PRINTZA


2003ko otsailaren 16an
Xabier Mendiguren Elizegi nagusitu da Donostia Hiria lehiaketan euskarazko antzerkiaren sailean. «Telesforo ez da Bogart» lanarekin irabazi du lehiaketa. Sariaren inguruan eta antzerkiaren egoeraren inguruan adierazitakoa da honakoa «El Diario Vasco»n:
«Aldaketatxo bat sumatu dut hemengo antzerki taldeetan, eta horregatik ekin diot berriz ere idazteari. Hegoaldeko talde profesionalek, profesionalizazio horrek behartuta, obrak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dituzte, eta jeneralean egin dute obra kanporako begiekin aukeratu, eta ondoren euskal bertsio bat moldatu. Azken urteotan, berriz, susmoa daukat euskal begiekin prestatutako obra gehixeago egiten ari ote diren. Horrek apur bat animatu nau. Gero ikusiko dugu nire obra hau bateren bati interesatzen zaion. Kritika egin izan dut antzerki taldeak ibili direlako kanpora begira, baina idazleok autokritika bat ere egin beharko genuke, ez dugulako asmatu hemengo taldeak kilikatuko dituzten obrak idazten. Baina horretarako hainbat txiripak gertatu behar du: obrak ona izan behar du, taldeak ezagutu egin behar du, ondo egokitu behar zaio taldeak duen estetikara, taldeak dituen interesetara. Sintomatikoa da azkenaldian gertatu dena, taldeek antzezlan ez diren testu batzuk aukeratu izana: ‘Metxa’, ‘Ai Ama!’, ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’... (...)».


ASTEKARIA
2003ko otsailaren 16a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude