Iragana eta oraina alde-aldean


2002ko urriaren 20an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Laburra da gero, geure memoria! Adibidez, makina bat jenderi entzuten zaio zintzotasun osoz esaten, Euskal Herrian, aldatzeagatik, eguraldia ere erabat aldatu dela. Bada, ez dirudi, 1972ko urriaren amaieran Iñaki Eizmendi «Basarri»k gure aldizkariko "Nere Bordatxotik" sailean zioena irakurrita. Horrez gain, ZERUKO ARGIAn idazten zuten guztien artean egindako bilera bat zekarren kontura. Aurpegi ezezagun askorekin egin omen zuen han topo. «H»zale porrokatuak eta berak bezala «h» hori begien bistan ikusi nahi ez zutenak elkartuak ziren, nonbait. Hala eta guztiz ere, oso pozik nabaritzen zitzaion gizonari, han ikusi eta somatu zuen elkarrenganako errespetuagatik.


UDABERRIAREN LEHENGUSU TXIKIA

Aurtengo udako eguraldia dela-eta kexu bazarete, hona hemen, kontsolamendu gisa, duela hogeita hamar urte «Basarri»k azaltzen zituen kontuak: "Udaberri eskas, txatxu, petrala izan genduen. Iritxi zan udara, ta lengusu txiki ote zan esan bear. Marmar bizian kanpotarrak, ondartzarako edo urerako girorik etzutela-ta. Dagonilla (abuztua) batipat, ortik onerakoa. Kanpoa oso atzera, Gipuzkoa'ko gerezi bakar bat jateko erarik ez genduen izan. Beste frutu batzutatik ere urri izango geran itxurak. Baiña... itz neurtuz adieraztea ez ote egokiago?".
Eta bertsoak jartzen eta botatzen zuen abileziaz baliatuz, ahapaldi esanguratsu mordoska bat idatzi zuen segidan. Irakurri, irakurri, haietako batean zioena:
"Uda joan zaula-ta
zertan izan pena?
Bera izaten baita
sarri kaxkarrena.
Aspaldiko urtetan
uka ez leikena,
askoz obea dala
emen udazkena".
Hala bedi, nire partez behintzat!


"ZERUKO ARGIA"REN DEIA

Makina bat kontu azaltzen zituen «Basarri»k "Nire Bordatxotik" sailean. Orduko hartan, ordea, eguraldiaren inguruko aipamena eta Z. ARGIAren arduradunek deituta Donostian egin zuten bilerakoa baino ez zekartzan mahai gainera.
"1972'garren urteko urrilla'ren zortzigarren eguna. Urgull mendiaren magalean dagoen Santa Teresa etxerako deia izan genduen. Donosti zoragarriak dituen ainbat leku edderretatik, nor oni aurrea artzekorik?
Zuzendaritzaren naia ala zalarik, an bildu giñan Zeruko Argia'n idazten degunok".
Nortzuk ote bilduak? "Irakurle danak ondo dakitenez, bide desberdiñetatik gabiltzan idazleak gera, ortografiari ta zenbait gramatika zatiri buruz", aurreratzen zuen Iñaki Eizmendik. Eta ondoren, pasarte horren amaieran, puntu eta bereiz.
Izan ere, euskara batua zela eta ez zela hainbeste istilu gertatu eta gero, aldizkaria irakurtzen zutenen artean inor gutxi behar zuen «Basarri» zein aldekoa ote zen konturatu gabea...
Hurrengo lerroan, baina, berri ona: "Biziro pozik etxeratu giñela aitortu bear". Eta puntu eta bereiz, berriz ere.
Handik aurrera, bileran gertatua azaltzea baino ez zitzaion geratzen: "Bakanak giñan an ezagutzen genduenak. Guretzat beintzat, aurpegi ez-ezagun asko azaldu zan. Pozgarria benetan an ikusi eta somatu zan alkarganako itzala ta errespetoa. ‘Jendetasuna', Aingeru Irigarai jaunak esango lukenez. Batzuk H-zale purrukatuak; besteok, begien bistan ikusi nai eztegunak. Benetako demokrazia. Bakoitzaren jabetasuna aintzat artzea da, an egin zan bezela".
Adibide argia zeukala esku artean eta, ondoren, aholkua ematen zuen: "Milla bider esanak gera, ta bijoa bein da berriro: jorra dezala bakoitzak bere baratza al duen modurik onenean, naste-borraste onek irauten duen artean. Denborarekin urak etorriko dira beren bidera. Orduan konturatuko gera uskeri batzuren truke zenbat xixtrinkeri izan dan gure artean. Geroak argituko du orain ain illun ikusten degun zerualdea. Libreki, askatasun osoz, azaldu ziran iritziak, eta bai asmo ederrik agertu ere. Ziur gaude egun artako billerak bere frutua emango duela".
Bilera horretan, dirudienez, besteak beste etorkizunerako asmoak agertu zitzaizkien: "ZERUKO ARGIA, luzaro baiño len (bere denbora bearko du, noski), beste tankera batean azalduko da. Gaur eztituen sail batzuk izango ditu berekin. Baserritar, arrantzale, langille, errietako berriemale ta abar, danak izango ditu gogoan. Bakoitzari bere bazka eskeiñiko dio. Alkarganako begirapenik galtzen eztegun artean; lau umekeriren truke odolak irakinda jartzen ez geran artean, itxaropen aundiak izan genitzake. Askoz obea izango litzake (nola ez), danok bide batetik joko bagendu, ta arau berdiñetara errendituko bagiña", adierazten zuen «Basarri»k, zenbaiten barne gogoaz jakitun. Baina berehala zetorren beherapena: "Au eziñezkoa da gaurkoz. Pikoek ere giroa bear izaten dute ondo elkartuko badira".
Nolanahi ere, itxaropen giroa mantendu nahi zuen gizonak bere idazlan hartan, eta "gure izkuntzari etorriko zaiola uste degu premizko zaion giroa", zioen jarraian. "Orretxek galdu gaitu oraindaiñokoan: girorik ezak. Urte mordo aundia galdu degu derrigorrean. Egoak moztu zizkiguten eta ezer egiterik ez. Alakorik gerta ezpalitz, gaur etzan ain negargarria izango gure izkuntzaren egoera". AURREKOEK EGINIKO LANA
Iritsia zitzaion belaunaldi berriei eta zegoenerako aurrekoa ahazturik zutenei zenbait gauza gogoratzeko garaia: "Askotxo zegoen lendik egiña, ta askoz geiago egingo zan. Geuk uste baiño urrutiago giñan onezkero, danok gogoan degun gertakari garratz ura tarteko izan ezpalitz. Ta... gaur gauden baiño (ezta zailla-ta), milla bider elkartuago. Ekaitz beldurgarri ark txikitu ta desegin zuen ia eskuetan genduen uzta (kosetxa). Ekaitzaren aurretik lanean ari giñanok itzegin genezake ontaz, geienetan batekoz bestera gertatzen bada ere. Gaur ain errez itzegiten eta idazten duten batzuk, ur aietatik paseak izan balira, agian, beste modu batez pentsatuko lukete, edo itzak obeto neurtuko lituzkete"

