UPELETAN HERRENKA

  • sagardotegiko ateairuditzen zait pekatu dalahan sartu gabe joatea»Txirritaren bertsoa moldatuta
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Sagardotegiko atea ireki orduko, panorama esperpentiko batek harrapatu gaitu. Sagardoaren graziak eraldatu egin ditu Euskal Herriko Asterix eta Obelix guztiak. Bakailao tortilaren gazia sagardotan beratzen du tribuak, eta haragiari tenedoreekin baino lehen erasaten dio haginekin. Denekin mutur joka ibiltzen ohituta bagaude ere, mahaiak elkartzen du herria. Edozein aitzakia da ona: lanerako tximu bakarra, bileretarako lau katu, eta afaritarako berrogei piraña elkartzen gara. Nola ukatu sagardoa dela gure «edabe magikoa»?
Horratx, sagardotegi boladak dakartzan zipriztin batzuk.



ZIRITIK DATOR ZIRIA.

Ilaran jarrita eta txanda galdu gabe, ez dugu ttantta bat alferrik erortzen utziko. «Gutxi eta maiz» esaerari, bakoitzak hartzen dio bere neurria. Badira, sagardotegira joandako lehen aldi birjin horretan, kondarrak biltzeko baldetik edan dutenak.
Begiak bizitu, eta mingaina arindu ahala, zukuari zukua ateratzen saiatzen dira edaleak. Upel arteko paseak euskaldunon hotz fama arriskuan jartzen du. Gainera, tabernetan baino errazago egoten gara tragoa gonbidatzeko prest. Gaztearena edo zaharrarena, haragia hoztu baino lehen harrapatu beharra dago! Hortzak zorrozten ikus dezakegu, txotxaren ondoko gaztea.


HANKAK ARINAK ETA...

Tenperaturak gora egin ahala, sagardoa borborka zainetan, balantza egiteko modu dotoreago baten bila hasten gara. Altxa besoak, eta euskaldun gerri lehorrari primeran datozkion fandangoa eta (ez hain) arin-arinari ekiten diogu. Kalejirak beti dira integratzaileagoak, pauso bakarra ikasi beharra baitago.

Trikitixa ez bada filarmonika, ez da arpa jolerik faltatzen. Txistulariak ere oso dira profesionalak. Begira, bestela, zuriz jantzitakoari, txistu jotzeko moduak asko dira eta.

SERBILETA BURUAN...

Txirritaren eskola zaharra, Lizaso eta Egañaren plazarik gogokoena, eta etorkizunekoen harrobi da sagardotegia. Hamaika espontaneo eta promesa gazte inguratuko zaizkizu upel artera, belarria jatera. Txirritaren bertso ezezagunen bat, lizuna ziur asko, kantari hasiko zaizkizu. Ondoren, sinesteko eta sinesteko errepikatuko dizute, baietz, eurenak direla, oraintxe, bat-batean okurritutakoak. Eta azkenik, euren bertsoak Txirritaren izenean kantatzera iritsiko dira.
Horrelakoetan umorez hartzea da onena, «zu ere bertsolari» kanpainari men egin, eta bertso txapelketak utzitako biharamunari eta lezioei probetxu atereaz, nola-hala punturen bat erantzuten saiatzea. Beti dago, gainera, intxaurren bat kontrako zulora joango zaion esperantza.

HAU DA FAUNA!

Sagardotegietatik makina bat jende pasatzen da, baina denak katalogatu daitezke espezie bitxi hauetakoren batean.
- «Zakur zaharrak». Hauek astean zehar joaten dira afari-merienda egitera eta txuletaren gauzarik onena hezurra dela konbentzituta daude oraindik. Aho sabaia usaimena bezain fina dute, eta sagardotegiari lau jira ematen dizkiote, atzeko gelako upel ezkutuen bila. Aditu petoak, «gazi-gozo antzekoa» edo «indarra falta zaio» bezalako definizio joriekin, gai dira sagardoa egiteko zukututako sagarraren zuztarrak zenbat pipita zituen asmatzeko.
- «Oilar esponjiformeak». Gau osoa gandortuta pasatu ondoren, goizaldera jotzen dute kukurrukurik onena. Zalapartak zoratzen ditu, eta gehien gustatzen zaien hotsa, intxaurrak ipurdiarekin kraskatzean lortzen dena da. Lumak harro-harro oilanda denen begiradak bereganatzen saiatzen dira. Baina buila asko ateragatik, azeriak eramaten die laguna. Gibela esponja bihurtuta, pixa egiten ez dute denborarik galtzen. Eta lau mokadu probatuta asetzen dira. Azkenean, zopatuta bukatzen dute.
- «Lapak». Sagardotegian eseri egin behar den edo egoerari zutik eutsi behar zaion betiko eztabaida antzu horretan, lapek oso garbi dute: ipurdia oholari itsatsi, eta eutsi! Sagardoa hartzera ere ez dira altxatuko, aldamenekoa bidaliko dute euren basoa betetzera. Besteren euforia eta upeletarako buelta aprobetxatzen dute, platerari puska handiagoa kentzeko. Baldintza klimatologiko berrietara ohitzea kostatzen zaie, eta oraindik ez dute ulertzen sagardotegietan zergatik ez dagoen mantelik, berogailurik eta girotzeko musikarik.

TURISMO MOTA BAT.

«Sagardoaren ruta»ko herriak autobusez betetzen dira. Insersokoak, Espainiako futbol taldeak, Guggenheimdik bigarren jauzian iritsitako amerikarrak... San Ferminetara erromesaldia ere garaiz hasi dute aurten batzuk, eta abiatzerako harrapatu ditu zezenak. Astebururo dira herriko festak «Sagardoaren lurraldean». Afaltzera joan aurretik hasten dira koadrila asko beroketak egiten. Afaltzera ondo bero joaten dira, eta sulfuratuta itzuli. Kaleak parrandazale olatuz betetzen dira, eta zurrunbilo horren erdian marea jaisteko zain geratu behar tabernetara sartzeko.
Beti bezala, batzuek zaparradarekin gustura, herritik atera gabe Euskal Herria ezagutzeko moduko mestizajea sortzen baita astebururo. Euskalkiak salatzen ditu turistak, eta euskaltegietako ikasleak dira gehien etortzen direnak, mintza praktika egiteko aitzakian.
Herritar beteranoenek, berriz, gaztetako erritmoari eutsi ezinda, kostako herrietarantz emigratzen dute. Aspertu dira Benidormeko indigena sentitzeaz, eta gogorra egiten zaie Joxemariren tabernara sartu, eta aurpegi ezagun bat ere ez topatzea.
Baina «aurten ez naiz sagardotegira sartu ere egingo» promesa egiten duenak ere ez du denboraldia libratzen upeletara lau edo bost buelta egin gabe. Konpromiso sozialagatik bakarrik, taldetik bidaltzea nahi ez duenak ez dauka koadrilako afarira edo enpresako balantze osteko sagardotegira huts egiterik. Sagardoa gure kulturaren zati da, eta herri honetan jende kultu asko dago.

ETXEAN TXOTX.

Garai bateko sagardotegiak taberna modukoak ziren. Kanpotik ekartzen zen jatekoa, jada prestatuta, edo nork bere txuleta eramaten zuen sagardotegian erretzeko. Gaur, jatetxe profesionalak dira, mila kalitate kontrol eta berrikuntzari aurre egin behar izan diotenak.
Baina oraindik eusten zaio garai bateko sagardogintza amateurrari. Bailarako baserri gehienek egiten dute etxerako sagardoa. Barrika txikietan ontzen dituzte inguruko sagarrak, eta bizilagunari harrapatuak. Etxekoek nahi adina edateko izaten dute. Barrika hustu beharra dago sagardoa ozpindu baino lehen, eta koadrilak ere prest egoten dira «mesede» hori egiteko. Barrikotea da garaiko kirolik praktikatuena.

SAGARRARI BUELTAKA.

Sagar mikatz batek ekarri omen gintuen mundu honetara. Oraindik ere, bere zukuak zerura edo infernura bidaltzen gaitu.
Mila aldiz irakurri dugu zer bide egiten duen sagarrak gure ahora urtuta iristerako: sagarra bildu, jo, upeletan sartu, eta txorrotan atera. Baina ugalketa prozesua lore eta erletxoekin azaltzen digutenean bezala, ipuin horrek ere misterioren bat ezkutatzen du. Non bukatzen du sagarrak, sagardo bihurtuta edan eta gero?
Bizitzaren kontzeptu ezberdinei jarraiki, sagarrak bi destino ditu. Bata, ezkerreko orriko argazkiak erakusten duenez, zikloaren hasierara itzultzea da, «aldapeko sagarraren adarraren punta, puntaren punta»ra.
Eta sagarraren beste bukaera da bere garapenarekin jarraituz materia eraldatzen joatea.
Sagardozaleoi, aditu eta adiktuoi, berdin gertatuko zaigu. Sagardotegiko atea ixten digutenean, hurrengo asteburuan berriro irekitzeko zain geratuko gara. Sagardo bolada osoa bukatzen denean, berriz, hurrengo denboraldirako egunak kontatzeari ekingo diogu. Bizitza zorionez ziklikoa delako, eta harro, gizakiok harri berean berriro estropezu egiteko bezain inozoak garelako


Azkenak
2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Marylen Serna, Kolonbiako aktibista
“Enpresak 200 pertsonari ematen die lana, baina lur horiek berreskuratuta 1.400 familia biziko lirateke”

Komite Internazionalisten bidez, gure artean izan dugu Marylen Serna (Cajibio, Cauca, 1965) Kolonbiako borrokalari soziala. Bizitza militantea lau ardatzen inguruan garatu du: nekazarien eskubideak, emakumeenak, lurraldearen defentsa eta gatazka armatuaren erresoluzioa... [+]


Eguneraketa berriak daude