Atsekabe eta alienazio politikoak

Emaitzek asaldatuta, demokrata zintzo asko bere portaeraz damutu zen Frantziako hauteskundeetako lehenengo itzulian, gehienbat nahita bozkatu gabe gelditu zirenak. Izan ere, emaitzak benetan gogoangarriak izan ziren: Le Pen faxistak bigarren postua erdietsi ez ezik, boto emaileen artean heren batek instituzioz kanpoko aukerak hautatu baitzituzten.

Frantziakoa ez da, alabaina, gertakizun isolatua, Manuel Castellsek adierazten zuen bezala: «...Le Pen es la expresión más espectacular y dolorosa de una corriente más profunda que va de la Austria de Haider a la Italia de Berlusconi-Fini-Bossi, pasando por el progreso del populismo xenofobo en Holanda...» (El País, 2002-4-25). Eta, buruz ari banaiz ere, duela hamar bat urte Japoneko hiri garrantzitsu batean, alkatetzarako hauteskundeak pailazo edo clown batek irabazi zituela ere gogoan izan behar dugu. Arreta apur bat eskainiz gero, adibideak barra-barra ditugu nonahi, besteak beste, Araban sorturiko izaera populista peto-petoko alderdia: Unidad Alavesa.
ZERGATIK, baina, (esker nahiz eskuineko) sistemaz kanpoko aukera politikoen gorakada?
Bestalde, Le Penek lortutako emaitzak ohikoa dena baino abstentzio handiago baten eskutik etorri ziren: %20 ingurukoa. Eta, abstentzioak abstentzio, EAEko hauteskunde autonomikoetakoa, behin baino gehiagotan %40 ingurukoa izan da.
Zergatik, bada, horren abstentzio handia, soilik hauteskunde batzutan?
Frantziako gertakizun horiek aspaldiko kontzeptu ezagun batzuk gogorarazi dizkigute: Atsekabe Politikoa eta Alienazio Politikoa, hain zuzen ere. Eta karikatura barregarriez beste ez diren azalpenenak emateko arriskuaz jabetuta, ondoren laburtuko ditugu kontzeptuok Frantziakoak ez ezik, gure arteko hainbat jarrera eta portaera politiko ere ulertzen lagun dezaketelakoan.
Jadanik 1979an Farah, Barnes eta Heunksek erabili zuten «Political Dissatisfaction» edo Atsekabe Politikoa kontzeptua, zeina, funtsean, hiritarrek gobernuarekiko adierazten duten sostenguan oinarritzen baita. Sostengu hori bermatzeko (edo ukatzeko), hiritarrak gobernuak buruturiko jardueraren balorapenetik abiatzen dira, eta emaitzak eskastzat jotzen dituztenean Atsekabe Politikoa sortzen da hiritarrongan.
Halakoetan, ohiko aukera elektoralekin nazkatuta eta Atsekabe Politikoan murgilduta, hautesle batzuek aukera populista exoteriko edo, tarteka, abstentzioaren hautua egin dezakete. Gurean badira, hauteskundeetatik at, ildo bereko datu esanguratsuak: EAEko gizarteak azken bi urteotan Eusko Legebiltzarrarekiko adierazitako sostenguaren beherakada nabarmena edota alderdi politikoei esleituriko balorapen eskasa (Sociómetro Vasco: www.euskadi.net/estudios_sociologicos).
Bestalde, Marxen alienazioa abiapuntutzat hartuta, Atsekabe Politikoa baino sakonagoa den Alienazio Politikoa garatu zuen Adam Schaffek: politizatuta egon den gizakia, inolaz ere bere egiten ez dituen planteamendu eta gertakizun politikoen aurrean, politikatik zeharo urrundu eta politika bera arrotzat hartuz agertzen da Alienazio Politikoa. Bizipen horren ondorioz gizaki politizatu ohiaren irtenbideak bi dira: ihesa (politikaren ukapen osoa) ala matxinada (eraikitako sistema politikoa suntsitzeko asmoa edota saioa).

ALIENAZIO politikoaren baitan erori direnen artean, batzuk, ihesari eman eta gero, behin-betiko abstentzionista bihurtuko zaizkigu; beste batzuek, aldiz, matxinatuaren hautua eginez sistema politikoa lurrera botatzea bilatzen duten (eskuin nahiz ezkerreko) aldarrikapen politiko eta elektoraletara joko dute: faxismoa, troskismoa (eta, gurean, Batasuna?).
Halere, baliteke Atsekabe Politikoan murgildutakoak jokabide instituzionaletara inoiz itzultzea. Bai, baina soilik abstentzioak nahiz kandidatura exoterikoek hautesleen estatusa edo eguneroko erosotasuna galtzeko arriskua dakartenean. Orduan bueltako dira Galbraithen asebetetze-kulturan bizi diren hautesleak sistemaren aldeko bozak hautatzera. Adibidez, Frantziako bigarren itzulian edo EAEko 2001eko hauteskundeetan bezala


ASTEKARIA
2002ko maiatzaren 19a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude