«Nobela politiko bat da, baina ez errealista»


2002ko uztailaren 21an
Zer da "No ventre do silencio"n azaltzen duzuna?
1955ean Santiagoko Unibertsitatera joan nintzen ikastera, eta nobela honetan urte haietan bizitakoa saiatu naiz jasotzen. Hau da, hogei urterekin genituen irrikak eta ametsak, kontraesanak eta eztabaida politikoak. Nobela politiko bat da, baina ez errealista, benetan bizitutako gertakizunetan oinarriturik badago ere.

Eta nolatan argitaratu duzu gazteleraz?
Kontraesan handia dirudi, ez da hala? Ni, galizieraz bakarrik idaztea aukeratu duen idazle batek, bere nobela bat gazteleraz argitaratzea, non eta Txalaparta bezalako euskal argitaletxe batean! Baina zer esango dizut, horrelakoxea da bizitza, eta guk ez genuen aukeratu bizitzea egokitu zaigun egoera hau, bestela zuen herriaren eta baita nire herriaren historia ere oso ezberdinak izango baitziren. Nolanahi ere, oso pozik nago nire nobela Euskal Herrian argitaratu delako.

Aspalditik omen datorkizu euskarari buruzko jakin-mina...
Haurra nintzela, euskal arrantzaleak euskaraz entzun nituen Vigon, eta harrituta, euskararen ezaugarriak bilatzeari ekin nion «Espasa» entziklopedian. Garai hartan Ourensen bizi ginen, eta auzoan bazen emakume bat, Euskal Herrira etorkin gisa bizitzera joandako galiziarra, alaba fusilatu eta semea preso sartu ziotenean, berriro Galiziara etorri zena. Hari hasi nintzaion galdezka euskarari buruz, eta irakatsi zidan zekien apurra, baita hamar arte zenbatzen ere. Semea askatu zioten eta Euskal Herrira itzuli zen. Baina semea, kartzelatik irten eta berehala, gurera etorri zen, amari emandako laguntza eskertzera-edo, eta niri, euskal hiztegi bat ekarri zidan opari.


Azkenak
Olaia Beroiz: "Emakume errepresaliatuen kemena gogoratzea ezinbestekoa da"

Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea;... [+]


Eguneraketa berriak daude