The Chicken dance


2021eko uztailaren 27an
Oilaskoaren dantza euskal dantza al da?" galdetu diote Lisa Corcosteguiri. "Oilaskoaren dantza?", "sure, the Chicken Dance!". Zalantza sortu baita euskal-amerikarren komunitatean. Autodeterminazioaren aldeko ekimenak ondo daude, baina horiek aurrera egitean, ospakizunetan dantzatzen dituztenak euskal dantzak diren jakin nahi dute euskal-amerikarrek. Eta «The Chicken dance», alegia, 80ko hamarkadan Espainian «Maria Jesus y su acordeón»ek udako kantu bihurtu zuen "Pajaritos por aquí..." hura, top-tena da, zerrendaburua euskal-amerikarren ospakizunetan. Edozein jai, ezkontza edo dena delako ospakizunean, kantaren lehen doinuak nahikoa dira mahaitik altxatu eta besoekin oilaskoarena egiten hasteko.

Ameriketako Estatu Batuetako euskal komunitatean «The Chicken Dance» bezala ezagutzen dute dantza hori, baina «The Duck Dance»,» Dance Little Bird», «Vogel Tanz»,» La Danse des Canards» edo «El Baile de los Pajaritos» bezala ere ezagutzen dela azaldu du Lisa Corcosteguik. Dantza Thomas Werner-ek konposatu zuela 1970eko hamarkadan Suitzan, eta poliki-poliki mundu osora hedatu dala. Gaur egun «Oilaskoaren dantzaren» 140 bertsio desberdin ezagutzen omen dira eta kantaren 40 milioi kopia saldu dira munduan. «Oilaskoaren dantzaren» zabalkundeaz hainbat datu bildu ditu Lisa Corcosteguik, baina badauka oraindik erantzunik gabeko galderarik. «The Chicken Dance», «oilaskoaren dantza», Ameriketako Estatu Batuetako euskal komunitatean nondik nora sartu zen aurkitu nahian dabil.
EUSKAL dantzari buruzko informazioa eskaintzeko Internet-en jarri duen aldizkarian kontatu digu oilaskoaren dantzarena Lisak. Ameriketako euskal dantzariak elkarrengandik urrun eta informazioz urri dabiltzala ikusi du Renoko dantzari eta ikertzaileak, eta beraz, ingelesez eta informazio aberatsez osatzen duen "dantzaldizkaria" jarri du sarean.
Euskal Herriko dantzariak elkarrengandik hurbil gaude eta informazioa eskurago dugula pentsa genezake, baina praktikan, gure arteko informazio trukea oso urria da. Ehunka dantza talde, milaka dantzari eta hainbat eta hainbat ekitaldi badaude ere, bakoitzak gure inguruko hiruzpalau ekimenen berri baino ez dugu izaten. Ondorioz esperientzia, saio berri edo sendotutako proiektuen berri izan gabe, hutsetik hasi eta egunero «mundua berrasmatze»n jarduten dugu.
Euskal dantzarien komunitatearen informazio trukea bideratzeko sortu da dantzan.com, "euskal dantzari eta dantzazaleen gunea". Dantza-talde, dantzari eta dantzazale bakoitzak bere albistea jarri dezake bertan, besteen ekarpenak irakurri eta informazioa gehitu daiteke, eta baita iruzkinak egin ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza eta Code&Syntax enpresaren ekarpenari esker erabiltzeko erraza eta ikusteko oso txukuna den web gune interaktiboa prestatzeko modua izan da http://www.dantzan.com helbidean. Interaktibitate horri esker dantzazale guztion artean egiten den gunea da, ekarpenak azkar eta erraz sareratzeko bidea ematen baitu.
DANTZAREN inguruko albistegi nagusiaz gain, dantzarekin zerikusia duten azken disko eta liburuen berri ematen da bertan, prentsan dantzari buruz agertutakoak biltzen dira, dantzari buruzko bibliografia kontsulta daiteke, eta argazkiak eta dokumentuak trukatu daitezke. Gunearekin batera posta zerrenda bat antolatu da, eta beraz, dantzaren inguruko informazio truke bizia egiteko modua gauzatzen hasi da. Gasteizko Folklore Eskolaren "Doinu eta dantza" aldizkarietatik hasita, Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarraren ekimenetara, eta Renon prestatzen duten «Dantzaldizkaria» ahaztu gabe, dantzari buruzko informazio interesgarriena, «Oilaskoaren dantza»ren inguruko xehetasunak irakurtzeko lotura barne, aurki daiteke bertan: www.dantzan.com


Azkenak
Manex Mailharin eta Nerea Mitxelena, Palestinarekin Elkartasuna ekimena:
“Hemengo enpresarien etekinak Israelen egonkortasunaren menpe daude”

Euskal Herrian harreman mota asko dago Israelekin, eta arrazoi eta interes ugari harremanak ez eteteko. Horietako batzuk aletu dituzte Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideek iragarri berri dute liburuxkan, Israel hemen hasten da izenburupean. Maiatzaren 7an aurkeztuko... [+]


2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Eguneraketa berriak daude