Garcia Marquez-en liburu berria
Ehun urte bakardadean" liburua inguru hauetan zabaldu zenean, Márquez-ek bere "Orbela" liburuko eta beste zenbait ipuietako irudimena, teknika eta hizkuntza agortuak izango zituela pentsatzen genuen. Ze, harrigarri gertatu zitzaigun "Ehun urte bakardadean", bainan ironiagatik, irudimen azkar eta estrainoagatik, hizkuntza aberats, ugari eta sakonagatik harrigarri. Esku artean dut bere azken liburua. Bere izenburu bitxi eta sujerentea (La increíble y triste historia de la Cándida Eréndira y de su abuela desalmada) liburuko azken ipuiarena da. Baina ez dut uste garrantzitsuena denik, nahiz eta "Ehun urte bakardadean" liburuaren antzeko eskema labur bat izan. Pertsonaje batek -Eréndira- eta paisajeak -basamortua- sortzen dute irudimena ipui honetan. (...) Bainan Márquez-en liburuak beste mundu berri batetan murgiltzen gaitu: Itsasoa da bere lehen ipuietan gaiaren giar, ardatz eta pertsonaje (...) (1972-X-22)

Aranzadi elkartea (II)
Aurreko lanean ere esaten genuen elkarkideen 200 peztako urte-saria farregarri dela Elkarte honen lan-beharrei erantzuteko. Bi bide genituen aurrerako: edo urte-saria jaso edo elkarkideak ugaldu. Bigarren honi eutsi nahi diogu. Talderen batean lan egin nahi baduzu, ateak zabalik dituzu. Jakin zale bazara, azterketa-lanak Muniben izango dituzu, eta dibulgaziokoak Aranzadianan. Elkartekoek aztertzen ditugun alderdi hauen zale ez bazara bainan bai euskaltzale, duela 25 urtekoei lagundu zieten bezala, herritik sortutako Azterketa Elkarte honi lagun dezaiokezu. Zuk duzu orain hitza (...) (1972-X-22)

Bahitegiak
Gizarte osoak arduratu behar du giza-bahitegi edo espetxeaz. Gizartearen erakundeetako bat degu. Gizarteak bere iraupenerako sortu duen zerbait. Eta ez dirudi oraingoz ken dezakeenik ere. Oraingoz, behintzat, beharrezko zerbait duela dirudi. Espetxeak urritzeko ordez ugalduz joango direla dirudi, gaiñera. Jendea ugaltzeak okerrak ere ugaltzea dakar. Okerra egin dezaketenak, edonork egin bait dezake uts, gehitu egin direlako. Jendea ugaltzeari dagokion bizi-moldeak ez jartzeak, barru-izaeraz gaixo dan jende asko sortzen du. Etsipenezko eta larritasunezko egoerak gehitzen ditu. Legea ez da askotan, zoritxarrez, giza-askatasunaren zaitzaille. Guzti horrek ugaldu egiten ditu legearen aurkako pekatuak. Baiña pekatuaren errua askotan ez dago ‘gaizkillearen' bihotz makurrean, gizonaren gaixotasunean, bizieran, egoeran, erakundean baizik (...) (1972-X-22)


Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude