NICOLASIN


2002ko apirilaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Aitzinekoengandik jasota zekarren izen konpletoa, Redondo gazte izanak. Terrerosek bereizten zuena. PSOE enpresan haziak, heredatu ondasunak hartu eta bere aurrekoek ez bezala abokatu bulego pribatu baterantz zuzendu ditu pausoak. Euskal lurreko biztanleak, ez du Euskal Herria inoiz bizi izan. Eurotan milioidunak bere burua diruzaletzat ez duen bezalaxe - sosa ez da inportanteena mundu honetan - Nikolasin ez da abertzalea, eta argiki esan du Mayor Oreja hurbilago duela Arzallus baino. Hurbilagotik bizi duela alegia, bertatik ez esatearren. Eta kazetariek ez diote Jesus Egiguren aipatu bere urruntasun - hurbiltasun aitorpen horren aurrean. Domaia. Alta, bere arazo ideologiko sakonena, ezagutzen ez baina bizi duen Euskal Herriaren presentzia hurbilean du, ugazaba ahaldunak langile premiatsuarena bizi duen antzera. Gertutik baina urrun. Ez dakit ondorengorik egin ote duen. Ez dakit bere ardurapeko seme alabarik ba ote duen, baina balu, balizkoak Nikolax-a aukeratu eta aurrekoen joera hautsiko duenaren esperantza ez dut galtzen. Denbora lekuko


Azkenak
Eguneraketa berriak daude