Adimen kamutseko gizarte baten erruz


2002ko apirilaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bada gizaterian alderik franko gauzak ulertzeko edo ikasteko gaitasunari dakionean, eta ez naiz bakarrik ari Greziako jakintsuen eta ni bezalakoen artean egon daitekeenaz. Dena dela, bada ere adimen kontuetan besteok izaten ditugun arazoak baino gehiago duenik, eta pertsona horiei, besteok, "adimen urriko" edota "atzeratuak" deitu ohi diegu. Bada, hain zuzen pertsona horiek gugandik jasan beharko zuten laguntza zekarren kontura ZERUKO ARGIAk bere azkenengo orrialdean. Nonbait 1972 hartan "Atzeratuen eguna illaren 23an" zen. Eta Lapatx izenpetzen zuenak "Lantoki beharra azientzat" zegoela gogorarazi nahi zien hura irakurriko zuten guztiei.


GIPUZKOA AITZINDARI

Oker ez banago, Gipuzkoa aitzindari izan zen besteok baino ulermen eragozpen gehiago dutenen eskubideak defendatzeko orduan, eta ez bakarrik Euskal Herrian. Pertsona hauek ganbaratan ezkutaturik edukitzen ziren garaiei bizkarra eman, eta martxan jarri ziren zenbaitzuk, arazoa kalera atera eta gizarteratzeko. Horregatik esan ahal izan zuen Lapatxek: "Or dago, atzeratuentzat, Patronato San Miguel. Baiña au ez da beti or geldi ditezen. Gizarterako eta lanerako gertu ditezen eskola besterik ez da".
Nolanahi ere, zera azpimarratu nahi zuen artikuluaren egileak, daukaten adinerako izan ohi den ulermen gaitasuna baino gutxiago duten pertsonek "gizartean eta lantokian txertatu eta itsatsi" behar dutela, eta hori egitea ez zela batere erraza. Arrazoiak? Askotxo...
"Egin ditugu ahalegin batzuk, baiña ez dute eman uste zen ondoriorik. Ez, atzeratuen erruz edo moztasunez, gizartearen erruz baizik. Gizartea ez dago oiek hartzeko gertu, gizartea bera dago atzeratua, gizartea bera da ezjakiña".
Halako salaketa larria garbi azaldu beharra zegoen, noski. Eta Lapatx horretarako prest zegoen: "Sartu ditugu lantegi batzuetan, baiña langilleek ez dituzte ondo artu. Langille guziak aztoratu izan dira onelako bat ondoan ikusi dutenean. Ez dute giro jator bati eusten jakin. Ez dute nagusi gehienak ere bihotzik agertu. Ateak itxi dizkiete onelakoei".
Hori guztia egia baino ez zen, eta ez zeukaten zertan ezkutatu nahian ibili beharrik. Dena den, zorionez, bazen bestelakorik ere: "Onartu dituzte batek edo bestek. Baita langilleak gertatu ere onelako lagun bat jator artzeko" eta… ondorioz, "ederki erantzuten ari dira atzeratu auek giro ona, bihotz zabala eta esku egokia aurkitu dituzten tokietan".
Horrez gain, "ondo erantzuten dute lantegian sartu aurreko prestaeran. Toki askotan lan egin dezakete Gipuzkoako lantegietan, esku-lan askoko lantegiak bait dira. Eta atzeratu oiek gauza dira eta gai, leku askotarako. Oso ondorio onak ematen ari dira kanpo errietan, ongi eratutako lantegietan. Lanaren bidez osatu behar du atzeratuak. Ortarako bere askatasuna eta nortasuna aitortu behar zaizkio. Bere dohaiak, joerak eta gogoa ezagutu behar dira. Eta bakoitzari ondoen datorkion lekuan lanean jarri".


LANTEGI BERRIAK BEHAR

Lantegi berrien premia zegoen, ordea. "Lantokietara joan behar lukete Patronatotik hogei-ta bat urtetik gorakoak. Bestela lan-aurreko presteran dauden gazteagoentzat galera dator. Kaltegarri litzake alde guztietatik ere etxera bidaltzea. Etena geldituko litzake beren eziera. Orregatik bidezko eta beharrezko iruditzen zaigu jarraipen bat. Eta jarraipen ori lantokia da.
Elkarte bat sortu zan ortarako ikastaroaren asieran. Onen lanei esker, Bergarako dominikoen tailerretan zortzi sartuak dira, eta beste orrenbeste sartuko dirala uste dugu laister. Eskoriaza eta Eibar aldetik, Fagor, Copreci eta Santalaitz lantegietarako lanak egiten dituzte. Pozik eta txukun egiten dituzte lantegi auek agindutako lanak. Zaillagoa da Donostia aldeko arazoa konpontzea. Baiña artua dugu Zorroagan emengoentzat etxea. Ikastaroaren bukaerarako amaitua egonen da".
Lanpostu horiek "Atzeratuen aldeko Gipuzkoako elkarteak" eratu omen zituen. Baina gehiago behar zen, eta Lapatxek gizarte osoa lotu nahi zuen zereginera:
"Ez da aski gurasoek, Aurrezki Kutxak eta erakundeak bakarrik erantzutea. Gizarte osoak, Erri osoak eskuartu behar luke, bakoitzak orrenbesteko batez lagunduz. Onela, bakoitzak zerikusia eta erantzunkizuna izango luke arazo ontaz. Ez litzake batzun zeregiña bakarrik izango. Danak izango lukete gutxienik itza batzar nagusietan. Lan-itun eta tratuak ere antolatu beharko lirake. Lantegitik lantegira egingo litzake tratua. Bigarrenak ez ondo artzera, berriro lehenengora itzuliko litzake. Eskupeko eske ibiltzea baiño jatorragoa iruditzen zaigu era ontara gauzak moldatzea. Egia bai da esaerak diona: ‘une bateko gosea bakarrik kentzen diozu arrai bat emanda, bizitza guztiko jana eskeintzen arrantzan erakusten badiozu’. Lan egiteko eskubidea du atzeratuak beste guztiak bezalaxe. Ez da guk errukiz ematen diogun zerbait. Lanaren bidez ez bada, ez da osatzen iñor. Beharrezkoa du atzeratuak ere lana osatzeko. Danok eldu behar diogu orpo-orpotik arazo oni. Ez diogu uzkur egin behar. Guztion erantzunkizuna da"

Kontuz, irakurle
Oharra, 1972-IV-23

Bai irakurle. Kontuz! Erriko festak direla-ta, behin eta berriro ere zuen laguntzari eta publizidadeari eskerrak, ale bereziak argitaratuko ditugu. Baiñan, arren, kontuz! ZERUKO ARGIAz baliaturik, beste aldizkariren baterako anuntzioak biltzen dabillenik ere bada-ta

Kondaira triste bat
Chileko Santiago uri nagusian UNCTAD edo CNUCED erakundea ari da egiten bere irugarren biltzar nagusia. ONUren babesean eraturik dagoen erakundea da. Bere elburua, munduko komerzioaren arremanak eta azkunde arazoak zuzentzea da. Batez ere Irugarren Munduko erri behartsuei erabaki jator bat eman nahi lieke. Erakunde hau 1961 urtean sortu zen, ONUko batzarrean egin zen botazio baten ondoren. "Che" Gebarak aldian egin zuen itzaldia gogoangarria da, ONUko ormak ez ziren ohituak horrelako hitzak entzuten. Dena dela, botazio hura zela sortu zen erakundea, eta egin ahal izan zuen Genoban bere lehen biltzarra, 1964 urtean. Erakunde honen barnean, gauzak zehatzago adieraztearren, estadu behartsuek bakarrik ez, baita estadu aberatsek ere parte artzen dute. Baina estadu behartsuek botoz indartsuagoak dira, arauetan honela erabakirik dagoelako. Genoban egin zen lehen biltzarrean ez zen gauza asko erabaki. Egia esan, biltzar kaskarra izan zen. Estadu aberatsen artean bi joera nabarmen agertu ziren: bat, Ipar Amerikarena, eta bestea Frantzia eta Belgikarena. (...) Eskari bat, estadu aberatsei eskari bat egiñaz bukatu zen biltzarra: estadu aberatsek beren produkzioaren %1 eman zezatela, estadu behartsuentzat, alegia. Funtsean, gauza bat bakarrik egin zen, estadu behartsuak elkartu eta "77" estadu behartsuen elkartea sortu, UNCTAD erakundearen barnean bertan indar gehiago izan zezaten. Aseran 77 estadu baldin baziren, une honetan 90etik gora dira, nahiz eta lehengo izenaz jarraitu (...) (1972-IV-23)

Deustoko unibertsitatea
Oharra, 1972-IV-23
Jaun Euskaltzain batzuei Euskal Kultur Mintegiaren izenez inkesta bat egin omen zaielarik eta horri buruz horieriko zenbaitek argitasunak eskaturik, Euskal Kultur Mintegiko batzorde zuzendariak argi eta garbi jakinarazten du ez duela bat ere zer ikusirik haiekin eta, beraz, ez direla erakunde honek antolatutako zerbait bezala hartu behar


Azkenak
Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Cesar-Neron kasua

Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]


Ana Sagasti (AZ Ekimena)
“Jasanezina da sanferminetan pixaren kiratsa eta etengabeko soinua”

Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]


Riviera Gaza: euskal ekonomiarako aukera bat?

Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]


Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


Siriako armada hiritik irten den arren, beduinoek eta drusoek borrokan jarraitzen dute As-Suwaydan

Siriako armada Israelekin eta milizia drusoekin su-eten akordio batera iritsi bada ere, bi komunitateen arteko istiluek ez dute etenik Damasko hegoaldeko probintziako hiriburuan. Soldadu siriarrak As-Suwaydatik irten ondoren, Tel Avivek beduinoak bizi diren hainbat eremu... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


“Gazteen kontrako kriminalizazioa” eta “Poliziaren gehiegikeria” salatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak

Igande arratsean ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, "Poliziaren gehiegikeria" salatzeko. Azpeitiko Udalak udaltzainei elkartasuna adierazi die, eta, aldiz, Ertzaintzaren esku hartzea "gehiegizkoa" izan zela esan du.


Euskara, katalana eta galiziera ez dira momentuz hizkuntza ofizialak izango Europar Batasunean

Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute. 


Agharas ekarteak jasandako eraso arrazistak salatu dituzte Barakaldoko txosnek

Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon. 


2025-07-21 | Axier Lopez
Bilboko Aste Nagusian genozidioaren konplize bati agur esan diote: 13 konpartsak ez dute Coca-Cola txosnetan eskainiko

Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 taldeetatik hamahiruk erabaki dute AEBetako Coca-Cola multinazionalaren produktu guztiak kenduko dituztela haien txosnetatik, Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatuta.


Gazan 19 pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta laguntza zeramaten 25 kamioiri tiro egin diete soldadu israeldarrek

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israelek 2023ko urrian  zerrendaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik 86 palestinar hil dira gosez, horietatik 76 haurrak. Manifestazioak egin dituzte hainbat herrialde arabiarretan, Gazarako su-etena aldarrikatzeko eta palestinarrek... [+]


2025-07-21 | Behe Banda
barra warroak
Berritu ala hil

Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.

Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]


Eguneraketa berriak daude