Euskaltzaindia ateoen esku


2003ko urtarrilaren 26an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskaltzaindia sortu zeneko 55. urteurrena ospatzen ari ziren hartan, «Euskeraren Batasunaz» ziharduen berriro ere Aita Luis Villasantek Euskal Herria osoari zuzentzen zion agirian. Izan ere, Euskaltzaindiari eta Euskaltzaindiaren lanei buruz egun haietan gero eta gehiago zabaltzen ari ziren eta egiazko ez ziren jardunak ikusirik, argi eta garbi utzi nahi baitzuen zenbait gauza, hala nola Euskaltzaindiak hartutako bidea ez zela ateoena, zenbaitek zioen bezala.


ELIZ GIZONA MINDURIK

Aita Luis Villasante Kortabitarte, Euskaltzaindiaren lehendakaria izateaz gain, eliz gizona ere bazen, eta min handia ematen zion erlijioa beste zer edo zeren morroi hartu nahi izate horrek. Beraz, ateoen kontu hori gezurtatu eta beste zenbait puntu argitu nahi izan zituen, 1973ko hasiera hartan.
Adibidez, 1918an, sorrera egunean berean, zeregin nagusi gisa Euskaltzaindiari eskatu zitzaiona gogoratu, hau da: «Ekingo du euskalgi oroen odolez azitako euskal-eredu bat gertutzen, itzez, itz-yoskeraz, ta idazkeraz albait erabatetsuena, euskaldun guziak idatz-irakurketan erabiltzekoa» hura. Eta baita ere Euskaltzaindiaren xede eta helburuak, hala nola Euskal Herriko eskualde, euskalki eta euskara mota guztien ordezkariak zeudela erakunde honen baitan.
«Euskaltzaindiak kultur-jakintzaz bakarrik du zer ikusi -adierazten zuen gero- eta deus ez politikaz ezta inongo taldekeriaz ere. Pluralismorik jatorrena egon da beti eta dago orain ere haren barnean. Euskaltzaindiak garbi ikusi du beti euskera herri baten ondasuna dela, eta herri osoarena, gainera, eta hain zuzen horrexegatik, ez du nahi ondasun hori talde baten eskuetan eror dadin. Bide horretan barrena ibili da beti Euskaltzaindia eta dabil orain ere».
Gizakien artean gehienetan gertatzen den bezala, ordea, Euskaltzaindiaren barrenean ere, hizkuntza arazoetan, euskaltzain guztiak iritzi bereko ez izatea, gerta zitekeena zen, «eta horrek ez gaitu ere harritu behar», zioen Aita Villasantek, edozein Instituzioetan egunero gertatzen zen kontua zela azpimarratuz. «Baina horregatik egin behar duena egin gabe ere ez du egon behar. Egotzi zitzaizkion betebeharrak ez lituzke beteko eta».


ARANTZAZUN ONARTUTAKO AGIRIA

Gero, Euskaltzaindia sortu zeneko 50. urteurrena ospatzerakoan pentsatu zena zekarren kontura. Alegia euskaldun guztiek idatz-irakurketan erabil zezaketen euskara aztertu eta, ahal bazen, erabaki behar zela pentsatu zutela, Euskal Herriak ezagututako aldaketekin, problema horri soluzioa ematea beharrezkoa ez eze, premiatsu eta luza ezina ere bilakatu zelako. Gauzak horrela, azaltzen zuen pazientzia santuaz, Euskaltzaindiak biltzar bat burutu zuen Arantzazun 1968ko urrian, berariaz gai horri eskainia, eta biltzar horretan ortografia, izenen deklinazio eta hiztegiari zegozkion zenbait puntu aztertu ondoren, biltzarra bukatzerakoan, euskaltzain osoek elkarrekin bildu eta agiri bat idatzi eta onartu zuten.
«Agiri hura irakurri besterik ez dago, kontseilu edo gomendio gisa emana dela ikusteko -zioen jarraian Aita Villasantek, bost urte beranduago-. Ez da inor behartzen iritziz aldatzera, beste pentsamolde bat izateko eskubidea ez zaio inori kentzen, euskera idatziaren batasuna lortzeko beste bide egokiago bat bilatzea edo proposatzea ez zaio inori galerazten".
Haatik, gauza bat ezin zitekeen egin, eta horixe zen, hain zuzen ere, Euskaltzaindiaren lehendakariak mahaigaineratzen zuena: «Euskaltzaindiak ez duela batere argirik eman, esan; edo Agiri horren balioa dudatan ipini», zenbaitek behin eta berriz egiten zuen bezala.
«Beste gauza erruz eta maila orotan (baita erlijio eta pastoral mailatan ere) zabaltzen dute Euskaltzaindiaren batasuna bideari ateak itxi nahi dizkiotenak: bide hori ateoena dela edo erlijio gabeena. Asmazio honek ez du ez buru eta ez buztanik, ez itxurarik, ez egiarik ez egia antzik ere -kexatzen zen Aita Villasante-. Baina behin da berriz eta azpikeriaz hori sinets arazi nahi dutela ikusirik, egiaren alde aurpegia ateratzera behartua nago. Neure indar eta ahal guztiaz salatu nahi dut, bada, hori egia ez dela. Arazo honek hizkuntzaz bakar-bakarrik du zer ikusi, eta deus ez erlijioaz, fedeaz edo politikaz. Bakoitzak eskubide osoa du bere pentsakera edo ikusmolde berezia izateko euskera idatziaren batasun kontuan. Baina Jainkoaren amorioarren! ez daitezela zeruko gauzak eta lurrekoak berriro nahas"

«Basarri»ren omenaldia
Jendea erruz, Astoria antzokia erabat gainezka. Amaikatxo kalean, sartu ezinik, sarrera galduren bat edo beste noiz zerutik agertuko. Bertsolariak, bestalde, hamabost, «Basarri» maisuaren inguruan. Hona hemen agurra kantatu zuten ordena berean aipatuz: Lasarte, Lizaso, Egileor, Gorrotxategi, Garmendia, Xalbador, Mattin, Mugartegi, Arozamena, Lazkano, Etxeberria, Agirre, Igarzabal eta Mitxelena. Igarzabal gaztea «Lazkao-Txiki»ren ordez etorria zen. Nabari, bestalde, Lopategi eta Azpillagaren hutsunea, baina, jakina, ez beren erruz. «Uztapide» ere han zen, «Basarri»ren eskuin aldean. Ez zuen kanta ahal izan, baina hala ere ez zuen nahi izan etxean geratu, bertsogintzan bere hainbat urtetako lagun eta adiskideari bere omenaldi egunean uko eginez (...) (1973-I-28)

Ijitoak eta ijitokeriak
Begitan ditugu, gehienok, ijitoak. Gaiztotzat, alfertzat, gezurtitzat eta lapurtzat jotzen ditugu. (...) Eta ijitoa batez ere askatasuna maite duen norbait dugu. Bizitzeko mila lan egiten dituen norbait: otarrak, tratuak, sal-erosketak, albaiterotza, ile-mozteak, konponketak... Ijito-erria orain dela mila urte eta gehiago Indiatik ihes egindako erria da. Haruntz eta honuntz ibilian dabilan erria. Ohitura bereziak, izkera berezia, sineskeria bereziak, izaera berezia dituen erria. Amalaugarren menderako iritxi ziren Greziaraino. Aragoi Erregediko agiri batek dioenez, baziren Espaiñian ijitoak 1425garrenerako. Amairu-hamalau milloi ijito dabiltza mundu zabalean edaturik. Hogei urte baino lehenago iltzen dira %tik irurogeiren bat. %tik 6 ijitok ez ditu berrogeita amar urte betetzen. Hauek dira itz bitan esanik ijito jatorraren aztarnak. Baina, egia esan, bada gure artean jatorri hontako ez den beste zenbait ijito. Egiazko ijitoen alde txarrak bakarrik jaso dituen zenbait ijito. Asko ugaltzen ari da gainera gure artean ijito-mota berri hau. Ezin konta ahalak dira berauen ijitokeriak. (...) Kolpe santurik egin ez eta besteei alferra deitzen dion ijitorik edo atzeratua deitzen dionik. Otordu, festa, ibili eta gau-pasa goxo asko egin eta kostata zerbait aurreratu duenari burges deitzen dionik. Gurasoen izerdiaren kontura ikasten edo denbora pasa ibili eta gurasoen burgeskeriaz eta langileen zapalketaz mintzatzen denik. Besteren lanari balioa kentzen dion ijitorik (...) (1973-I-28)

