ATXILOKETATIK EPAILEAREN AURRERA, TORTURA POSIBLE EGITEN DUEN BIDEA


2002ko uztailaren 14an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Behatokiak eta TATek osaturiko txostenen arabera, 2000. eta 2001. urteetan 155 euskal hiritarrek torturak salatu zituzten. Hauetako 92k salaketa jarri zuten auzitegietan, eta hauen erdia artxibatuak izan dira dagoeneko, instrukzioa jarraitu ahal izateko froga aski ez direla argudiatu baitute auzitegi ezberdinek. Haatik, NBEko Giza Eskubideen batzordearen kontalari bereziak, Theo Van Boben holandarrak, 58 tortura kasu aurkeztu zituen Euskal Herriko 2000. urteko txostenaren barnean. Espainiako Polizia, Guardia Zibila eta Ertzaintzaren eskutik jasandako torturen kasuak salatu zituen joan den hilabetean. 58 kasuetatik 38 Espainiako Poliziari egozten dizkio, 17 Ertzaintzari eta 3 Guardia Zibilari. Txostenak Espainiako Gobernuari helarazi zizkion, baina honek ez du erantzun orainokoan. TATen eta Behatokiaren ustez, Espainia lotsagarri geratu da nazioarteko komunitatearen aurrean eta polizia indar guztiek tortura praktikatzen dutela egiaztatu da halaber.

NBEko kontalariak dioenez, atxilotuen inkomunikazioa eta berme juridiko eza begi bistakoak dira. Polizi indarrek atxilotua inkomunikatzeko aski dute «epaileari inkomunikazioa eskatzeko izapidea betetze hutsarekin». Kepa Landa abokatuaren iritziak baliatu ditugu, atxiloketa prozesuan parte hartzen duten pertsonen rola apur bat gehiago ezagutzeko.


Mediku forensea. Auzitegiko medikua edo mediku forenseak, atxilotua aurrean jantzia duela, soilik ikusten duenaren arabera parte hartzen du prozesuan, inolako azterketa medikurik egin gabe. Madrilgo Entzutegi Nazionalaren menpe diren txostenak negargarriak izaten dira Landaren ustez. Txosten hauek nazioarte mailan ez dute medikuntzaren gutxieneko etika betetzen, ete ez lukete inolako protokolo medikurik gaindituko ere: «Hori tortura katearen katebegi bat besterik ez da. Tortura ezkutatzen da. Forensearen txostenak ez du pertsonaren egoera fisikoa ez psikikoa islatzen, alderantziz, estaltzen ditu». Abokatu honen iritziz, Estatuaren instituzio medikuak torturaren praktikan kolaboratzen du. Salbuespenezko kasu bakanak dira errealitate hau ezeztatu dutenak.


Ofizioko abokatua.

Abokatu hau Madrilgo polizi egoitzetan aritzen da gehienbat. Zenbait kasutan, EAEko edo Nafarroako dependentzietan ere izaten da. Abokatu honek -Landaren esanetan-, kasu hoberenean, borondate onekoa denean, poliziaren egoitzan egiten den atestatua edo argiketa burutzen du. Hala ere, kontuan hartu behar da ez duela atxilotua ezagutzen. Abokatu honek pertsona atxilotua ikusi eta bere aitortza baino ez du entzuten, ezin du berarekin hitz egin, eta ikusten duenari buruzko diligentziak zabaltzea da egin dezakeen gehiena. Baina, jakina denez, diligentziak burutu bitartean pertsona ez da torturatzen, atxilotuaren aitortza baino ez da jasotzen. Ofizioko abokatuak sumatzen badu pertsona hau gogor galdezkatua izan dela edota tratu txarrak jasan dituela, txostenean ematen du aditzera. Bere inpresioa besterik ez du azaltzen, ordea. Gehienez, pertsona egoera larrian aurkitu duela aipatzen du, baina ez zehazki zergatik. Gainera, ordurako, poliziak ondo estali ditu torturaren zantzuak. Beraz, berea tramite hutsa izaten da: «Ofizioko abokatuak ez du defentsa eta aholkulariaren lana egiten, fisikoki han dago, besterik ez. Gero, abokatua badoa eta ez du pertsona horrekin harremanik», diosku torturatu askoren prozedurak bideratu duen Kepa Landa abokatuak.
Konfiantzazko abokatua.

Konfiantzazko abokatua Entzutegira iristen denerako, epaile, fiskala eta idazkaria bere zain ditu. Ezagutzen ez duen atxilotua ere bertan dago. Ordurako, normalki, atxilotuak ez ditu tratu txarren aztarnak erakusten. Atxilotuak aitortza egiten du, eta kito. Errenka edo lepoko bat dakarrela ikusten badu, kasu, abokatuak atxilotuari galdetzea eskatzen dio epaileari, bere aitortza txostenean idatzia gera dadin. Alabaina, hainbat kasutan, torturak elektrodo, poltsa edo baineraren bidez burutu izanda ere, ez bada ageriko aztarnarik, atxilotua jantzia baita, abokatua ez da ezertaz jabetzen. Konfiantzazko abokatuak ez du atxilotuarekin hitz egiten, harremana gero gauzatzen da, eta ordurako, forensearen txostena eta diligentziak eginak daude, hots, bezeroarekin harremanik ez duen ofizioko abokatu batek sinatua da dena. «Torturatuak izan direla ikusirik hasten da konfiantzazko abokatua lanean, baina ordurako txosten guztiak osatuta daude. Ordurako atxilotuaren defentsa egiteko aukera erabat mugatuta dago», dio Kepa Landak.


Salbuespenezko kasuak.

Zenbait kasutan atxilotuak epaileari torturatua izan dela diotso. Torturak oso nabarmenak dira eta epaileak ezin du oharkabean pasatzen utzi. Kasu horietan fiskalak ere txostenean atxilotuaren egoera ager dadin eskatu behar du, baina, fiskalak kasuen % 99an ez du deus egiten.

Kepa Landak elektrodoen tortura jasan dituztenen kasuak eraman ditu. Hala ere, torturatuen egoerak hain dira ikaragagarriak, ezen torturatuek ez dute aurretik ezer aitortzen. Arropa altxatzeko eskatu izan dienean, orduan agertu dira torturaren arrastoak. Abokatuak ez badio galdetzen, gainontzekoek ez diote galdetzen: «Behinola, mediku forenseak atxilotua ikusia zuen goizean. Elektrodoen arrastoak agerikoak ziren, baina ez zituen diligentzietan idatzi. Atxilotuak ez ziola ezer esan argudiatu zuen». Abokatu honek prozedura bideratu zuen eta torturatzaileak zigortuak izan ziren. Kasu hauek, baina, bakanak izaten dira eta urte asko pasatzen dute auzitegietan

Torturatuen lekukotasunak
Jose Cruz Sarasola naiz, Orereta-Errenterian sortua, 72 urte ditut. 1967an atxilotu ninduten lehen aldiz, frankismoan, ez nuen torturarik jaso. Gero bai ordea, Melitón Manzanas hil ondorenean atxilotu, eta poltsa eta bainera aplikatu zizkidaten, baita pikatxoi batez oin zolan jo ere. Donostiako Komandantzian 15 egun pasa nituen. Martutenen eta Palentzian urte eta erdiko kartzela eman nuen. Epaileak torturen aztarnak nik egindako ariketa fisikoen ondorio zirela aurpegiratu zidan.

Iaz atxilotu ninduten berriz ere. ETAko muga-aparatuko kide nintzelakoan. Goizeko 6:30etan 12 guardia zibilek eta emakume funtzionario batek etxea miatu zuten goitik behera. Madrilera eraman ninduten burua makurtua eta eskumuturrak lotuak. Mofak eta irainak jasan nituen sexu kontuak aipatuz: ea noiz egin behar nuen larrutan. Lasai egoteko laster ekarriko zidatela atsoa nirekin. Uste dut, Guardia Zibilaren Tres Cantos kuartelera eraman nindutela. Lau egun egon nintzen han. Bainera eta poltsa ez zizkidaten aplikatu baina psikologikoki oso egoera gogorra bizi nuen. Alboetako bi morroiek garondoan kolpe txikiak baina etengabeki jo zizkidaten, gaueko 10:00etatik goizeko 05:00ak arte. Batek ziostan: «Mi amigo es un señor y yo un señor y tu un terrorista hijo de la gran puta. Me has entendido?». Baietz esan arte, zapla eta zapla, erotzeraino. Nire komando kideak omen zirenen torturen garrasiak entzunarazi zizkidaten. Gero jakin nuen grabatuak zituztela. Ni bezalako aiton batentzat hiltzeko modukoak. Hiru bikote ezberdin izan nituen ondoan, bat beti mozorrotua. Esaten zidan nire ondoan basoerdi asko hartua zela. Hiru urtez ibili zela nire atzetik, eta ni espetxeratzeko frogen bila ari zirela. Hendaiaraino segitu omen ninduten, egia esan, nire nondik norako guztiak ezagutzen zituzten. Nire lagunen izenak zekizkiten, Biriatu eta Hendaiakoak. Nire senitarteko guztien fitxak ondo osatuta dauzkate. Hala ere, ikerketa guztiek erakutsi dute ez dudala loturarik inongo talde armaturekin.

Olatz Galarraga naiz, 28 urte ditut. Oreretarra naiz. Iazko inauterietan kalera atera nintzen eta morroi mozorrotu batzuek atxilotu ninduten. Intxaurrondora eraman nindutela uste dut, bidean kolpeak eta mehatxuak jasan nituen. Hatz markak eta argazkiak hartu eta etxera eraman ninduten berriz ere, dena miatu zuten eta Madrilera. Kolpeak eta poltsa jasan behar izan nituen. Lau gizonezkoen irain etengabeak jasan nituen, begiak estaliak edo burua makurrarazia. Komandantzian ukituak, mehatxuak jasan nituen, biluziarazi eta bortxatuko nindutela esan zidaten. Anaia atxilotua zutela eta hainbat lagun ere bai. ETArekin kolaboratzea leporatzen zidaten. Nik dena ukatu nuen. Gero ofizioko abokatuarekin epailearen aurrean pasa nintzen, burua erabat galdua nuela, nahasita, ez nintzen ni, ez nintzen gauza ezer esateko.

Azkenik frogarik ez, eta behin-behineko askatasunean nago; 12.000 euroko fidantza ordaindua. Bi astean behin epaitegira joan behar dut sinatzera. Lehen torturatzen zela uste nuen, orain berriz badakit zer den tortura. Esperientzia gogorra da, ez baitiozu inori kontatu nahi jasan dituzunak. Nik ez dut nahi gurasoek zehatz-mehatz jakin dezaten, zuretzako tortura bada, ez dituzu maite zaituztenak sufriarazi nahi.

Peio Goikoetxea naiz, Nafarroako Uztegi herrian sortua eta 30 urte ditut. 2001ean, otsailean, Tolosako errepidean atxilotu ninduten guardia zibilek. Intxaurrondora eraman eta handik etxera, goizeko ordubietan. Hiru ordu eta Madrilera. Ez naiz ziur non egon nintzen, baina Tres Cantos kuartelean izango nintzelakoan nago. Gau oso batez garondoan kolpeak etengabe jasan nituen, psikologikoki jota, burua lehertu beharrean. Ariketa fisikoak egitea agindu zizkidaten zutik ezin egon arte; larru gorritan jarri, umiliatu. Gero, oihuak eta garrasiak entzuten nituen, nik ez nuen imajinatzen horiek grabatuak zirenik, inguruan jendea txikitzen ari zirela pentsatzen nuen. Bost egun jan eta edan gabe. ETArekin kolaboratzen nuela aurpegiratzen zidaten.

Bukatutakoan, haiek idatzitako guztia sinatzera behartu ninduten. Nik ezetz, ez nuela sinatuko esan nien. Berriz ziegara eraman eta jipoitu ninduten lehertu arte. Azkenik sinatu nuen. Audientzian, ofizioko abokatua zain neukan. Dena ukatu nuen. Epaileak 6.000 euroko fidantza jarri eta etxera. Sumario baten barruan nago eta 15 egunetan behin sinatzera joan behar dut Tolosako auzitegira, ezin dut estatutik atera epaiketa egin arte.
Konfiantzako jendeari ere oso gogor egiten zait honetaz hitz egitea, oso gauza delikatua da. Oso urduri jartzen naiz pasatutakoa biziberritzen.

Kepa Landa: "Tortura sistemak erabiltzen duen praktika da"
Zer iritzia duzu Espainiako Estatuan burutzen den torturaren praktikaz, handi-handika.

Estatuak torturaren praktika burutzen dela ukatu egiten du, baina dagoeneko sententzia eta zigorra nahiko izan dira tortura parktikatzen dela frogatzeko. Espainiako Gobernuek berau ukatzen dute, baina beren jarrera ez da lotzen errealitateak erakutsitakoarekin.

Torturaren praktikan aldaketarik izan al da azken hogei urteetan?
Torturaren praktikaren funtsa eta bere errealitatea ez da aldatu. Hau da, gaur egun torturatzen ari da Estatuak behar eta nahi duelako. Hogei urteotan zirkunstantziak ez dira aldatu. Ziur aski torturatzeko moldea aldatu da, garaiaren, une politikoaren eta polizien arabera, baita atxilotuak izan diren pertsonen arabera ere. Baina gakoa hauxe da: tortura ekimen sistematikoa da.

Zer esan nahi du torturaren kasuan, sistematikoak?
Sistematikoak ez du esan nahi beti praktikatzen dela, sistemak erabiltzen duen praktika dela baizik. Hau da, poliziak torturatzen du behar duenean eta pertsona bat bere eskutik pasa ostean txikitua gelditu dela agertzea interesatzen bazaio, hori agertuko du. Adibidez, poliziak atxilotu ditzake bost pertsona eta denak tortura ditzake, edo bakar bat, edo bat bera ere ez. Baina ez da auzitegiari dioten beldurrarengatik, edo ez torturatzeko agindu bat dutelako. Tortura sistematikoa da. Hainbat jendek gaizki ulertzen du sistematiko hitza, beti burutzen den praktika bezala. Niretzako, sistematikoa sistemak behar eta nahi duenean erabiltzea da.

Ez da logika batez egiten, alegia.
Ez. Zenbaitetan atxilotuei ez zaie eskua gainean jartzen, baina datorren astean beste batzuk basatiki torturatuak izango dira. Ez dago azalpen logiko bat, kanpotik ez gara gauza jakiteko zergatik batzuei bai eta besteei ez, hori poliziak soilik daki. Objektiboki, gaur egun batzuek jasotzen dituzte torturak, bestetzuek tratu txarrak eta beste batzuek ezertxo ere ez.

Atxilotuari aplikatzen zaion prozedura sistemaz zer iritzi duzu, azkenik?
Prozedura objektiboki pentsatua dago, atxilotze prozesuak eta funtzionamenduak ahalbidetzen dute tortura. Hasteko, Entzutegiko epaileek berehala onartzen dute atxilotuaren inkomunikazioa, ia inoiz ez dute kontrakoa esaten. Kasu batzuetan, gainera, atxiloketaren luzapena onartzen dute. Honek espazio beltz poliziala errazten du, denbora honetan ez dago kontrol gutxieneko bat polizia eta guardia zibilen egoitzetan gertatzen ari denaz. Denbora honetan, agente bakoitzak bere rola jokatzen du. Hasteko, polizia atxilotua legez kanpo ari da itauntzen eta aldi berean torturatzen


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude