EGIATARRA


2003ko otsailaren 02an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Josean Jauregik bere "EGIA gure auzoa" liburuan egiatarragoa sentiarazi nau aspaldiko partez. Bere gu, gure, gurean partaide. Egian galdu nuen etxekoa kalekoarenean urtuz. Egian bestelakotu egin ninduten euskaldun petoa nintzena erdaldunduz. Eta Egian berreuskalduntzeari ekin nion gaztetan hirurogeita seian antonianan sortu lehen gau eskolan. Josean eta Juanmari anaiak, bat ezkerra, bestea eskuina, edozein atezainak bere aurrean nahiko lituzkeen zentralen babesa izateko zoria izan nuenetako bat izan nintzela gogorarazi dit liburuak. Erdaldunak gineneko garaiak, Euskal Herria aurkitzeko bilaketan hasi eta bide berriak eraikitzen hasi ginenekoak. Lapurdi honetan egin izan dut euskaraz Josean eta Juanmarirekin, gure arteko harremanetako erdal tradizio eta ohiturari bizkarra emanez kontzienteki, hastapeneko ezohiko arrotz unea harro igaroz, konplizitate zaharrari zentzu egiatarra emanez. Bere ingurua inoiz abandonatu ez eta globalizatu ez zituzten puntako kirolarien lotsaz eginiko liburua dugu Joseanena, oraingo egiatar gazteek bere identitatearen berri izan dezaten. Eta liburuak bizi-bizi gogora ekartzen dizkidan pasadizoak gozatuz, egileari milesker hemendik


Azkenak
Eguneraketa berriak daude