Idiazabal: Agurra
Urtero bezala iritxi zaigu aurten ere gure Blas donearen festak ospatzeko garaia. Guziok dakigu eztarriko miña dugunean batez ere oroitzen gerala Santu honekin; eta esango nuke bolara hontan hamaika badituala berari erreguka, izan ere noiz gaur hainbat eztarriko min, gripe eta abar. Beste alde, festa usaiok ez dira txarrak gasotasunei hankak jaso arazteko, eta gertatu gaitezen zahar eta gazteak herritar eta herbestetik datozen guziekin alaitasunik jatorrenean aurtengo San Blas jaiak igarotzeko. Horrelaxe gerta dedilla (1973-I-28)


Azkenak
Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


“Txosnetako beto politikoaren aurkako” kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Sektore publikoan gurasotasun baimena luzatu eta seme-alaba bakoitzeko diru laguntza handituko duela iragarri du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Familia, Haur eta Nerabeen V. plana aurkeztu du Nerea Melgosa sailburuak asteazkenean. Hamazazpi "trakzio-neurri berritzaile" jaso ditu planak, baina ez dute zehaztu noiz jarriko diren indarrean.


CAFek giza eskubideak errespetatzen dituela “baieztatu” beharko du, Belgikako kontratu milioiduna eskuratzeko

Beasaingo enpresak 1.695 milioi euroko kontratua lortu du Belgikako SNCB-NMBS tren konpainia publikoarentzat 54.000 plaza dituzten bagoiak egiteko. Baina aurretik, belgikar konpainiak eskatu dio bere jarduerek nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak errespetatzen dituztela... [+]


2025-07-24 | Gedar
Aurka kolektiboa
“Auzi politikoa da: zertarako egiten dugu musika?”

Musika-eszena antikomertzialean alea jartzeko asmoz sortu dute Aurka kolektiboa. Martin eta Katalin kideekin hitz egin dugu arlo horretako kolektiboen loraldiaz, musika politizatuaz eta musikaren potentzialitateez, industria musikalaz, makrojaialdiez eta beste.


Euskarafobia ari du beste behin Lizarrako Udalean

Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]


2025-07-24 | El Salto
Israelek Marwan Al-Hams doktorea bahitu du, Gazako kanpaina-ospitaleetako arduraduna

Abu Youssef Al-Najjar Ospitaleko zuzendari Marwan Al-Hams kanpainako ospitaleen arduraduna da eta Gazako Osasun Ministerioko bozeramailea. Uztailaren 21eko arratsaldean atxilotu dute Israelgo Indar Armatuek.


Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu dira entzuketa prozesuan

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta eta Agirre Lehendakaria Center erakundearen eta New Yorkeko Columbiako Unibertsitatearen gidaritzapean egindako entzuketa prozesuaren emaitzak aurkeztu dituzte uztailaren 23 honetan. Museoa eraikitzearekin sustatuko... [+]


Prep botika farmazietan eskuragarri jartzeko asmoa iragarri du Espainiako Osasun Ministerioak

GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.


2025-07-24 | Estitxu Eizagirre
Beste itzalaldi bat saihesteko eta negozio elektrikoa berpizteko dekretuari ezezkoa eman dio Espainiako Kongresuak

7/2025 Errege Lege-Dekretua ekainaren 24an onartu zuen Espainiako Ministroen Kontseiluak baina atzera bota du Diputatuen Kongresuak, uztailaren 22an.


2025-07-23 | Onintza Enbeita
Aloña Erauskin. Biziraulea
“Sortzetiko gaixotasunak ditugunok ez daukagu erabakitzeko aukerarik gauza askotan”

Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


Eguneraketa berriak daude