Gotzain jaunaren baimenaz


2002ko urriaren 13an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Edozein dela ere, aginte motaren bat eskuratzen duenak bere erantzukizunak ditu, bai izendatu dutenekin, eta baita nonbaitera bideratu behar dituen besteekin ere. Eta horretaz ahaztu ez dadin, presio egiten hasiko zaizkio batzuk eta besteak. Horren adiera garbia baino ez zen 1972ko urrian ZERUKO ARGIAn gertatua, Setien jauna Donostiako eliz barrutiko gotzain izendatu berri zutenean. Denbora galdu gabe, Juan Jose Goenagak "Jose Maria Setien Gotzaiari eskutitz irikia" idazten zion bere orrialdeetan.


INFERNUKO TXIKITOAREN PERTSONIFIKAZIOA

Gizalegeak hala eskatzen zuela eta, "lehenik, bihoakizu nere agurra" esaten zion, ezer baino lehen, Juan Jose Goenagak Setien jaunari. Gero gerokoak! Hauexek, adibidez: "Direla egun batzuk, eta zure izendapenak egunkariaren leku txiki bateko tinta bustia zeukala oraindik, norbaitek esan zidan: ‘Ez zekiat ze ‘pekatu’ egingo zuen Joxe Marik, Donostiako Gotzai-Laguntzaille izendatzeko'. Badakit ez zaituela inongo ‘gora igotzeko’ sentimenduak bultzatu Donostiako Artzai-Laguntzaille lana artzeko orduan. Donostiako Gotzai izatea ez dut uste urrezko medalla irabazteko bidea denik".
Hain leku txarra ote zen, bada, gotzain izateko orduan, munduan bakarra den Donostia? Hala zirudien, bere burua aurkezteko premia sentitu zuen Juan Jose Goenagak lerro artean zioena irakurrita behintzat.
"Ni, neroni, zu baiño dexente gazteagoa nauzu. Zure lan eta pentsamendu kritikoaren berri banuen aspalditxodanik zure idazkien bidez. Ni, nere belaunaldiarekin batera Vaticano II-garrenaren ondorengoa naiz. Geroztik apaiz egiñak, alegia. Zenbait pertsonarentzat, zu izan zera alako ‘oposizioko gizona’. Beste zenbaitentzat, berriz, demonioaren edo gure artean esan ohi danez ‘ifernuko txikituaren’ personifikazioa, nik ez dakit nungo masoiak ordaindutako gizona. Guretzat, berriz, gure belaunaldiarentzat alegia, Vaticano II-garrengo gotzai zera. Gotzai ‘post-conciliar’ deitzen zaien oietakoa. Aurrerakoi, baiña Instituzioko gizona. Instituzio aundia aurrera atera nahi duen gotzai gaztea".


INSTITUZIORAKO FITXATUA

Hori ote zen aurpegiratu nahi ziona? Antza denez, bai.
"Ez dakit gotzai ‘post-conciliar’ baten erretratu-robotik ba ote den -botatzen zion gotzain berriari, deblauki-. Baldin balitz, ez ziñake erretratu orretatik urruti ibilliko. Bestalde, jakingo duzu orrelako erretratoek itzal asko berekin izaten dituztela... Aspaldi batetan norbaitek esan zidan: ‘I, Setien Jauna Donostiako Gotzai egingo ote duten zurrumurrua zebillek’. Eta onela erantzun nion: ‘Nahiago nikek egingo ez balute... Gizon oiek libre behar dizkiagu, gotzai eginkizunetatik kanpo...’. Asmatuko zenduan (buru argia duzulako) zer barne-pentsamendu darabilkidan nere baitan... alegia Instituziorako fitxatzen dituzten pertsonak askatasuna galtzeko arrisku gorrian jartzen direla... Eta au ez dizut Gotzai eginkizuna gutxiestearren esaten. Gotzaiaren eginkizuna zer den nik baiño obeto jakingo duzu, noski. Baiñan, bestalde badakit, gotzai eginkizuna, bereziki gaur egun, ez dela Eliz-ministerioa bakarrik. ‘Ekilibrioko’ diplomazi-politikari ordu asko ematen dizkiozuela". Hara hor Juan Jose Goenagaren gogoa asaldatzen zuena!
Baina behin hasiz gero, hobe azaltzea barruan zituen kezka guztiak. "Gipuzkoako Apaizgo taldearen berriez ziur nago ondo jabetuta egongo zerala. Nik eta gure belaunaldikook apaiz giroa gutxi ezagutzen dugu, eta bestalde, gazteegi gera erabaki lekuetan parte artzeko. Gipuzkoak dituen gora beheretaz jakiñaren gaiñean izango zera... Parroki askotako egoera xelebreaz ere… asko ikusi beharko duzu (Nik dakidanez, sekula ez zera parroki batean egon). Euskal gaztediaren ‘exodoaz’ ere badateke zer esanik".
Urrunegi joan ote zen? Badaezpada, agur imintzioak egiten hasi zen gure gizona:"Gauza auetxek esan nahi nizkizun, Z. ARGIAtik agurra bidaltzea. Luzeegi egin gabe eta bukatzeko, atzo bertan gertatutako bat kontatuko dizut: Nere lagun kuadrillarekin nenbillela, batek onela esan zidan: ‘I, beste nagusi bat duzue, e...!; ze moduzkoa dek...?’. Banekien gotzaiak goitik behera izendatzen zirela, baiñan atzo nun artu nuen. Ez goitik behera etorri zeralako. Ez. Baizik eta ni, neroni, olaxe mintzatzen naizelako gure parrokiko militar sub-ofizialekin itzegiten dudanean, nagusi berria izendatu dietela-ta".
Beno, esana! Hortik aurrera, benetan agurtzea baino ez zuen: "Bukatzeko. Ez dizkizut aipatu gaur Gipuzkoak eta Euskal-Erriak dituzten arazoak. Ortarako izango duzu komisio eta kontsejatzaille treberik. Orrenbestez, agur. Gaizki esanak barkatu"

