ISIL ISILIK

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Isil isilik dago
kaian barrenian,
ontzi txuri polit bat,
uraren gainian.
Euskaldun gehienek uste dute "Isil isilik" abestia herri abestia dela. Eta egia da. Baina ez da egia. Alegia, orain berrogeita hamar urte inguru Eibarren jaio eta Ordizian hil zen Fernango Goenaga Iribarrenek sortua da. Alde honetatik egiledun abestia da. Baina harrez geroztik, isil isilik, Euskal Herriaren bihotzeraino sartu da eta gaur egun oso gutxi izango dira inoiz doinu horren kulunkan samurtu ez diren euskaldunak. Horrela begiratuta, beraz, herri abestia da.

Isiltasuna bitxi preziatua da gizartea azoka zaratatsu bihurtu zaigun garai hauetan. Saltzaileek, ordea, ez dute isiltasunik nahi. Beren builaren ezdeusa agirian jartzen duelako. Eta erostera ez duelako bultzatzen. Euskal politikaren azokan ere sarri entzuten den kexua da: isilik daudenak gaizki ari omen dira. Zergatik isiltzen dira honelako egoera korapilatsuan? Erabaki behar omen dute eta argi utzi norekin dauden. Isilkariak beldurti mengel kriteriogabeak besterik ez omen dira.
Politika, beharrezkoa izanagatik, eta are gutxiago eguneroko politikakeria, ez da saldu nahi diguten bezain garrantzitsua. Nahikoa da urte bete pasatako egunkaria hartzea kontuak nola aldatzen diren ikusteko. Gezurra da eguneroko saltzaile politikoen garraisiek ezer aldarazten dutenik. Horiek bezeroak engainatzeko eta taldekatzeko balio dute. Eta sakoneko erabakiak beraiekin kontatu gabe egiten dira. Gizartearen eraketa beste hainbat alorretan ere erabakitzen da. Inertziak sortzen dituen jokabideetan esaterako. Isil isilik gehienetan.

ARRIBA EUSKADI. Gainetik besterik ez nazka ematen duelako. Baina José María Callejaren "Arriba Euskadi" izeneko liburua begiratu dut. Lagun batek aipatu zidan Txirri, Mirri eta Txiribitoni buruzko aipamenak egiten zituela eta, kostata, baina erosi gabe -ez nuen erosi nahi- ale bat lortu dut. Guri buruz esaten duen gehiena gezurra da. Eta ezagutzen ditudan neurrian, beste hainbati buruzko kontuak ere gezurrak dira. Gezur potoloa: Txiribiton mutua da, antzezten duen aktoreak ez dakielako euskaraz. Eta txorizo hortatik abiatuta Eukal Herriaren egoerari buruzko alegoria baldarra antolatzen du ironia merke gaiztoaz. Hala ere, dena oso era tentagarrian kontatua prentsa horiaren estilorik horienean. Liburuaren kontrazalean honela jartzen du: "Este libro ha obtenido, por unanimidad, el Premio Espasa Ensayo 2001, concedido por el siguiente Jurado: Fernando Savater (presidente), Jon Juaristi, Amando de Miguel, Vicente Verdú y Rafael González Cortés". Asteroko kuadrila afarian erabakiko zuten noski, Calleja kuentista txiza egitera zihoan bitartean. Nolako sorpresa txarretera bustita itzuli zenean. Mutu geratuko zen. Pena liburua idatzi aurretik ez mutu geratu izana. Txiribiton bezala. Gezurretan baino, isil isilik hobeto zegoen.

Gora Euskadi. Hau ere isilka gusturago esaten dut nik behinik behin. Baina GoraEuskadigarraisizaleen artean ere kexua dabil. Abertzale aurrerazalea izateko modu bakarra dagoela -beraiena noski- erabaki dutenek ez dute begi onez ikusten oraingo egokiera politikoan hainbeste euskaltzale isilik egotea. Beste garai batzuetan horretara behartu nahi izan bagaituzte ere: "Usted toque el txistu y haga el payaso, que lo hace muy bien, pero no vuelva a hablar en público de política. La próxima vez, le limpiaremos el forro". Horrelaxe -erdaraz- deitu zidan batek telefonoz, ia hogei urte direla, neure iritzia prentsan agertzeagatik. Arrapostu berehalakoa eman nion: "Oiga usted, yo hablaré de lo que quiera, cuando quiera y donde quiera". Eta esandakoa bete dut. Baita beteko ere.
Heldu askok esaten duten umekeria nabarmenetakoa hauxe izaten da. Edozein liskarra dagoela: nik neurea esan dut eta kito. Kontua, baina, ez da esatea, komunikatzea lortzea baizik. Komunikatzeko hitz egiten baita eta aurrenekoan lortzen ez bada, hamaikagarrenean izan daiteke. Hizketan saiatu beharra dagoela Txiribiton mutuak ere badaki. Eta berak, nik bezala, badaki interferentzia handiegiak daudenean hobe dela isilik egotea. Ez baita aditzen. Isilik hobeto. Baina jardunean. Isilik isilik


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude