GURINAREN ALDETIK ERORTZEN DA BETI


2002ko maiatzaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Inoiz ez al du zure etxeko telefonoak jo justu komun ontzian esertzera zindoazen mementoan? Denbora luzez geltokian zain egon ostean zigarro bat piztea erabaki duzun unean ez al da autobusa orduantxe iritsi? Zenbat aldiz bota du sekulako erauntsia preseski autoa garbitzea erabaki duzun egunean? Askok gertaera hauek kasualitateari egozten dizkioten arren, bada eguneroko zorigaizto txiki hauen atzean gure ulermenetik at dagoen legedi unibertsal bat dagoela defendatzen duenik. Bigarren taldea osatzen dutenek, gainera, badute eredu bat: Murphy. "Gauzak gaizki atera badaitezke, gaizki aterako dira" dio, hain zuzen, Murphyren lege garrantzitsuenetako batek.

Vaivenek egunerokoan hondamendi pertsonalez inguraturik bizi diren bederatzi pertsonaien gorabeherak dakarzkigu bere azken muntaian. Taldeak, dena den, Murphyren legeen irakurketa erlatibistari erreparatu nahi izan dio batez ere: "Murphyren legeetan interesgarriena Murphyren legea bera gaizki atera badaiteke gaizki aterako dela dioen hura da. Nire ustez bizitzan komenigarria da dena erlatibizatzea, baieztapen handiek oker handietara eramaten baikaituzte", dio antzezlanaren zuzendari Santiago Sanchezek. Aktore zein zuzendari laguntzaile lanetan aritu den Olatz Beobidek ere Murphyren legeek interpretazio zabala baimentzen dutela iritzi dio: "Nahi duzun guztia egin daiteke haiekin. Maiz kutsu negatiboarekin ulertu izan dira, baina, muinean, umore ikaragarria dute".
Ikuskizuna ezustean eszenatoki gainera erortzen den argi foku batekin hasten bada ere, taldeak halabeharraren gaia haratago eraman nahi izan du, pertsonen harremanen, bakardadeen eta afektuen esparrura, alegia.
Kafe baten inguruan sortu zen «Murphy gainetik kendu ezinda» egiteko ideia. Vaiven proiektuaren sortzaile Ana Pimentak eta Santiago Sanchezek patuaz hitz egingo zuen komedia bat egiteko gogoa zuten, eta hala, «La Coraje», «Crímenes del Corazón» edo «Lotsa gabe» aurreko lan arrakastatsuetan egin zuten bezala, ideia hura gauzatzeko beharrezko ekipoaren bila hasi ziren: "Guk horrela funtzionatzen dugu", dio Ana Pimentak, "ekoizpen etxea eratu genuenean argi genuen guk nahi genituen gaiak landuko genituela. Behin beharrezko lan taldea osatuta, gainera, prozesu guztia oso gertutik jarraitzen dugu".

Aktoreak sortzaile.

Vaivenen azken lana sormen prozesuari dagokionean nahiko berezia da. Izan ere, aktoreak izan dira prozesu guztian protagonista, eurek sortutako egoera eta pertsonaietatik abiatuta gorpuztu baita ikuskizun osoa. Santiago Sanchez zuzendari valentziarra eskarmentu handikoa da inprobisazio bidezko antzerki sormenean eta beraren bitartez aktore taldeak bide berri horretan murgiltzeko beta izan du. Ander Elizondok idatzitako testua lan prozesu horren emaitza izan da: "Aktoreen inpultsoetatik sortzen da guztia. Testua abiaburu izan beharrean beranduago heltzen den fruitua da", Sanchezen esanetan. Olatz Beobidek aitortu duenez, sormen prozesu hura luze eta intentsiboa izan zen aktore taldearentzat: "Lehenengo hogei egunetan ikastaro trinko antzeko bat egin genuen. Egia esan hasiera nahiko traketsa izan zen, ez baikeunden ohituta horrela lan egiten. Santiagoren eredua ulertzeko denboratxo bat behar izan genuen".
Aktoreek eginiko inprobisazio guztiak bideoan grabatu zituzten, ondoren, bertatik erabilgarria iruditzen zitzaien materiala hautatzeko.

Komedia grisa.

«Murphy gainetik kendu ezinda» galtzaileen komedia bat da, desesperaziotik oso gertu dauden pertsonaiei buruzko antzezlana. Oscar Terol, Aitor Gabilondo, Nagore Aranburu, Patxi Perez eta Olatz Beobide dira hauek gorpuzten dituzten aktoreak (Ana Pimentak Beobideren lekua betetzen du gaztelerazko bertsioan).
Murphyren jarraitzaile sutsu bilakatu den pertsonaiak ikuslearen eta eszenategiaren arteko horma apurtzen du emanaldiaren lehen minutuetan. Honek tostada itxurako esku-programa airera jaurtitzeko proposatzen dio publikoari, Murphyk aurreikusi bezala tostada mantekilaren aldera eroriko dela frogatzeko. Gainontzeko pertsonaiek euren bizitzako pasarte ezberdinak erakutsiko dizkigute, giza sentimenduen puzzle bat osatuz. Etxe zuloan porno bideoak etengabe ikusten dituen etxekoandrea, lanik topatzen ez duen neskatila eta gizonekin ezer jakin nahi ez baina hauekin maitemintzea ekidin ezin duen emakumea dira protagonistetako batzuk. Salamancatik Euskal Herrira etorkizun bila etorri den gazteak ere Txomin Artolaren "Goizeko euri artean, guardasolarik gabe, eskuak sakeletan pena bat bihotzean..." kantatzen du, amak "badaezpada ere" euskara irakatsi izanak bizitzan gehiegi lagunduko ez diola konturatzen hasia den bitartean. Murphy zeharka azaltzen da guztien bizitzetan.
Pertsonaia ezberdinen joan etorriak eta denbora zein espazio aldaketa azkarrak errazteko Jose Ibarrolak eszenografia eta jantzi neutroak sortu ditu, ikuslearen irudimena gehiegi ez mugatzeko xedearekin. Rafa Mojasen argiztapenak eta Iñaki Salvadorrek sortutako doinuek giro ezberdinak sortzen laguntzen dute.
Ikuskizunak komedia kutsua duen arren, ikuslearen irribarrea ezerosotasunaren adierazle bilakatzen da maiz, gai gogorretatik arinetara oharkabean jauzi egiten duelako antzezlanaren argumentuak.
Egungo umoreak pertsonaia bakoitzaren atzean dagoen gizakia ahazten duela uste du obraren zuzendariak: "Telebistak umoreari buruzko klitxe bat sortu du, nire ustez parodiatik gertuago dagoena komediatik baino".
Vaivenen azken lanaren sormen prozesua batez ere gazteleraz gauzatu da, eta hortaz, euskarazko bertsioak izaera propioa izan zezan, ahalegin berezia egin behar izan du Nagore Aranburuk. "Euskara ikuslearengana gerturatzeko tresna gisa erabili nahi izan dut. Itzulpena ez da beste munduko gauza, ez bainaiz filologoa, baina antzerkia ezagutzen dut eta, beraz, ikuslearentzat arrotza den hizkuntza ekiditen saiatu naiz", dio.
Behin estreinaldia eginda antzezlana Euskal Herrian zehar aurkezteko asmoa du Vaivenek, nahiz eta oraindik ez duten emanaldien data zehatzik

Nor zen Murphy?
Murphyren legeen jatorria ez dago batere garbi. Legendak dioenez, 1949an Ameriketako Estatu Batuetan NASArentzat lanean ari zen Edward Murphy izeneko ingeniari batek "gauzak gaizki joan badaitezke, gaizki joango dira" oihukatu zuen esperimentu batean pieza batzuk beti gaizki funtzionatzen zutela ohartuta. Handik aurrera bere lankideak "Murphyren lege" gisa izendatzen hasi omen ziren egunero jazotzen zitzaizkien oker ekidin ezinak. Ordutik, hamaika argitalpen egin da lege hauen inguruan. Hona hemen lege ezagunenetako batzuk: "Tostada beti gurinaren aldetik erortzen da", "egin barre, bihar okerrago izango da eta" edo "Ezer ez da dirudien bezain erraza"

«Euskal Herrian egiten den antzerkia interes handikoa da»
V alentziar hau 1981.ean hasi zen profesional gisa antzerki munduan, berak sortutako L’Om taldean. 1986an Els Joglars talde berritzailearekin aktore lanetan murgildu zen. Ordutik aktore eta zuzendari lanetan dabil konpainia ezberdinetan. Zuzendu dituen azken lanen artean dira Bertolt Brechten «Galileo» eta L'Om konpainiaren «La mujer invisible». Arrakasta dastatzeko aukera «Imprebís»ekin heldu zitzaion, inprobisazio huts den ikuskizunarekin, alegia.

Valentzian zein irudi du euskal antzerkiak?
Interes handiko antzerkia denaren ideia zabalduta dago. Badaude ikuskizun bat aurkezten duten bakoitzean ikusmina sortzen duten taldeak, Ur edo Tanttakaren kasuan bezala. Legaleón, Vaiven edo Taun Taun bezalako taldeak ere ezagunak dira han. Nire ustez oso oreka interesgarria dago hemen sorkuntza bera, sorkuntzaren sustapena eta proiektuak gauzatzeko aukeren artean. Gainera, hona etorri garen bakoitzean antzerki gosea duen publikoa topatu dugu.

Azaleko antzerkia ugaltzen ari ote da?

Ez dut uste. Egia da hor badagoela telebista bezalako gaitz endemiko bat, etengabe audientziak neurtzen eta fenomenoak sortzen dabilena. Honekin guztiarekin gizartea ergeltzen saiatzen ari dira. Hala ere, egoera honen aurrean zein aldetan jarri nahi duzun erabaki beharra dago. Niri esperientziak esan dit sakontasun handiko lanek ere ikusle asko erakartzen dutela. Jendeak denetarik ikusi nahi du.

Enkarguz lan egin duzu Vaivenentzat. Jada taldeak ez al du zentzurik?
Talde lanak beti izango du zentzua. Egia da antzerkia eta industriaren arteko uztarketak ekoizpen etxeen fenomenoa sortu duela. Hori ez zait berez txarra iruditzen, baldin eta formula huts bilakatzen ez badira. Niri lan bat eskaintzen didatenean, gainera, elkartrukatze gisa hartzen dut, ez enkargu gisa. Oso aberasgarria da giro ezberdinetako jendeak elkarrekin lan egitea


Azkenak
Ez hil, faborez

HIL FABOREZ FEST
Lekua: Ibaola Harriak, Eskuernaga.
Taldeak: Lukiek, Las Sexpeares, Seggs Tape, GAL, Chuleria Joder!, Aposapo, Bayou la Batre, Borla, Türbot, Malakias MX3

Data: 2025eko ekainaren 14a.

--------------------------------------------------------

[+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


2025-06-25 | Hala Bedi
Gasteizko lorezainek grebarako eskubidea aldarrikatu dute hiriko hainbat iturri berdez tindatuz

ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]


2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


2025-06-25 | Xiberoko Botza
Ikusgarrietako intermitenteek lana mentx düe

Frantziako gobernamentüak ekonomiak egin nahian, leküko kolektibitateer eta eskülder sos pübliko gütigo banatü dü. Horrek ondorioak badütü, ekonomia handiena kültüran egin beita. Intermitenteek nekeziak ezagütze... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


Zenbait lagun zauritu dira Hernaniko San Joan gaueko istiluetan, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute

Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]


2025-06-24 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Chen Yun: txoria eta kaiolaren auziak hortxe jarraitzen du

Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]


Bilboko Bira Kulturak eskaintza gutxituko du laguntza publikoen murrizketagatik

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek Israel eta Iran arteko su-etena iragarri du eta ordu gutxira zalantzan dago jada

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du ustezko akordioaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Ostean, Israelgo Gobernuak adierazi du Trumpen proposamena onartu duela, eta berdina egin du Irango Segurtasun Nazionaleko... [+]


Eguneraketa berriak daude