Trabakua eta Urrutxuako bentetatik Oiz mendira


Bide ugari ditu gailurrera heltzeko, Berriztik edo Garaitik abia gaitezke, Muxika udalerriko Maguma auzunetik ere bai, Bizkaiko Balkoia begiratokia, Ziortza, Trabakuaà izan daitezke abiapuntu, ordu pare batean baino gutxiagoan tontorrera iristeko. Gailurra igo ondoren indarrak berritzeko edo, Trabakua mendateko eta Urrutxuako bentak aukeratu ditugu abiapuntutzat, bide batez ere, tabernariarekin benta haien iraganaz berba egiteko asmoz. Mendi luzanga honen bi muturretan kokatzen diren bi gune elkartzen baditugu batetik abiatuz bestera iristeko Oiz mendi bizkar guztia zeharkatuko dugu alderik alde, baina itzultzerako orduan nahiko gaizki kokaturik egongo gara. Horrela bada, bi abiapuntu ezberdin hauetatik abiatuz bi ibilbide proposatuko dizkizuegu, ibilbide aukeraketa zuen eskuetan utziz.

Trabakua mendatetik ibilbidea: Markinarako errepide nagusian, Trabakuako mendateko gunerik garaienean kokaturiko Goiko taberna deitzen zaionetik abiatu gara (400 m). Bi eraikuntza daude bertan, parke dotorearen ondoan dagoen jatetxea eta zertxobait aurrerago Goiko taberna eta berari itsatsirik dagoen etxebizitza. Trabakua Artibai eskualdeko Ondarroa eta Markinako bide nagusia den aldetik, aspalditik ezagutzen da mendate gaineko taberna hau, batetik bestera doazenei atseden hartzeko parada ematen diena. Bai egun, errepide hobetu eta berritua izan denean eta baita Trabakua mendate zail eta bihurgunetsua zen garai haietan ere.
Gerea eta Longa auzuneetara doan bidea abiatzen da bertatik eta gure txangoko lehen urratsak bertatik eman ditugu. Bizkaiko BI-24 eta BI-28 ibilbide laburren adierazgailuak topatu ditugu bidegurutzean. Guk noski, Oiz dioenari jarraituko diogu. Ordu eta hogeita hamabost minutu behar direla ipintzen du bertan. Kasik bi ordu behar izango ditugu guk, ordea. Ikuspegi apartak erritmo patxadatsuan igotzera bultzatu gaitu, antza. Lehenengo ehun bat metroak burutu ostean, ezkerretara abiatzen den basa-pista lokaztutik gora jo dugu. Pinudian gora Zengotitako gainerantz abiatzen da pista. Ezkerrean ur depositu eraikuntza bat utzi eta hurrengo bidegurutzean eskuinetara jo dugu. Berehala pinudian murgiltzen den zidor ibili baten aztarnak sumatu ditugu eta baita bertatik gora ekin ere. Beste basa-pista zikin eta lokaztu batekin egin dugu topo segidan eta gorantz garbien egiten duenetik hartu dugu. Pinudiaren goialdean gaude eta gero eta mendi gehiago ageri dira gure inguruan, altuera irabazten goazenaren seinale. Pinudia utzi eta sasi, iratze artean zuzen gorantz doan bide lauso bat topatu dugu ondoren. Malda latza igoarazi digu senda honek, baina azkenean, gainera irten izan ahal gara, Zengotitako gurutzetik ehunen bat metro lehenago, ia ordubete daramagunean.
Zengotitagana (805 m), postontzia, erpin geodesikoa eta burdinazko gurutze bat. Ikuspegia dagoeneko aparta da, nahiz eta Oizeko tontorretik ikusi ahal izango dugunaren aurrerapen bat besterik ez izan. Urrutian argi bereizten dira Oiz tontorreko antenatzarrak, bide luzea eduki arren egindakoa baino askoz samurragoa da.
Oiza bidean aurrera egin dugu, txilar arteko zidor estuak zertxobait behera egin eta lepo zabal batean utzi gaitu soilgune batzuetan. Metro batzuk haratago, bide nagusia Iturrizuriko gainerantz doan bitartean, alanbrada hesi bat igaroz eskumatara joko dugu berriro ere pinudian barneratzeko. Lauan ibiliz laster inguru heze batekin egingo dugu topo, Iturzuriko iturrian gaude. Iturri ederra edalontzi eta guzti. Aldamenean, aterpe edo etxola zahar bat egoera nahiko txarrean: zikin samarra. Iturrian, ordea, zera ipintzen du: "Ez dezala inork esaterik esan /lotsagarri gera baitzaitezke/ hemen dena zela ederra/ zeu etorri zinen arte/Artibai Mendigoizale Taldea. Markina."

Ura edan eta aurrera egin beharra dugu. Gain belartsuak bata bestearen atzean gaindituz, mendi bizkar zabalean gora egingo dugu. Oiz mendiaren magaletan pinudia, zoritxarrez, jaun eta jabe bada ere, altuera jakin batetik gora larreak hartuko du nagusitasun hori, ganadu ugarirentzat primerako bazkaleku izanik. Antenatzarrak gero eta handiago bihurtu zaizkigu, azken kaskoaren pean gaude. Mugarri zahar baten albotik alanbrada hesia gainditu eta harearrizko bloke berezi batzuetatik gora eginez gailurreko postontzira helduko gara.

Oiz (1.029m), arestian aipatu bezala antena eta errepikagailuek hartua dute gaina. Ez bat edo bi: hamar bat kontatu ditugu. Penagarria! Zarata handia egiten dute antenatzarrok gainera! Zorigaitzak jotako mendia dela esan ohi da, mendia desitxuratzen duten hamaika dorre, pista eta pinudiz gain, Euskal Herriak oraindaino ahaztu ez duen hegazkin istripu larria jazo baitzen bertan 1985eko otsailaren 19an. Sondikako aireportuan lurrartzera zihoan hegazkinak, laino trinkoa zela eta mendiaren kontra jo eta bertan zihoazen 148 bidaiariak bizia galdu zuten.
Kostaldetik Durangalderainoko gailurrik garaiena izanik, konta ezinezko mendi mordoa antzeman ahal da bertatik: hegoaldean, Durangaldeko Udalaitz, Anboto, Untzillaitz, Mugarra kareharrizko mendi malkartsuak eta hauen atzean Gorbeiako mendi multzoa; hegoekialdera, Zaraia eta Aizkorriko gailurrak; ekialdera, Gipuzkoako gailur nagusiak eta Nafarroako hainbat; iparraldera berriz, primeran menperatzen dira Lea-Artibai eskualdeko gailur nagusienak: Urregarai, Bedartzandi, Iluntzarà; azkenik ezin aipatu gabe utzi Urdaibai eta hauen atzean dagoen Sollube. Oiz bezalaxe, honek ere gizakiak eragindako kalte latzak pairatzen ditu.
Urrutxuatik ibilbidea: Mendata udalerriko bidegurutze batean kokaturiko auzunea da, sei-zazpi etxez osatua (350 m). Antzina komunikazio bide garrantzitsuen bidegurutze eta pausaleku, egun ardatz nagusietatik at, jatetxe eta taberna dotorea dago bertan, menditik bueltan indarrak berritzeko aproposa. Gaztela eta Errioxatik kostaldeko itsasportu garrantzitsuenetara ardoa eta olioa eraman ohi zen bide honetatik, itzuleran arrain freskoa ekartzeko. Merkatarien pausaleku zen Urrutxua, bertan "paradorearen" parean katea baitzegoen eta zerga ordaindu beharra zuten igaro ahal izateko. Egun hutsik dago paradorea zen etxea, baina garai hartako bentaren aztarnak antzeman daitezke aurrealdeko ateburuan duen harri grabatua begiratuz gero.
Baina Oizera igo ahal izateko Urrutxua baino, kilometro pare bat aurrerago dagoen Bizkaiko balkoia begiratokia aukeratu dugu abiapuntutzat. Horrela errepide bazterreko aparkalekuan autoa utzi, orientazio mahaiari begiradatxoa eman eta goruntz abiatu gara (420 m). Ibilbideak ez du batere zailtasunik, zati askotan hormigoizko pistari heldu beharko baitiogu. Haserako zatia gerta daiteke nahasgarriena. Aparkalekuko eskuinaldetik abiatu gara Donesolo deitu muinoaren bizkar guztia zeharkatuz, San Kristobalgo ermitara daraman betoizko bidearekin bat egiteko gutxira. Aurrerantzean ez dago arazorik, San Kristobal lepora igo (800 m) eta bertatik jada gailurreko antenatzarrak ikusgai izango dituzue. Ordu eta erdi nahikoa izango duzue gailurrera iristeko.
Aipatu lepoan larre berde ederren artean 1978an konpondutako San Kristobal ermita xumea kokatzen da. San Kristobal jaia uztailaren 10ean da, baina erromeria hurrengo domekan ospatu ohi dute, Durangaldeko, Busturialdeko eta Lea-Artibaiko biztanleek. Egun horretan, meza ondoren, trikitia eta musika saioak, bertara autoz nahiz oinez hurbildu diren guztiak alaituko dituzte. Nola ez! egun horretarako preseski prestatutako txosnetan salda beroa hartzeko aukera ere badago. Hori bai, Oiz aldera egun lasai eta sosegatua igarotzera joan nahi izanez gero hobe erromeria ospatzen ez den beste egun batean joatea egun hori erromeriaz gain 'eromena' baitaà Beste gauza askoren artean, ehunka auto Oizeko maldetan gora nola igotzen diren ikusi ahal izango duzuà
Oiz zaratatsua: ehiztariak, motorrak eta autoak
Aste osoz bulegoetan edo fabriketan lanean asteburua noiz iritsiko zain aritzen den hiritarra, natura eta isiltasunaren erdian egindako mendi buelta eder batetik indarberrituta itzuli ohi da berriro porlan, asfalto eta aire kutsatuzko bere mundu zaratatsura. Gaurko ibilbidea ez da, bada, oraindik hondatu gabeko inguruneren batera lasaitasun bila joan nahi duenarentzat. Oiza egindako txango honetan gure herriko mendiek dituzten gaixotasun ia guztiak batera ikusteko aukera desatsegina izan genuen. Ibilbidearen hasierako pinudian jada, dozenaka esplotazio-pistak eratutako labirinto modukoan galdu ginen. Euri garaian leku hura ibiltezina izango dela iruditu zitzaigun, lokatzetan galtzeko modukoa. Ehiztariekin kontuz ibiltzeko aholkatzen zuen seinale triste bat ikusteko aukera izan genuen; baina... ez al dira ehiztariak berak kontuz ibili behar dutenak inori tiroren bat oparitu gabe? Mundua aldrebes dago, zeharo. Gerra ez du inork maite teorian, baina gure mendi askok gerra eremua dirudite "ehiza" garaian. San Kristobala igotzen den pistan, erromeria egunean, zaila zen arnas hartzea eta ikustea ere, kotxe eta motoek oinez zihoana halako ke eta hauts laino batean uzten baitzuten. Eta zarata, jendea oihuka hitz egiten... argazkietan islatzen ez dena. Eta Oiz gailurreko antenak? Mendizaleek mendi altuena, zailena, edo ezezagunena, beti errekorren bat duena bilatzen dute, bada, hona hemen Euskal Herriko mendi "antenatsuena". Eta handik kilometro gutxira, Mañaria inguruko harrobi ezagunak... Zoritxarrez, dena den, Oizen gaixotasunak kutsagarriak dira oso...


Azkenak
Metro Bilbaok I-SEC Aviation Security enpresa isaraeldarrarekin sinatu duen kontratuaren aurkako kexak aurkeztu dituzte

Metro Bilbaok I-SEC Aviation Security S.L. segurtasun-enpresa kontratatu zuen apirilean. Horren aurrean, kexak aurkeztu dituzte dozenaka herritarrek Metro Bilbaoren bulegoetan, Bilbo-Palestina Herri Ekimena eta Nodo BDZ-Bizkaiak deituta.


48 eragile batu dira Donostian turistifikazioaren aurka antolatutako manifestaziora

BiziLagunEkin desazkunde turistikoaren aldeko Donostiako plataformak ekainaren 15erako deitu du manifestazioa. Turistifikazioa salatu eta hiri eredu alternatiboa aldarrikatuko dute.


2025-06-04 | Caitlin Johnstone
Analisia
Baliteke arratoiak genozidioaren itsasontzitik alde egiten hasi izana

Urtebete eta erdiz sarraski genozidak gauzatu ondoren, Erresuma Batuko zenbait hedabidetako kontseilu editorilek hitza hartu dute, bat-batean, Israel Gazan egiten den sarraskiaren aurka. Establishmenteko gizatxar mediatikoek aldaketa usaina hartu diote haizeari.


Asteazken goizean du desalojo eguna Gasteizko Korda espazioak, eta “erresistentzia” egitera deitu dute

Astelehenean bilera egin zuten gune okupatuko kudeatzaileek 21 Zabalgunea sozietate publikoko ordezkariekin, baina ez zuten inongo akordiorik lortu. Goizeko 8:00etatik aurrera Alde Zaharreko espaziora hurbildu eta erresistentzian parte hartzera deitu dituzte herritarrak.


Israelek janaria jasotzera joaten diren palestinarrak hiltzen jarraitzen du: 27 hil ditu asteartean, eta 90 zauritu

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, AEBek eta Israelek kontrolatzen dituzten laguntza humanitario banatzeko zentroetan 102 palestinar hil dituzte azken zortzi egunetan: "Gerra krimen beldurgarria da, nahita egindakoa eta behin eta berriz errepikatutakoa". Erasoa... [+]


Osakidetzak kargu hartu dio pediatra bati, hil zorian zegoen ume bat artatzeko ospitaleko baliabideak “lan ordutegitik kanpo” erabiltzeagatik

Faltan Botatzen Dugu plataformak eman du gertakariaren berri, eta zaintza aringarrien zerbitzuaren "egoera kritikoa" salatu du. Medikuak haren kontakizuna argitaratu du sare sozialetan, eta jakinarazi du lana utzi duela denbora batez: "Ezinezkoa zait baldintza... [+]


Analisia
Diruz konpondu dira “etxe barruko arazoak”

Urteroko oroimen eta sari banaketa ekitaldia egin du Ertzaintzak Arkautin, Eusko Jaurlaritzako agintarien parte hartzearekin. Duela bi urteko kronikatik aurtengora auziek edota gaiek berdintsuak izaten segitzen badute ere, nabarmena da begiratzeko moduak nola aldatu diren.


Bilboko epaitegi batek arrazoia eman dio ‘phishing’ biktima bati eta Santander bankua zigortu du

Kontsumitzaileen eskubideen defentsan, epaileek ebatzi dute bezeroak ez duela arduragabekeriaz jokatu eta bankuak 1.923 euro itzuli beharko dizkio biktimari.


Amnistia Legea konstituzionala dela ebatziko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.


“Eskola txikiak, herri eta auzo txikiak, bizirik gaude, eta hori ospatzeko elkartuko gara”

Herri txikiak bizirik dauden eremuak direla eta bizirik jarraitzeko herriari begiratuko dion eskola gakoa dela aldarrikatuko dute, aurten ere, Gipuzkoako Eskola Txikien Festan. Ekainaren 8an ospatuko dute, igandean, Ezkio-Itsason, landa guneko herri txikiak hezkuntzarako zein... [+]


2025-06-03 | Mikel Aramendi
ANALISIA | Shangri-La 2025
Elkarrizketa eta harenga nekez etortzen dira bat

Asiako herrialde gehien-gehienak bertan izateak oso izaera eta giro berezia ematen diolako, eta hedabide-estaldura ere halakoa duelako, aparteko sona lortu du hogei urteren buruan IISS-International Institute for Strategic Studies britainiarrak Singapurren antolatzen duen Asia... [+]


Ukraina eta Errusia berriz bildu dira Istanbulen, Kievek Moskuren gerra hegazkinei drone bidez eraso egin berritan

Duela bi aste bezala, mila preso inguru trukatzea adostu dute Ukrainak eta Errusiak, eta batak besteari 6.000 soldaduren gorpuak ere itzuliko dizkio. Trukea egiteko, Moskuk hiru eguneko su-etena eskatu du fronteko hainbat eremutan, eta Kievek Putin eta Zelenski aurrez aurre... [+]


Israeldarren %82 daude Gazako biztanleak bortxaz kanporatzearen alde, inkesta baten arabera

%56k, gainera, bortxazko kanporatze hori "are gehiago zabaltzearen alde" daude: horien esanetan, 1948an Israelek okupatutako lurretan ez litzateke arabiarrik bizi beharko.


Eguneraketa berriak daude