KALEAN EGUNERO EGITEN DUGU HISTORIA


2003ko otsailaren 02an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Tokian tokiko mikrohistoria lantzen ahalegintzen da Eusko Ikaskuntzaren Historia-Geografia saila, prozesu orokorra aztertzeko garaian garrantzi handia duelako jakiteak jende xumearen eguneroko bizitzan zer gertatzen zen. Horretarako, aldian aldiko jardunaldiak antolatu ohi dituzte. Duela gutxi, Portugaleten, «Soziabilitate guneak Euskal Herrian» gaia izan zuten hizpide. Soziabilitatea zer den eta gure artean zenbateraino dagoen ikertua jakitea zeukaten helburu. Eusko Ikaskuntzaren Historia-Geografia saileko partaide den Enriqueta Sesmerok Euskal Herriko mikrohistoria horren zati txiki bat gerturatu digu.

TABERNAN, ELIZAN...

Soziabilitatea, pertsona bakoitzak besteekin dituen harremanen multzoa litzateke. Harremanak gauzatzen direneko lekuetako batzuk, taberna, eliza, kalea, merkatua, batzokiak edota Ameriketako Euskal Etxeak izan daitezke. Taberna omen da adierazgarrienetakoa. "Taberna beti izan da Euskal Herrian, eta oraindik ere bada, ez ardoa edateko leku bat bakarrik -hori izan daiteke alderik arbuiagarriena-, soziabilitate gune garrantzitsu bat baizik", dio historialariak, azpimarratuz haietara beti joan izan dela jendea batez ere elkarrekin edatera eta elkarri gauzak adieraztera.
Eta hain zuzen ere, horregatik gonbidatzen omen da: han dago koadrila bat, sartzen da beste lagun bat, eta orduan koadrila horretakoren batek gonbidatu egiten du lagun berria. Ekintza horrekin, batez ere ohorearen parekatzea adierazten omen da; hau da, besteari aditzera ematen zaio, gonbidatzen bazaitut, eta zuk nire gonbita onartzen baduzu, ohoreari dagokionez, maila berdinean geratzen garela biok. "Eta badakigu ohoreak euskaldunontzako zernolako garrantzia izan duen beti! Bada, halako harremanen bidez indartzen da komunitatearen lotura", adierazi du Enriqueta Sesmerok.
Tabernan, gainera, tratuak ere egin izan dira -ekonomikoak eta bestelakoak, ezkontza tratuak, kasu-, edota bateren batek besteren batekin zeuzkan arazoak konpondu. Eta amaitzeko, tratua egina zutenaren seinale, elkarrekin hartuko zuten tragoren bat. Tabernak, bestalde, solasaldiak izateko eta ondo pasatzeko lekuak ere baziren, jakina. "Antzinako Erregimenean eta XIX. mendera arte, ez zegoen hainbesterainoko ezberdintasunik publiko eta pribatuaren artean -dio adituak-. Bizitza orokorragoa zen: zuk bazeneukan zure kultura, zure nortasuna eta jatorrizko bizimoldea, eta horixe zinen zu: izan, bazinen euskalduna; izan, bazinen arrantzalea, nekazaria edo nahi duzuna… Eta aldaezina zen kualitate hori, komunitatearen barruan gune berezia zeneukalako, horrek ematen zizkizun eskubideekin. Aberatsa bazinen edota xumea. Baita emaztea, zaharra edo umea bazinen ere".
Horregatik izan omen dira hain garrantzitsuak soziabilitaterako elizak eta hilerriak. Leku horietan adierazi izan da, nahiz hilik egon, pertsona batek komunitateko partaide izaten jarraitzen duela. Komunitate horrek bizirik dirau mendez mende.
Dantzalekuak, prozesioak, elizak, tabernak… komunitatearen lotura indartzeko gune aproposak izan omen dira beti. Baina ez horretarako antolatuak egoteagatik soilik, gizakien arteko harremanetan katalizatzaile bezala funtzionatu izan dutelako baizik. Haietara joatea erabakitzen zuenak, besteekin egotea bilatzen zuen. Han elkartzen ziren. Batzuetan gatazkak ere izaten omen zituzten, noski. "Baina hala da, gatazka eta kidetzaren artean osatzen da komunitatea», ondorioztatzen du Enriqueta Sesmerok.
XIX. mendean zehar, gizarte klaseak azaldu zirenean, beste mota bateko gizarte harremanak sortu ziren. Baina, orduan ere, nahiz eta aldaketa handia izan, gutxi gorabehera jokaera berbera izan zelakoan dago aditu hau, batez ere herri txikietan. Hirietan eta Barakaldo bezalako herri handietan, ordea, bestelakoak izan omen ziren kontuak, beste kultura batean hazitako jende multzoa azaldu zelako.
HARREMAN MOTEN UGARITASUNA.

Edozein dela ere aztertutako gune fisikoa, han eman daitekeen soziabilitatea inoiz ez omen da harreman mota bakarrera mugatzen. Prozesioetan, adibidez, normaltzat jo daitekeen harreman erlijiosoa eman zitekeen bezala, harreman politikoa ere ematen zen batzuetan. Eta batzokietara, edota Hego Ameriketako Euskal Etxeetara zihoan jendeak, kultur harremanak izatea nahiko zuen, baina baita harreman politikoak ere. "Guneak, helburu zehatz bat izan dezake, baina gero, horren inguruan, beste mota bateko harremanak sortu ohi dira beti. Eta horien guztien artean bizitzen du batek norbait bat izatearena: jeltzale izatea, edota Hego Ameriketan euskalduna izatea. Edo prozesio batean anaidi batekoa izatea. Izate horrek, batetik, besteekiko desberdintasuna azpimarratzen du eta, bestalde, lotura bat zu bezalakoak direnekin", zehazten du historialariak.
KENDU DIGUTEN KALEA.

Kalea omen da soziabilitatea bizitzeko galdu dugun lekurik inportanteena. Orain kotxeena dela dio Enriqueta Sesmerok. Prozesua ulergarriagoa egiteko, hainbat datu mahaigaineratzen dizkigu. Adibidez, antzinako baserrietan atari handiak eduki ohi zituzten, familiakoak eta auzokoak biltzeko, artazuriketan egiteko, kontu-kontari aritzeko eta abar. Baina, XIX. mendetik aurrera, hori guztia aldatu bide zen, burgesiaren eraginagatik. Geroztik baserriek ate txikiak baino ez zituzten eta bi familia bizi baziren bertan, kaleko etxean bizi balira bezala, bakoitzak bere atea zuen. Artazuriketa bezalako lanak egiteko ganbara edo beste lekuren bat izango zuten, baina beti barrukoa eta itxia. "Zergatik? Jendea kontaktuan jar ez zedin!" ziurtatzen du Sesmerok.
Burgesiak ezarritako eredua ez zen baserrietara mugatu, baina. Oro har, jende xehearen etxe guztietan eman zen, hauentzako etxeak askoz txikiagoak eta deserosoagoak egiten hasi zirelako. Gauzak horrela, duela berrogeita hamar urte inguru, etxeetan ezin omen zen bizi. "Jaio, maitasuna egin eta hil etxe barruan egin ohi ziren, baina ohikoa zen kanpoan bazkaltzea eta gosaltzea ere bai; afaldu besterik ez zen haietan egiten", dio adituak, zehaztuz eskulangintzan ari zirenek bertan egingo zutela lan, baina normalean etxeak txikiak eta estuak zirenez, ez zutela jendearekin eroso egoteko inongo aukerarik ematen. "Aberatsenek bazuten aukera hori, baina zenbat ziren horiek?", galdetzen du Sesmerok.
Halako egoeran, zeintzuk ziren jendearen soziabilitate guneak? Bada, batez ere lantokiak eta kalea.
Kotxerik gabeko kaleak zeuzkaten orduan, eta jendea lasai asko ibil zitekeen bertatik. Baita bizitzaren erritmoa askoz motelagoa zelako ere. Eta era guztietako harremanak ematen omen ziren kalean. Adibidez, batzuetan ezkontzak, kalean tratatzen omen zituzten. Eta norbaitek bere auzokoarekin arazoren bat baldin bazeukan, amorru biziz kalera irten eta hantxe "konpontzen" zuen zeratxoa, batzuetan errieta bizian, auzo horrekin egundoko sesioa izanik; besteetan, era oldarkorragoan, labankadaka, kasu.
Nolanahi ere, garai hartatik aurrera bukatutzat eman ei ziren XVIII. mendean guztiz ohikoak izan ziren etxebizitzen arteko eskailera ederrak eta jendearen arteko harremana ahalbideratzen zuten patio zabalak. Eta horrela iritsi gara gaur egunera, auzokoarekin hitzasperturen bat egin ahal izateko ia ataririk ez duten etxeetan bizitzera, eskailera zulorik ere ez duten etxe horietan bizitzera. "Igogailuak baino ez dituzte, jendea arin-arin joan dadin gorantz eta beherantz, aldamenekoarekin apenas harremanik edukita", nabarmentzen du Enriqueta Sesmerok.
Francoren garaian berriz, atari eta eskailera txikiko etxe multzoetan ez zegoen lonjarik. Horren arrazoia? Hauxe baino ez omen da: "Emazteak etxeetatik irten eta ez dakit noraino erosketak egitera joan daitezen. Horretarako denbora asko behar dutenez, ezinezkoa zaie beste lan bat edukitzea eta egiten duten lana etxe barruan egin beharko dute. Aukerarik ezean, bakoitza bere habian gerarazteko egina dago hori. Badirudi ezetz, baina horrelako neurriak politikoak dira. Soziabilitatearen aldeko edo aurkako neurri politikoak", dio historialariak.
MERKATU ZABAL HAIEK.

Horren adibide izan omen daiteke gaur egun merkatuekin gertatzen ari dena. Orain arte ezagutu ditugun merkatu zabal horiek, erosketak egin bitartean harekin edo honekin hizketan egoteko aukera ezinhobea ematen ziguten horiexek desagertzen ari dira eta trukean supermerkatuak eskaintzen zaizkigu. Azken hauek pasilo estuak dituzte, doi-doi orgarekin pasatzeko aukera ematen dutenak, eta musika ozen dago, erosleak lehenbailehen gauzak erosi eta bertatik alde egin dezan

Azkenak
Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Eguneraketa berriak daude