Esaera zaharrak
Kanpoan larrosak, etxian arantzak eta zorrotzak (Zumaya). Kanpoan bildotx, etxian otso (AN. Baztan). Kanpoan uso, etxian otso. Kanpoan eder, etxean beltz (AN. Areso). Kostata atebak andria, erriz erri bandorra joaz (G. Andoain). Norbaitek, azkenean, nai (gura) zuana iritxi duala esateko. (...) Kukua etorri, gosia etorri; kukua fan, gosia fan (AN. Lizarraga). Fan (joan). Koipe gabeko makillai eztio inork eltzen (G. Motriku). Irabazirik ez duen lana iñork ez du nai (...) (1972-X-15)

Indartsuak indartsuago
Itxurakabe indartzen ari da indartsuen indarra aurrerapenei esker. Ez da nolanahiko indarra, besterik gabe, egunerokoen, aldizkarien, irratiaren eta telebistaren giltzak eskuan edukitzea. Bide berriok gabe ez lukete erria ain erraz zuzenduko. Irakurleen, entzuleen eta ikusleen buruak, argitu ordez, lilluratzen eta lausotzen dituzte. Bai erraz erortzen direla erosleak saltzailleen eskuetan! (...) Saltzailleak gastatzaillea eta erosle porrokatua dan jendea behar du. Itsu-itsuan erosiko duena. Gauza berrien eta obeagoen irrika duena. Ez erosi aurretik ‘zertarako behar dut’ bere buruari askotan galdetzen diona. Au bera gertatzen da Lehendakaritzarako norbait behar denean edo Erriari iritzi-eskatzearen itxura egin behar zaionean, ‘Etxean ondo bizi nahi baduzu, lasai bizi nahi baduzu, pakean bizi nahi baduzu, eman zure autarkia alakorentzat edo artarako’. Ez da edozein, tresna oien giltza-jabe dena eta ez zaio utzi ere edonorri uzten. Ez onenak, jendea gehien itsutzen dakienak baizik eskura dezake agintearen gaillurra (...) (1972-X-15)

Goizetan
Iragarkia, 1972-X-15
Euskeraz, frantseraz edo erdaraz mintzatzen dakien andereño batek, aurrak ezitzea edo orrelako zeregiñen bat gustora artuko luke. Orrelakorik eskaini leziotekenak deitu bezaiote Donostiara, 429452 urrutizkiñera, Nekanetaz galdeginaz

«Urria» mauka hobea!!!
Iragarkia, 1972-X-15
30 egun: Logelarakoak, tresilloak, eser-etzan-lekuakmolde-egiturak etengabe eraberritzen
Eraman eta ezarri debalde Probintzi barruan
Donostian: Moraza 3 eta 14.nean
Irunen: San Marzial 12.nean
Amuebladora Comercial Hispania
Probintzia osoaren zerbitzuan


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude