OINARRIZKO EUSKARA IKASTEKO METODOA AEB-ETAN


2002ko azaroaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Nazioarteko hizkuntza nagusi bihurtu denak, ingelerak, hizkuntza gutxituak ezagutzera emateko ere balio duela ikusi da behin baino gehiagotan. Bateko hiztegiak, oinarrizko gramatika liburuak… Beste behin ere ingelerak hartu du euskara zabaltzeko ardura; New Yorkeko Hippocrene Books argitaletxeak, Beginner's bildumaren baitan, «Beginner's Basque» liburua argitaratu baitu. Bilduma horren barruan lehenago vietnamera, persiera nahiz serbokroaziera irakasgai jarri ziren bezala, oraingoan, euskara jarri diete eskura Amerikako estatubatuarrei.

Wim Jansen hizkuntzalari nederlandarra da euskara ikasteko liburu berriaren egilea, eta Aitor Arana idazle euskaldunak egin dizkio azken zuzenketak. Ez da lehenengo aldia biak elkarlanean aritu direna, eta ez da Jansenek euskarari buruz idatzi duen lehenengo liburua ere. Izan ere, nederlandarrak 1998an «Basque-English Phrasebook» liburua argitaratu baitzuen Hipprocren Books etxearekin, eta orduan ere Aranaren laguntza izan zuen. Liburu hartan, izenak dioen moduan, perpausak bildu zituen; euskarazko egitura erabilienak ematen zituen jatetxeetan edo bestelako lekuetan gauzak nola galdetu jakiteko.
Horrez gain, «Nederlandera-Euskara hiztegia» ere argitaratu zuen duela urte batzuk. Baina hura argitaratzeko ez zuen argitaletxerik lortu, eta azkenean, bere poltsikotik ordaindu behar izan zuen. «Beginner's Basque» liburuaren gastu guztiak, berriz, Hipprocrene-ek hartu ditu bere gain, eta New Yorkeko argitaletxeak, oraingoz, ez dauka liburua Euskal Herrian zabaltzeko asmorik, Estatu Batuetako ingelesdunei zuzendutakoa baita.
Funtsean, euskara ikasteko metodo bat da «Beginner's Basque», gramatika liburu bat. Aitor Aranaren hitzetan, "hau bere horretan, oinarrizko euskara ikasteko metodoa da, ondo dagoena eta gehiago eskatu ezin zaiona, izan ere, liburuak berak bere burua horrelaxe mugatzen baitu". Hala ere, oinarrizko izate horretan oso ongi hornituta datorrela adierazi digu. Atal bakoitzaren hasieran elkarrizketatxo bana sartu du eta ikasgaia bera horretan oinarritzen du. Hamabi ikasgai bildu ditu guztira, eta bakoitza gaiari buruzko ariketekin eta erantzunekin dator. Wim Jansenek adierazi digunez, hamabi atal horietan ingeleraren eta euskararen egituren artean dauden desberdintasunak ikus daitezke. "Liburuaren asmoa ez da ahalik eta material gehien biltzea. Hizkuntzaren ezaugarriak azaltzen dira eta gramatika deskriptibotik gertuago dago, eta horregatik, ikasgai dagoen gramatika ere mugatua da, baina beste metodo bizkor batzuen aldean askoz ere entretenigarriagoa egingo zaio irakurleari", azaldu digu egileak.
Ahoskera arauak, elkarrizketak, hitzen zerrenda bat, ariketak, horien erantzunak, eta ulermen taulak jaso ditu «Beginner's Basque» liburuak. Hori guztia kontu handiz jaso du Jansenek eta saihetsi egin ditu gure hiztegiekin eta metodoekin sarritan sortzen diren zenbait arazo, adibidez: hiztegian «sagardotegi» irakurri eta hitz hori deklinatzerakoan mugatuaren marka (a) nola den ez azaltzeak hiztun berriei nahasmena eragin diezaieke. Hori saihesteko «a» organikorik ez duten hitzen ondoan, barratxo batekin bereiztuta, «a» hori gaineratu die nederlandarrak.
Wim Jansenen helburua euskara ikasteko interesa duten guztientzat metodo bat eskaintzea izan da. Liburua ikasleentzat, bereziki filologia ikasleentzat; hizkuntzalarientzat; bidaiarientzat; enpresarientzat; eta oro har, atzerriko hizkuntzetan eta kulturetan interesatuta dagoen edonorentzat dela esan digu: "Asmoa da irakurleari euskara modernoari buruzko oinarrizko ikasketa eskaintzea eta gehiago ikasi eta ezagutu dezan interesa piztea, gero norberak ikusiko du nola sakondu nahi duen gehiago; etxean, gau-eskoletan nahiz unibertsitate ikastaroetan, edo nahiago badu Euskal Herrira bisita eginez. Beste batzuei, berriz, Euskal Herria ezagutzeko interesa bakarrik piztuko die".
Liburua gramatika liburu bat den arren, hitzaurrean Euskal Herriari eta euskarari buruzko hainbat argibide eskaintzen ditu, hala nola: gastronomia, musika eta dantza, kirolak, euskal kulturaren ikuspegi batzuk, literatura, politika, Jaurlaritzari buruzko informazioa, ekonomia eta abar. Izan ere, Jansen bera horren guztiaren jakitun da. Frankismo garaia amaitu aurretik, artean, euskara ikasteko material bila etorri zen eta Euskal Herria ezagutzeko aukera izan zuen. Aitor Arana gerora ezagutu zuen, duela bederatzi bat urte Aranak euskaraz esperantoa ikasteko oinarrizko metodo bat argitaratu zuenean, hain zuzen. Orduz geroztik, esperantoarekiko duten zaletasuna medio oso lagunak egin dira eta elkar ondo ezagutzen dute. "Jansen oso pozik dago euskarari eta euskal kulturari dagokionez, eta azken 20 urteetan egoera nola aldatu den ikusita izugarri eskasa iruditzen zaio lehen euskararen inguruan zegoen materiala", azaldu digu Aranak.


Australian ere euskara ikasgai.

Euskara ikasi nahi duten ingeles hiztunentzat bada beste gramatika liburu bat ere: A Student Grammar of Euskara. Jon D. Patrick australiarrak idatzi eta Lincom Europa argitaletxeak kaleratu du. Bertan, euskarazko gramatika laburbiltzen du ingeleraz. Psikologo-informatikaria, Sidneyko Unibertsitateko irakaslea, duela zortzi urte hasi zen euskara ikasten. Orain, Euskal Herriarekiko, euskararekiko eta euskaldunekiko duen miresmena bere herrialdean zabaldu nahi du. Liburuak euskal gramatikaren inguruko erreferentziak jasotzen ditu, eta Wim Jansenen Beginner's Basque bezala, euskara ezagutu nahi duten ingeles hiztunei zuzenduta dago.
Hemendik aurrera, Amerikako eta Australiako ingeles hiztunek euskara ikasi nahi badute ez dute laguntza faltarik izango Jansenen eta Patricken lanei esker


Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude