Roman Sudupe


2002ko azaroaren 10ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Datozen udal hauteskundeetan Donostiako udaletxerako alkate hautagaia zara EAJren aldetik. Zeri erantzuten dio EAJk Roman Sudupe aurkeztu izanak?
Dirudienez EAJk apustu serioa egin nahi du Donostiako alkatetza bereganatzeko. EAJk bere proiektua hiri honetan txertatu nahi du politika soziala hobeagotzeko eta nire kandidatura ona izan daiteke Odon Elorza alkatetzatik kentzeko.

Ahaldun nagusia izateari utziko diozu. Ahaldun eta alkate izan gabe geldi zaitezke.
Politikan politika egiteko nago ez eserleku bat betetzeko. Politikoak gure jarlekuari torlojuez lotuak gaudela esaten da askotan. Badirudi kasu honetan ez dela uste hori aplikatzen, zinegotzia izaten jarraitzeko eta ahaldun nagusia ez izateko arriskua onartzen dut. Hogeita bat urterekin iraultzailea sentitzen nuen nire burua. Gaur egun, orduan neukan iraultzaile nahi haren odol tanta bat gelditzea eta orduko espiritu hura mantentzea eskatzen diot nire buruari, gure politika egiteko era eta bizimodua bideratzeko nahi hura mantendu nahi nuke. Nire erosotasun eta estatus pertsonalaz gain beste balore batzuk ere badauzkadala uste dut eta balore horiei lehentasuna ematen diet oraindik ere.

Ahaldun nagusia zara EAJ-EAren arteko koalizio-gobernuari esker. EAk harriduraz hartu du alkaterako zure izendapena. Donostiarra ez zarelako kritikatu du izendapena, besteak beste.
Donostiar izaera hiriaren eremura mugatzea oso zaharkitua da gaur egun, kontzeptu hori berrikusi beharko litzateke. Gipuzkoa bera hiria dela entzuna dut mutil koskorra nintzenetik. Donostia Gipuzkoaren erdigunea da, garrantzitsuena, jakina. Niri, berriz, hiri honen auzo batean jaiotzea tokatu zait nolabait, Azkoitian, eta ez hiriaren erdian. Donostiak gero eta harreman sakonagoak ditu Gipuzkoarekin, eta gainera, harreman horiek sakondu beharra dauka. Esate baterako, Donostiak ez ditu bere zerbitzuak hirian bertan antolatzen edota bertara mugatzen: Donostiako aireportua Hondarribian dago. Urak nondik hartzen ditu? Zaborrak non botatzen ditu? Kursaala zer da Donostiarena edo Donostian kokatuta dagoen gipuzkoarron azpiegitura kulturala al da? Orfeoia Donostiarra eta Donostiako Reala zer dira? Izenez donostiarrak baina praktikan Gipuzkoar guztiona da. Orduan, donostiarraren kontzeptu hori horrela erabiltzea, oso ikuspegi atzerakoia, zaharkitua eta itxia da. Nire puntu ahula hori bakarrik baldin bada, oso alkate ona izango naiz. Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia izateak ere nahiko adierazten du, ezta?

Donostiako alkatea izateko EAren laguntza beharko duzu, bestela nekez lortuko duzu. Ez dirudi ekimena ongi bideratu duzuenik.
Nik EArekin batera aurkeztea espero dut eta hau guztia huskeria bat izatea, bidean galduz joango den huskeria horietako bat.

Hasiera batean ez zarete ados jarri, ordea. EAJ eta EAren arteko harreman ahulen adierazgarri ote?
Ez da hori ere. EAk esaten zuen oraindik goizegi zela hautagaia aurkezteko. EAJk, berriz, ez du EAren erabakiaren zain egon nahi izan eta bere hautagaia aurkeztea erabaki zuen. Gainera, alderdi nagusia gu gara, baita Donostian ere.

Diputazio eta udaletxeetarakoakordio orokor bat lortzea espero al duzu?
Berez, akordioa egon badago, baina elkarrekin joateko nahi hori mantentzen al da? EAJk nahi hori agertu du beti. Koalizioa gauzatzen baldin bada, nahi hori dagoen seinale izango da.

