Lapurdiko Barrualdea. Ametsak eta mirariak agerian

  • Aurreko astean Lapurdiko kostaldean ibili ginen, Miarritzen gehienbat eta aste honetan Lapurdiko barnealdeko bizpahiru herri ederretara abiatuko gara: «Piperraren Aberria» dugun Ezpeleta batetik, bertako hainbat etxe aurrealdek argi uzten duen moduan, hori bai, Kanboko urberoetan atseden ederra hartu eta ongi baino hobeto erlaxatu ostean, azkenik Itsasu inguruko mirarietan murgildu asmoz, herri gogoangarri honek erakusten dizkigunak ez baitira makalak: Atekagaitz pasabide bitxia, Artzamendi ikusgarria eta baita herri bertako eraikin eta monumentuak, «Ageria» barne.

2002ko otsailaren 24an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Uztaritzetik kanbora jarraituz, zentrua baino 1 km. lehenago Arnaga Etxea dugu. Iparraldeko ohiko arkitekturan oinarrituz, baserrietan, euskal estilo berria (Euskal Txaleta) sortu zen, eta etxe hau lehen adibideetakoa da.
"Cyrano de Bergerac"en egileak, Edmond Rostand poetak eraikiarazi zuen; uharka, lorategia, etxea bera, museoa... dena oso zainduta eta ederki apainduta dago. Ordutegia: 10:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 19:00ak arte. Otsail-martxoan asteburu arratsaldeetan. Apiril-iraila bitartean egunero. Urritik Santu Guztien egunera arte ere asteburu arratsaldez.
Kanbo Erdi Arotik jada oso ezaguna da bere urberoengatik, eta horrek XIX.etik batik bat, pertsonaia garrantzitsu askok bisitatzea eta pertsona nagusien turismo-gunea bihurtzea ekarri dute. Jatorrizkorik ospetsuena Bernard J. Apeztegi (1881-1950) "Kanboko Txikito" pilotaria dute.
Kanbo Garaian (gaur egungo erdialdea) Errobiren gaineko San Lorenzo eliza bisitatu eta Rue de les Terrases-etik ibilera panoramiko polita egin dezakegu. Errobi ibaia igaroz Kanbo Behea nekazal auzo atsegina dugu, edo bestela ibaia gure ezkerrean dugula zuzen segituz, Urberoen auzora iritsiko gara.
Ezpeleta "piperraren aberria" da (begira bestela Euzkadi Hotelaren aurrealdea). Piperraren Jaia urriko azken igandean ospatzen da, eta egun horretarako etxe guztiak piperrez dekoratuak ikusiko ditugu, eguzkiari begira lehortzeko. Urtarrileko azken asteazkenaren inguruan berriz, Pottoken Azoka garrantzitsua ospatzen da. Azoka bera jada oso ikusgarria izateaz gain, nekazal giro polita eta jatetxeetan menu berezi eta tipikoa izan ohi da.
Herriko sarreran dagoen Ezpeletako Baroien gaztelua, egungo udaletxea, bere dorre zirkularrarengatik nabarmentzen da, herriko etxe handi eta ederrak dominatuz. Behealdean St. Esteban eliza dugu, bere kanpandorre handi, aintzinako hilerri eta Lapurdin gizonezkoak meza entzuteko jartzen diren egurrezko galeriekin.
Ezpeletan ezkerrera egin, eta aerodromoaren albotik pasa ostean Itsasuko enparantzara iritsiko gara. Hemen, Udaletxe, pilotaleku eta inguruko ostatuek lapurtar estiloko plaza atsegina sortzen digute, baserri edo etxe zuri-gorri tipikoez osatua.
Atekagaitz edo Pas de Roland-erako bidean eskumara, Itsasuko bigarren herrigunea dugu San Fructuosoren elizaldea, haizpitarte baten sarreran. Elizaren alboan, parketxo batean Itsasuko Gutuna dugu, euskal nazio-eskubideak gogoratzen dituen monolitoa.
Errobiren haizpitarterantz errepidetxo oso estu batetik abiatuz, bi km.ra Atekagaitzera, haitzean egindako arku bitxira, iritsiko gara. Bide bera jarraituz, Laxia auzunetxoa igaroko dugu. Hemendik bidetxo estu baina asfaltatutik igotzen hasiko gara. Bidexkak 10 bat km. ditu Artzamendiraino, eta ikusten den paisaia hain zoragarria ez balitz astuna bihurtuko litzateke; baina erradarrak dauden tontorreraino gidatu eta ez zarete damutuko, inguruak edonor txunditzeko modukoak baitira.

ITSASU
Itsasu bi gunetan banatuta dago eta paisaje ederrek inguratzen dute. Bestalde, laborantzaz eta turismoaz arduratzen den Itsasu Ipar Euskal Herrian eragin handia izan duen Enbata mugimendu abertzalearen sehaska ere bada, eliza ondoko hilarri moduko monolitoak gogoratu bezala.


Ikustekoak

Lehenbiziko gunea, hau da, Herriko Etxe eta frontoia dauden enparantzaldea, txikia bezain ederra da, lapurtar estiloko etxe eta ostatuek inguratua. Herriaren beste aldean berriz, San Fruktuoso eliza geratzen da, XVII. mendean egina.
Haizpitarte baten sarreran kokatua, estilo lapurtarreko eraikina da. kanpoaldean kolore txuridun kanpandorrea nabarmentzen da, eta barrualdean herrialde honetan ohikoak diren gizonezkoentzako galeriak nabe bakarrean kokatuak.
Eliza inguratuz hilerria daukagu, hilarri diskoidalez zipriztindurik. Hilerriaren sarreran euskaldunon nazio eskubideak gogorarazten dituen monolitoa altxatzen da. Izan ere, 1963ko Aberri Egunean, Gernikako Arbolaren adaska bat landatuz, leku honetan Enbata mugimendua sortu zen, eta monolitoaren inskripzioa orduko Itsasuko Ageriaren zati bat da.


Atekagaitz

Atekagaitz edo Pas de Roland-era eliza ondotik igarotzen den eta kotxea doi-doi sartzen den bide estu batetik iritsi gaitezke. Errobiren haizpitarte izugarriaren erdian eta ibaiaren alboan haitzean zulatutako arku bitxi hau daukagu, pertsona bat pasatzeko moduko zuloa hain zuzen.
Herri-kondairak dioenez, zuloa Karlomagnoren loktenentearen Duranbal ezpata mitikoak sortutakoa da, Zaragozarako bidean gudarostea pasatu ahal izateko egindako irekiunea. Halere, Laxia eta Itsasu arteko bidezidorra oztopatzen zuen haitza apurtzearen ideia bertako baserritarrena izan zen, bidea erraztu asmoz.
Batera edo bestera izan, gaur egun arku enigmatiko hau osotasun bitxi eta politaren azken elementua dugu: haizpitarte ikusgarriaren erdian, atzean mendi, zelai eta baserri paisaia dugula, haitz handiaren ondoan ibaiak bere bidea segitzen duela...


Artzamendi

Lapurdiko mendirik altuena (926 metro) eta hainbat kondaira mitologikoren kokaleku den mendi hau Hegoaldean behintzat merezi duena baino askoz gutxiago ezagutzen da, eta askorentzat, aurkikuntza izugarria gerta daiteke. Gainera, kontutan izanda gailurreraino kotxez iritsi daitekeela, jada ez dago nekearen aitzakiarik.
Goian dauden antena eta erradar itsusiak ahazten baditugu, gure aurrean agertuko zaizkigun parajeak benetan zoragarriak direla esan beharrean egongo gara. Horrez guztiaz gain, Itsasutik eta Atekagaitzetik bidean pasako dugun Veaux Gainaren ondoan, Meatzeko Lepoan harrespila edo kromletx ugari bisita ditzakegu.
ITSASUKO AGERIA
Egun, 1963ko apirilaren 15ean Aberri Egunean Lapurdiko Itsasun landatu dugun arbolaren pean bildurik, huna zer jakin arazten dugun:

guk euskaldunek

Zer giren
Lurraren, arrazaren, mintzairaren, ohiduren aldetik, Herri bat eta bakar bat gira
Iragan denborako eta egungo nahiaz, Nazione bat gira
Naturaz eta historioaz demokrazia bat gira.
Herri, nazione, demokrazia gisa

Zer diogun
Batasunaren obratzeko eskubidea
Gure buruaren jabetasun osoa nahi ditugu
Herri bakotxari zor baitzako, mende huntan, bere buruaren gobernatzeko dretxoa

Jakin arazten dugu
Gure nazionea guhaurrek gobernat nahi dugula
Bertze herrieri gure Euskal Herria nazionetzat onhar araztera oldartuko girela
Horrela bat eginen da Euskal-Herria eta gure aberriari bizia eta segida emanen diogu.

Informazio Praktikoa
KANBO

Turismo Bulegoa: Parc St. Joseph (bidegurutzean). (0)5 59 29 70 25.
Gendarmetegia: (0)5 59 29 72 47.
Anbulantzia: Ayerbe- Ch. Camp de César.
(0)5 59 29 78 09.
Botika: Eliza Plaza. (0)5 59 29 71 46.
Kotxe-tailerrak:
Ayneto-Ford- Kanbo-Hazparne bidea. 24 ordu. (0)5 59 29 92 48.
Labat Labat-Citroen- All. Ed. Rostand.
(0)5 59 29 71 13.
Pocorena Gare-Opel- Av. de la Gare
(0)5 59 29 89 32.
Etchegaray-Renault- Kanbo- Larresoro bidea.
(0)5 59 93 04 37.
Bankuak:
BNP- Rue de las Terrasses.
Banque Inchauspe- Trinketearen kalean.
Arropa-garbilekua: Rue Ed. Rostand.
Jan eta lo egiteko:
**Hôtel St. laurent- Rue Terrasses.
(0)5 59 29 71 10. Logela 155-280.
**Auberge de Tante Ursula- Kanbo Behean, frontoi ondoan.
(0)5 59 29 78 23. Logela 87-150 libera.
Elissalde Pentsioa- All. de Neubourg.
(0)5 59 29 70 15. Logela 130-145.

EZPELETA

Turismo Bulego-Udaletxea (Mairie): Herriko sarreran (0)5 59 93 91 44.
Gendarmetegia: (0)5 59 93 91 33.
Botika: Abbassi Lacour- Zuraiderako bidean.
(0)5 59 93 80 27.
Kotxe-tailerrak:
Daguerre- Jeau de Paume Plaza.
(0)5 59 93 92 33.
Etcheverria-Renault- Zuraiderako bidean.
(0)5 59 93 90 81.
Bankua: Banque Michel Inchauspe- Kale Nagusia.
Jan eta lo egiteko:
Hôtel Euzkadi- Kale Nagusia.
(0)5 59 93 91 88. Logela 42,69 euro.
**Hôtel Chilar- Kale nagusia.
(0)5 59 93 90 01. Logela 29,73 euro.

ITSASU

Herriko Etxea: (0)5 59 29 75 36.
Botika:
Elbert- Zentruan. (0)5 59 29 91 43.
Kotxe-Tailerrak:
Errobi- Errobi 15. (0)5 59 29 24 03.
Jan eta lo egiteko:
**Hôtel du Chene- Eliza ondoan.
(0)5 59 29 75 01. Logela 36,59 euro.
**Hôtel Bonnet- Plaza.
(0)5 59 29 75 10. Logela 29,73-53,36 euro.
**Hôtel Etchepare Sallaberria- Plaza.
(0)5 59 29 75 14. Logela 35,06-36,59 euro.
**Hôtel Teillerie- Ondoria, Atekagaitz-Pas de Roland. (0)5 59 29 75 39. Logela 30,49-32,01 euro.
**Hôtel Iguzkian- Elizara bidea. (0)5 59 29 75 11. Logela 27,44-38,11 euro.
**Hôtel Le Txistulari- (0)5 59 29 75 09. Logela bikoitza 27,44-38,11 euro.
Lo egiteko:
***Camp. Hiriberri- (0)5 59 29 98 09.


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude