GIZONEZKO IZATEAREN OZTOPOAK


2002ko martxoaren 10ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Gizonezko jaiotzeak osasun-igurikapen eta perspektiba okerragoak edukitzea esan nahi du, emakumearekin konparatuz gero, iazko azaroaren 2tik 4ra bitartean Vienan (Austrian) egin zen Gizonezkoaren Osasunari buruzko I. Mundu-mailako Kongresuaren antolatzaileek azpimarratutakoaren arabera. "Ia guztiek uste dutenaren kontra, gizonezkoak gaixotzeko erraztasun gehiago du emakumeak baino, eta horretaz gain, bere portaerarekin egoera okerragotu besterik ez du egiten", topaketa horietako lehendakariordeak, Anita Rieder doktoreak esandakoari jarraituz.

Jende guztiak hitz egiten du bere osasun-arazoez, baina normalean gizonezkoek emakumeek baino gutxiago; gainera, bere ongizate fisikoaren alde gutxiago arduratzen direnez, lehenago gaixotu eta hiltzen dira gizonak emakumeak baino. Rieder adituak hainbat gauza kritikatzen die gizonezkoei: osasunerako arriskuak jasateko joera, bizi-estilo agresiboagoa eta osasunarentzat kaltegarriagoa, prebentziorako duten kontzientzia eskasa, eta azkenik baita gaixotasunaren sintomei kasurik ez egiteko ohitura ere, molestiak areagotu eta medikuarengana joatea beste erremediorik geratzen ez zaien arte.
Gainera, estresak eragindako zamei aurre egin nahian, gizonezkoek ohitura nahiko arriskutsuekin erantzuten dute: alkohol eta tabako kontsumoa batetik, edo gehiegizko elikadura bestetik. Eta askok uste dutenaren kontra, gizonezkoak dira depresiorik larrienak dituztenak, eta suizidiora jotzen duten biktimen % 80 gizonezkoak dira. Kontxo, gizonezkook ez daukagu, bada, panorama oso argi!


Azkenak
Eguneraketa berriak daude