Coalitiorum. Donostiako Buen Pastor katedralean tiple nintzeneko garai latinoaren kondarrak. EAJ, EA. Espektakulo mediatikoaren bidez eduki gaituzte arduratuta, haurtzaroan Elizak espiritual jardunaldietan infernuaren zigorpeko larriaz gaztigatzen gintuen bezalaxe. Eta orduan aitorpenak eta jaunartzeak sosegatzen gintuzten legez, orain gure konfiantza non ezarri ahalbidetzen digute euren zerua eskainiz gurea eta guretzat bailitzan. Premiazkoa eta ezinbestekotzat aurkeztuz, gure bozkaren balioak beste inon lekurik ez balu bezalako atakan jartzen gaituzte. Eurena ala hondamendi nazionala. Ongi pentsatutako estrategia. Pazientzia handiz landutakoa. Ezker abertzaleen suntsiketa gauzatzeko egokiera, Arzalluzen laguntza morala krabelin. Abertzale eskuindarren aholkulariek eratutako plan estrategiko honek halere, ezin izango ditu estali Ertzaintzaren izate errepresiboa eta espainola, Estatu Espainolarekin kolaboratuz daraman estrategian oinarritzen duena. Torturak. Euskara. Espainiako eta Frantziako poliziekin parekatzen dituena. Lotsaz lepo egiten gaituena. Eta garaiotan horri ezikusiarena egitea, arduragabekeria baino zinismoa da, gu guztiak ume elbarri mentaltzat jotzea alegia.