AI AMA


2002ko azaroaren 17an
Ze lotsa. Ai ama hau berguentza. Hori bera izan liteke kantu bateko errepika, doinu arin batez emana komertziala bilaka daitekena. Eta bere edukiari kasurik egin gabe, festetako errepertorioan integratu genezakeena yuplala baten antzera. Euskaldunok auzo dugun kartzelan atzerritarrak gaituzte. Atzerritar eta arrotz. Espainolek ez dute onartzen euskal presoak euskaraz mintza daitezen beren bisitariekin. Euren aldetik normala, ezagutzen ez duten lengoaia ez baita onargarria beren etxeetan. Gainera, euskal presoen izaera normaltasunez onartuz gero, Euskal Herria ez espainolari haizea emango liokete eta hori gehiegi litzateke. Eta arazoa dutenek Gasteizen Ibarretxerenean bilatu dute babes, baina eta berriro ere, Gasteizek Vitoriaz erantzun. Euskaldunak preso izatearen oinarri den Vitoria dute Gasteizen arrazoi presoen gogoko hizkuntza debekatzeko. Eta adarra jotzen digute giza eskubideak aipatuz, bere atezainarekin haserre gola sartzen dion taldekidearen antzera. Zeren, oso oker ez banabil, EAJk eta bere lehengusu EAk euskalzaletzat dute euren burua. Eta Gasteiz ahotan, espainolez ari direlarik ere. Ai ama, ze lotsa; ai ama, hau berguentza


Azkenak
2024-04-29
Olaia Beroiz: "Emakume errepresaliatuen kemena gogoratzea ezinbestekoa da"

Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea;... [+]


Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Eguneraketa berriak daude