gero eta gehiago saltzen dudala. Baina ez zen zaila, izan ere, ez baduzu ezer saltzen eta bat-batean pixka bat saltzen hasten bazara... izugarria da. Noski, nik saltzen dudana beste edonork saltzen duenaren ondoan barregarria da. Musika bizia? Bada gauza bera, oso erlatiboa da.

Itzuliko zinateke M-ak-en garaira?
Ez.

Zergatik?
Joanak joan, hori joan zen. Zertarako itzuli? Ni orainean bizi naiz, hura bizi nuen. Badakit zer zegoen, ezerk ez nau erakartzen atzerantz. Bai, ordea, aurrerantz. Bueltatuko nintzateke? Ez, argi eta garbi


Azkenak
Etxebizitza Sindikatuak etxegabetzeen kontrako jota abestu du sanferminetako prozesioan

Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]


2025-07-08 | Euskal Irratiak
Zigor Goieaskoetxea
“Baserriberri: iguzki izpi bat krisia sozialaren hodei beltzen artetik”

Eskolatuak ez diren 3500 gazte pasatzen dira urte guztiez Ipar Euskal Herriko Misio Lokaleko 34 permanentzietatik. 16 eta 25 urte arteko gazteak berjendarteratzen laguntzen ditu Misio Lokalak orientazio, formakuntza eta laneratze sailetan. Krisia egoerari buru egin behar dio... [+]


Arabako Foru Aldundiak ere aurretiko baimena eman dio Larragorriko zentral eolikoari eta “hirigintza irizpideekin bateraezina” dela salatu dute

Arabako Foru Aldundiko Deskarbonizazio zuzendariak aurretiko baimena eman dio Green Capital Energy enpresari, Larragorrin kokatu nahi duen zentral eolikoak aurrera egin dezan. Gauzak horrela, Orozko, Laudioko eta Amurrioko Udalek izango dute azken hitza.


Trapagarango Amazon zigortu dute, langileen osasunerako eskubidea urratzeagatik

Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.


2025-07-08 | Gedar
Tolosaldean, adin txikiko neska bat modu jarraituan bortxatu du 71 urteko gizon batek

2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.


2025-07-07 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Jaiak ere, gizonenak?

Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]


Antxon Alonsok ukatu egin du Cerdan Servinabar enpresaren %45aren jabe zela

Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]


Gasteizko lorezainak negoziazioetara bueltatu dira 100 greba egun eta gero, Jaurlaritza erdian

Gasteizko lorezainen eta udalak azpikontratatutako enpresaren arteko negoziazioak uztailaren 7an hasiko dira Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin. 


Israelek onartu ostean, Hamasek esan du 60 eguneko su-etena “berehala” ezartzeko prest dagoela

Hamasek jakinarazi du Palestinako erresistentziako beste taldeekin hitz egin duela AEBek, Egiptok eta Qatarrek proposaturiko meniaz, eta "pozik" hartu dutela. 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar askatzea,... [+]


2025-07-07 | Estitxu Eizagirre
Lurraldeko ogi ekologikoaren balio nutrizionalak aztertu dituzte HoBBea proiektuaren baitan

HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]


Tauromakia “bekatua” dela salatu dute talde antitaurinoek Iruñean

AnimalNaturalis eta PETAk manifestazioa egin dute Iruñeko Udaletxearen aurrean, tauromakia bekatua da lelopean.


“Ezin dugu kikildu fatxerioaren aurrean. Ez dira pasako!”

Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]


BRICS+ taldeak Trumpen muga zergak gaitzetsi ditu, eta honek %10 igotzea mehatxu egin die

BRICS+ taldeak hamazazpigarren gailurra egin berri du Rio de Janeiron, eta herrialde parte hartzaileek oharra argitaratu dute Trumpen muga zergak eta Iranen aurka eginiko erasoak gaitzetsiz. Erantzun gisa, AEBetako presidenteak mehatxu egin die "Amerikaren aurkako... [+]


Eguneraketa berriak daude