SAGUA GIDARI DUEN LITERATUR BIDAIA BIRTUALA


2002ko apirilaren 21ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Amaraunean zehar egingo dugun bidaia euskarazko literatur lanak eskaintzen dituzten web guneak bisitatuz hasi dugu. Lehenik Susa argitaletxearen orrialdera jo dugu, jakin baitakigu lan ugari dagoela bertan irakurgai. www.susa-literatura.com helbidea klikatuz gero aurkituko dugunari buruz hitz egiteko Josu Landa idazle eta web gunearen arduradunarekin izan gara.

Landak azaldu digunez, "helburua irakurlea orientatzea izanik, kaleratzen dituen liburuen zenbait pasarte paratu ohi ditu Susak interneten". Euskarazko liburuen hainbat kapituluz gain, obra horien itzulpenak jasotzen dituen "Erdaretan" saileko liburuak ere irakur ditzakegu. Gainera, lan horietako batzuk osorik irakurri ahal dira, Koldo Izagirrek idatzi eta gaztelaniara itzulitako "Donde está Basques' Harbour y otras blasfemias" eta "Euzkadi merezi zuten" liburuak kasu. Bestalde, jada agortuak dauden ondorengo obra hauek ere osorik txertatu ditu Susak interneten: "Sei ipuin amodiozko", "Bestaldean", "Hotel majikoa", "Lurraren indarra", "Poema antologia", "Gastibeltzaren karabinak", "Beteluko balnearioko mirakulua" eta "Kontrabajua".
Susaren web gunetik atera ostean, www.teatroa.com orrialdea bisitatu dugu. Mikel Martinezek kudeatzen duen guneak ia 100 antzerki testu biltzen ditu, eta bost ataletan dago banatua: euskaraz sortuak, itzulpenak, bakarrizketak, haurrentzako testuak eta ipuinak. Hurrengo geldiunea www.armiarma.com/ustela helbidean egin dugu. Susa argitaletxearen ekimenez, duela 25 urte Koldo Izagirrek eta Joxemari Olaizolak abian jarri zuten Ustela Saila argitaletxeko bi liburu irakurri ditzakegu bertan. Sail horren barruan kaleraturiko lehen eta azken liburua dira sarean paratu dituztenak. Alegia, Koldo Izagirrek idatzitako "Oinaze zaharrera" (1977) eta Jose Luis Otamendiren "Azken undinaren kaira" (1983) poema liburuak. Bi lan hauek hilaren 23a arte izango dira sarean. Hain juxtu, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da egun honetan. Atseden hartu ondoren, saguak Euskal Testuen Gordailura (http://www.vc.ehu.es/gordailua/) garraiatu gaitu. Patxi Salaberri Muñoa EHUko irakasleak darama bere gidaritza, eta Gerra Zibilera bitarteko 100etik gora liburu eta testu aurki ditzakegu bertan. Horien artean Bernart Etxeparek 1545ean idatziriko "Linguae Vasconum Primitiae" dago, euskaraz idatzitako lehen liburua, hain zuzen ere.

BESTE HIZKUNTZETAKO AUTORE KLASIKOAK.

Gainerako hizkuntzetan dauden literatur lanak jasotzen dituzten guneei dagokienez, Athena izenekoak eskaintzen du Interneten argitaratuta dauden liburuen aurkibiderik osatuena. Hainbat hizkuntzatan idatzitako 10.000 liburutik gora ditu jasoak. Horiek irakurtzeko, http://un2sg4.unige.ch/athena/ helbidea klikatu eta literatura saileko "Books" atalean sartu besterik ez dago.
Athenaren gunean zehar luze nabigatu ostean, gaztelaniazko ehunka obra jasotzen dituen Miguel D. Cervantes liburutegi birtualaren atea jo dugu http://cervantesvirtual.com/ helbidean. Autore, titulu eta gaika antolaturiko hiru zerrenda aurkitu ditugu bertan. Jada klasiko bilakatu diren genero guztietako obrak daude irakurgai, eta horietako asko entzun ere egin daitezke. Besteak beste, "La Celestina" (Fernando de Rojas), "La vida de Lazarillo de Tormes y de sus fortunas y adversidades" (anonimoa), "Don Quijote de la Mancha" (Miguel de Cervantes Saavedra) eta "El alcalde de Zalamea" (Pedro Calderón de la Barca) topatu ditugu aipatu zerrendetan. Halaber, espainiarrak ez diren autore ezagunen zenbait obra ere biltzen ditu, gaztelaniara itzulita. Horien artean daude, esaterako, "Guillermo Tell", "Los Viajes de Gulliver" eta "Ivanhoe".
Bidean aurrera eginez, Frantziako literaturak eman dituen autore handienen ia 300 obra aurkitu ditugu ABU Liburutegi Unibertsalaren web gunean (http://abu.cnam.fr/). Jules Verne, Voltaire, Victor Hugo, Molière, Gustave Flaubert, Jean Jacques Rousseau, René Descartes eta abarren lanak irakurtzeko aukera eskaintzen du gune honek. Ondoren, Frantziako Liburutegi Nazionala (http://gallica.bnf.fr/classique/) bisitatu dugu. Erdi Arotik XIX. mende bitarterako autore ugari biltzen ditu garaika antolaturiko zerrenda batean. Aipaturiko idazle horiez gain, Honoré de Balzac, Charles Baudelaire, Alexandre Dumas, Emile Zola, Pierre Corneille, Denis Diderot, Pierre de Marivaux, Jean Chartier eta Pierre de Ronsard daude, besteak beste, zerrenda aberats horretan.
Bidaiari amaiera emateko, ingelesez idatzitako literatur lanak jasotzen dituzten guneetan zehar ere osteratxo bat egin dugu. Lehenik Internet Public Library delakora zuzendu ditugu gure urratsak. Bere web gunean (http://www.ipl.org/reading/books/) sartu eta literatura atala aukeratuz gero, herrialdeka sailkaturiko ehunka liburu irakurri ahal dira, gehienak ingelesez idatziak, baina badira jatorrizko bertsioak ere. Autore klasikoen obrak nahiz lan anonimoak dira, eta asko Gutenberg proiektuaren baitan digitalizatu dituzte. Gutenberg proiektuaren web gunea (www.promo.net/pg/) da, hain zuzen ere, bisitatu dugun azken portua. Michel Hart-ek 1971n jarri zuen abian proiektu hau, eta elektronikoki berrargitaratuak izan diren 2.500etik gora liburu biltzen ditu.
Honenbestez bidaia bukatutzat eman dugu. Etxeko eserlekutik mugitu ere ez gara egin, baina paisaia ederrak eta istorio are ederragoak ezagutu ahal izan ditugu

«e-Book» terminoa
Interneten irakurgai dauden liburuen inguruan berba egitean, maiz agertu ohi da "eBook" terminoa. Susa argitaletxearen web guneaz hitz egiten genuen bitartean, bere iritziz «eBook» edo liburu elektronikoaren definizio zuzena zein den galdetu diogu Josu Landari, sarri irakurri baitugu eBook delakoa interneten komertzializatua izateko prestatua izan den liburu digitalizatua dela, eta berau irakurri ahal izateko Adobe Acrobat eBook Reader edo Microsoft Reader softwareak behar direla. Landaren hitzetan, "definizio horren atzean enpresa handi batzuen helburu ekonomikoak daude". Gainera, "eBook" terminoa baino "liburu elektronikoa" hobesten duela esan digu, eta bere ustez "euskarri elektronikoa duten liburu guztiak" direla liburu elektronikoak, horiek irakurtzeko ordaindu beharra edota software jakin bat deskargatu beharra izan nahiz ez izan.

Bide batez, gurekin dagoela aprobetxatuz, idazle gazteak internetek eskaintzen dituen aukerez baliatuko ote diren galdetu diogu Josu Landari. Gai honi dagokionez nahiko ezkor agertzen da. Bere iritziz, "argitaletxeek ez dute interes gehiegirik, liburu bat interneten salgai paratzeak kostu txikia suposatzen duen arren, lor daitezkeen irabaziak ere urriak baitira". Gainera, dioenez, idazleek eurek ere ez dute interesik. Idazleen «banitatea" aipatu du egoera azaltzeko. Landaren hitzetan, "idazleek badute ezin aitortuzko desio bat, zeina euren lanak argitaratuta ikustea den". Alegia, prentsaurreko batetan aurkeztu ostean dendetan salgai daudela ikustea, eskuan izatea...
Adobe Acrobat eBook Reader: www.adobe.com
Microsoft Reader: www.microsoft.com/reader


Azkenak
Amurrioko hizkuntza aniztasunaren elkargunea euskara dela aldarrikatu dute

Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa proiektuarekin bat egin dute Amurrioko Amaurre, Zaraobe, Aresketa Ikastola, Mendiko Eskola eta Zabaleko ikastetxeek. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean udalerrian presente dauden hizkuntzak ikertu dituzte.


Hamaika mobilizazio gastu militarraren aurka eta Palestina zein Irango herritarren alde

Asteazkenean, NATOren goi-bilera hastearekin, aliantzak herrialdeei inposaturiko gastu militarraren aurkako mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ostegunean eta ostiralean Iranen eta Palestinaren aurkako gerrak salatuko dituzte.


Gastu militarra %2tik %5era igotzea onartu dute NATOko herrialde guztiek

Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]


Lanbide Heziketa euskalduna, noizko?

Zergatik eskaintzen dira Lanbide Heziketako hainbeste ziklo erdara hutsean EAEn? Zergatik jarraitu behar dituzte ikasketak gaztelaniaz ordura arte D ereduan euskaraz aritu diren ikasle andanak? Lanbide Heziketa euskalduntzeko behingoz plan estrategiko bat gauzatu dezala eskatu... [+]


Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


2025-06-26 | Aiaraldea
Arartekora jo dute, “Osakidetzak ez dielako osasun sistema publiko eta duinaren aldeko 5.646 sinadurei erantzun”

Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan. 


2025-06-26 | Antxeta Irratia
Euskararen Mapa osatu dute Urruñan engaiatu diren herriko 42 eragilerekin

Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko interesa agertu duten herriko 42 elkarte eta establezimenduekin Euskararen Mapa osatu dute Urruñan. Euskara «biziago» egiteko pausoak emateko prest liratekeen eragileak identifikatu ondoren, urratsak egiteko laguntza emango zaie,... [+]


2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


2025-06-25 | June Fernández
Meloi saltzailea
Persepolis

Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]


Eguneraketa berriak daude