LULA EREDU


2021eko uztailaren 19an
Luiz Inácio Lula da Silva, umetan gosea pasatakoa, da Brasilgo Gobernuko presidente berria. Langilea eta ezkerreko alderdi politiko bateko partaide izatetik, munduan biztanle gehien dituen herrialde bateko presidente izatera pasa da. Brasilen soberan da janaria, baina 44 milioi pertsona, lau brasildarretik bat, gose da. Brasildar orok gosaldu, bazkaldu eta afaltzea jarri du helburu. Horretarako hartu duen lehen neurria urte batez borrokarako 12 hegazkin erosi gabe uztea eta aurrekontuaren 700 milioi dolar gosea desagerrarazteko erabiltzea izan da. Hori eta beste hainbat neurri behar izango dira helburu hori betetzeko. Lula politikari koherentearen eredu da. Ea Ipar Amerikak, NDFk, Munduko Bankuak eta multinazionalek ez dioten bere politika aldarazten. Hemen ere bada pobrezia. Milaka familia dira gutxieneko soldatara iristen ez diren laguntzekin moldatu behar direnak. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuek Lularen eredua jarrai lezakete eta horrela aurrekontu militarrak drastikoki moztu (polizia ezberdinak, Espainiako aurrekontu militarrarentzako ekarpenak) eta familia guztiei gutxieneko diru sarrera duinak segurtatu


Azkenak
Hiri eredu bizigarri baten aldeko manifestazioa egin dute ehunka lagunek Donostian

Donostiako hainbat auzo elkarte eta gizarte mugimenduk osatzen duten Donostia Defendatuz koordinadorak antolatuta, hiri eredu bizigarri baten aldeko manifestazioa egin dute igandean ehunka lagunek. 42 talde sozial eta auzo elkartek egin dute bat deialdiarekin, eta 12:00etan... [+]


Gasteiz antzokia: arnasgunea arnasestuka

Aurreko mendeko azken hamarkadan, Bilboko Kafe Antzokiak lortu zuen erreferentzialtasunak kutsaturik, Gasteizen ere tankerako espazio bat sortzeko egitasmoa lantzen hasi ziren zenbait lagun. Ia 30 urte joan dira. Bide nekeza, gazi-gozoa eta gorabeheratsua izan da. Aurten,... [+]


Zahartzaroak

Zahartzearekin aldaketa fisiologiko, emozional eta psikologikoak gertatzea unibertsala bada ere, horiek lurreratzeko modu materialak, sozialak eta pertsonalak ez. Maiz zahartzaroa singularrean deklinatzen da baina elikadura, energia, ura, hezkuntza edo osasun zerbitzuetara... [+]


Eguneraketa berriak daude