Donostian bakoitza bere aldetik joateak dezente zailduko luke zu zeu alkate ateratzea.
Eragina izango luke. Joan den maiatzeko hauteskundeetako emaitzak ezagututa, guk koalizioan joan nahi dugu. Herriak eman zuen erantzuna mantentzeko eta ilusio horrekin jarraitzeko.

Antza denez, aldi baterako akordioa bai, baina ezkontza finkorik ez dago EAJ eta EAren artean.
Hemen, Diputazioan, oso ondo uztartuak ibili gara eta ondo ari gara lanean, ezeren arazorik ez dugu izan, nahi nuke nik ezkontza guztiak hemengo harremanen barruan gauzatuko balira, dibortzio gutxiago izango litzateke.

Bestalde, Ibarretxeren proposamena hizpide. Lehendakariarekin izaniko azken bileraren ondoren, bere proposamenak «ETAren helburuekin hausten duela» eta «ez duela Espainiarekin hausten» adierazi zenuen. Hori al da zure ikuspuntua?
Bai, noski. Proposamenak ETArekin hausten du, ETAk bere politika inposatu nahi duelako; ETAk, bereziki, Euskal Herri osoko lurraldetasuna gauzatzeko bere baldintza politikoak inposatu nahi ditu. ETAk bere komunikatuetan hori azaltzen du behin eta berriz, eta lehendakariaren proposamenak lurralde bakoitzak bere etorkizuna erabakitzeko gaitasuna duela dio. Ibarretxek ETAk proposatu eta inposatu nahi duenarekin apurtu egiten du. Halaber, lehendakariak berea ez dela independentziaren proposamena dio, baizik eta Espainiako Estatuarekin, elkarren errespetatuan, itun berri bat gauzatu nahi duela.

Rafael Larreinak, EAko antolakuntzarako idazkaria, Ibarretxeren proposamena eta Batzar Nagusietan politika orokorrari buruzko zuk eginiko diskurtsoa ez datozela bat, esan berri du.
Eta nik, berriz, diskurtso hori eta nire planteamendu politiko osoa Ibarretxeren planteamenduarekin guztiz bat datozela diot. Gipuzkoako Foru Aldundiko EA nire planteamenduarekin bat dator, eta gainera, hori berretsi du ohar baten bidez.

EAJko sektore batzuentzat eta EArentzat oro har, Gernikako Estatutua iruzur politikoa bihurtu da. Zuk, ordea, tresna baliagarritzat jotzen duzu. Posible al da oraingo marko juridikotik haratago doan beste bat gauzatzea, subiranotasun klabean, alegia?
Lehenik, Estatutuari bere garrantzia aitortu behar zaio. Uste dut ez dugula behar adina azpimarratzen herri honentzako duen garrantzia. Nola egongo ginen gaur egun bere garaian eEtatutua onartu izan ez balitz? Estatuturik gabe ez genuke egungo aberastasuna eta krisi ekonomikoak gainditzeko izan dugun ahalmena. Nola izango genituzke ditugun zerbitzuak eta bizitzarako ongizate maila? Beraz, nola ukatu bere baliagarritasuna?
Hau esateaz gain, esan behar da ere, Madrileko botereak Estatutua hain tresna egokia ikusi duenez gero, berau mugatu duela. Madrilgo Gobernuari gehiegizkoa iruditzen zaio orain. Mugatu egin du eta hainbat gai, sozial mailakoak bereziki, ez du bideratu nahi, ez digu geureganatzen uzten: INEM, ikerketa plana, seguritate soziala edota prestakuntza iraunkorra, adibidez. Orduan, horiek horrela izanda, beraiek Estatutua haien nahierara erabili dute eta garai batean egindako ituna apurtu egin dute.

PPkoek ere zuk esandakoa diote, EAJk ez duela ituna errespetatzen, alegia. Zuek eman omen diozue bizkarra Gernikako Estatutuari.
Guk bizkarra eman? Estatutua norengatik dago hemen? PPrengatik edo bere garaiko HBrengatik? Estatutua beren garaiko EAJk, EEk eta PSEk eginiko apustuarengatik dago hemen.

Baina hogeitahiru urte pasa dira eta zein da bidea? Alderdi horiek elkarrekin urra dezaketena? Ez dirudi oso egingarria.
Lehenik errekuperatu dezagun ituna. Itun hori itun hutsa izatearekin bukatu behar dugu, hau da, alde batek nahi duena egitearekin, Gernikako Estatutuarekin gertatu den bezala. Egin dezagun itun berri bat! Hori da Ibarretxek proposatzen duena. Lehendakariak oso markatua eta zehaztua dauka bidea. Estatuarekin itun berri bat legearen barruan Estatutua osatzeko.

Euskaldunok erabakitzeko gaitasunarekin?
Begira, erabakitzeko gaitasuna izango ez bagenu, ez genuke ituna egiteko gaitasunik izango. Ituna egiteko gaitasuna izateak erabakitzeko gaitasuna dugula esan nahi du. Hori da gaurko planteamendua. Gure gaurko planteamendua ez dago independentzia politikoa lortzeko bidean, baina Ibarretxeren planak askatasunerako bidea irekitzen du. Izan ere, independentzia lortzeko gizartearen gehiengoak independentziaren planteamendu politikoa bere egin behar du.

Gaur gaurkoz, Eusko Legebiltzarraren gehiengoak ez du Ibarretxeren plana sostengatzen.
Aizu, pazientzia! Hemendik urte batera gauzak orain dauden bezala ez egotea espero dut, alderdi politikoak mugitu beharrean egotea baizik. Gizarteak alderdiei irtenbide bat eskatu die, gaur egun ezer egin gabe goiti behera goaz. Ibarretxeren plana proposamen bakarra da, oso tresna egokia da, eta beste alderdiek ere ekartzen ahal dizkiote beren ekarpenak. Proposamen honen bitartez elkarbizitza gauzatzeko testu bat hitzartu liteke lehenbizi, eta hortik aurrera bide politikoa urratu.

Azkenik, Ibarretxeren planak Eusko Legebiltzarreko alderdien gehiengoaren babesa lortu ezean, biolentzia egoeran ere galdeketa egiteko aukera ez dela baztertu behar esan du Arzalluzek.
Gauza bat esango dizut: hemen ez gaude iritzi pertsonalen araberako politika egiteko. Alderdi politikoek eskuartean daukaten testua ez da iritzi pertsonal bat. Ibarretxeren proposamena esaten dugu, baina Eusko Jaurlaritzaren proposamen instituzionala da. Proposamen horretan, baldin eta indarkeria bukatuta ez badago ez dela kontsultarik izango idatzia da. Lehendakariak Jaurlaritzaren burua den aldetik hitz egiten du, baina kontua ez da honek zer pentsatzen duen edo beste hark. Hemen proposamenak dioenak balio du, eta oraingoz proposamena hiru alderdiek sostengatzen dute


Azkenak
Israelek Hamaseko negoziatzaileak bonbardatu ditu Qatarreko hiriburuan

Erasoaren helburu izan direnak Trumpek proposatutako su-etena negoziatzen ari zirela azaldu du Hamasek. Israelek erasoa baieztatu du, eta Qatarrek “eraso kriminala” kondenatu.


Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protesta gogorren ondorioz

Liskarretan gutxienez hogei pertsona hil dira astelehenean. Astearte goizean, lehen ministroaren etxeari su eman diote manifestariek. Herritarrik gazteenak ari dira protestan, gobernuaren ustelkeriaren aurka, eta bereziki, sare sozialen debekuak eraginda.


2025-09-09 | ARGIA
Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.


2025-09-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bazuen mezua, noski, Pekineko desfileak; baina zein zen mezua?

Zuzenean, askok, edo geroago ehunka milioik ikusi ahal izan duten irailaren 3ko Pekineko desfile militar erraldoiak bazuen, bai horixe, mezua. Halako guztiek bezala, esan genezake. Antolatzaileen borondateaz harago doazen mezuak, batzuetan. Mezu horiek zein eta norentzat ziren... [+]


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


Israelek Gaza hiria ebakuatzeko agindua eman du eta drone batek eraso egin dio Flotillari Tunisian

Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Pazienteekin eta lanean geratuko direla adierazi du Shifa ospitaleko zuzendariak, eta babesa eskatu dio nazioarteari. Bestalde, gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek... [+]


Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


Bayrouren gobernua erori da Frantziako Asanblean eta estu da Macron

Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


Eguneraketa berriak daude