BARNE LABAINKADEK GIDATUTAKO IDEIEN EZTABAIDA


2002ko otsailaren 03an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Maiatzeko hauteskundeetako PP-PSE blokearen porrotak krisi latza zabaldu zuen PSE-EEren baitan. PPren itzalean ibili izana salatu zuten gogor alderdiko zenbait sektorek eta, halaber, euskal sozialismoaren baitan historikoki eman izan diren zenbait eztabaida azaleratu dira oraingoan ere. Baina krisi eta barne liskar giro gogor batean, eta halako gehientsuenetan gertatzen den moduan, ideiez gain, pertsona eta talde desberdinen arteko lehia bere gorienean azaldu da: Nicolas Redondo Terreros idazkari nagusi ohiaren aldekoak batetik eta Patxi Lopez eta Manuel Huertasek zuzentzen dituzten Bizkaiko eta Gipuzkoako zuzendaritzak bestetik, bakoitza bere infanteriarekin atzean.

Lerro potoloz azpimarratua agertu den irudia hori izan da. «Labainkadak», «ehizaldia», «txakurrek haginkatutako basurdea»... PSE-EEren baitan berba hauekin deskribatzen ari dira bi sektoreek elkarri egiten dizkioten erasoak. Eta egoera borobiltzeko, martxoaren 23 eta 24an egingo den ezohiko kongresurako bi hilabete eskas falta denean, hirugarren ildo bat atera da oholtzara: Euskal Sozialismo Berria, Gipuzkoatik bultzatua baina Araba eta, batez ere, Bizkaian ere sostengu maila bat baduena. Idazkaritza nagusiaren lehian, ia segurtasun osoz, Gemma Zabaleta litzateke sektore honen hautagaia. Gipuzkoan, Odon Elorza da sektore honen beste pertsona ezagunetako bat; Bizkaian Euskadiko Ezkerratik lehorreratutako asko, tartean Arantza Mendizabal; eta Araban Juventudes Socialistasetako gehiengoa.
Korronte honek egoera are korapilo- tsuagoa egin du, ideien aldetik Egigurenen txostena baino «nazionalistagoa» delako - Redondoren aldekoen terminologia erabilita-, eta baita Gipuzkoa eta Bizkaiko zuzendaritzaren inguruan -Errenteriako San Marcoseko ‘itunekoak’- biltzen direnak bitan banatzen dituelako. Kongresuan ikusiko da zein indar agertzen duen, baina balantzak alde batera edo bestera egiteko erabakiorra izango bide da, kontsentsu maila zabala lortuko ez balitz behintzat.
LISKARRAREN MAMIA. Kanpotik begiratuta, eztabaida aukeraketa kontu batean islatzen da: PP ala EAJ? Edo PPrekin batera, askatasuna, demokrazia eta Konstituzioa eta Estatutuaren defentsan, nazionalismoari aurre egiteko fronte indartsu bat eraikiz, edo askatasuna, demokrazia, Konstituzioa eta Estatutuaren defentsa tinkoa bai, baina PPrengandik urrundu eta euskal nazionalismora -EAJra- gehiago hurbilduz. Ohiko ‘obrerista eta espainolistak’ eta ohiko ‘vasquistak’ aurrez aurre berriz.
Modu sinple batean esanda, hori da irudikatu dena, eta ez kanpotik bakarrik, PSE-EEren baitan ere, sektore desberdinetatik etengabe ari baitira honakoa errepikatzen: «Kontua ez da PP edo EAJrekin, proiektu propio bat eratzea baizik». Hori bai, eta horretan guztiak ados dira, abertzaleen alternatiba litzatekeen proiektua.
Egoera ez da horren sinplea, baina diren sektoreen joera eta norabidea azpimarratzen dute PP eta EAJren aipamen horiek. Gatazka, autogobernua, autodeterminazioa, Euskal Herria, bakegintza, Estatutua, normalizazioa... alor gehientsuenetan ikuspegi oso desberdinak islatzen zituzten Jesus Egigurenen txostenak eta Nicolas Redondo Terrerosek egindakoak... Ramon Jauregik gidatutako Kudeaketa Batzordeak, bien sintesia egin du, baina Redondok bere tesien garaipena ikusi du sintesi horretan, eta hala adierazi zuen duela bi aste hautagai ez zela izango iragarri zuenean. Euskal Sozialismo Berrikoek ezagutarazitako dekalogoak Egigurenen taldeak egindako txostenari aurre hartu dio eta, oro har, abertzale eta sozialisten arteko elkarlana lehenesten du; bakegintzan, laborismo britainiarrak biolentziaren aurrean izandako jokaera dute eredu.
Gaur egungo eztabaidak dira, XXI mende hasierakoak, baina XX. mendean zehar ere topa ditzakegu hauen arrastoak. Antonio Muñoz Molina idazleak Redondo Terrerosen alde egindako idazkian -123 pertsona esaguratsuren sostengua jaso du- historiara jotzen da Espainia defendatu behar izan denean PSOEk eskuinarekin nola bat egin izan duen azaltzeko: «1930. eta 1931. urteetan, II. Errepublika ekarri zuen ezkerreko eta eskuineko indar politikoen aliantza handiaren bizkarrezurra izan ziren sozialistak. Trantsizioan ere, dastatzen hasiak ginen askatasunek zenbat iraungo zuten ez genekien garai nahasian, PSOEk ulertu zuen, eta lehenetsi ere bai, elkarren arteko desberdintasun ideologiko legitimoen gainetik egongo zen elkar ulermenerako espazioa eraiki behar zela, guztientzat leku egingo zuen legalitatea hain zuzen».
Historian, ordea, egun bizi diren sentsibilitate desberdinen aztarna ugari dago, eta XX. mendeko bigarren hamarkadan PSOE Gipuzkoan hedatzen hasi zenean, euskal nazionalismoaren aurrean sozialistek Bizkaian erakutsitako oldarkortasunetik urrundu ziren; beste ukitu bat eman behar izan zioten alderdiari. 1918an, Felipe Carretero Bizkaiko buruzagi sozialistak abertzaleek oihukatutako «Gora Euskadiren» aurrean «Gora Espainia» oihukatzea aholkatzen zuen. Eibarren, ordea, alderdiko gazteek honako mezua zabaltzen zuten esku orrien bidez: «Gora Euskadi eta gora mundu guztian bere izardiarekin bizi dan gentia». Tomas Meabe, Jose Medinabeitia, Toribio Etxebarria eta beste buruzagi batzuek euskal nazio arazoaren beste ikuspegi bat agertu ohi zuten, eta Gipuzkoako sozialista askok ere eredugarritzat jo izan dituzte halakoen jarduera eta ideiak.
Antzerako uretan mugitu beharko du ateratzen den PSE-EEko idazkari nagusi berriak. Izenen dantza hor dago baina oraindik ez da hautagai argirik, eta dirudienez Jose Luis Rodriguez Zapaterok PSOEren azken kongresuan erabilitako taktika -azken unean aurkeztea- hobesten dute guztiek, ehizaldiek hautagaiak hondoratuko dituzten beldur. Redondoren aldekoen izenen artean hiru nabarmentzen dira: Rosa Diez, Javier Rojo eta Carlos Totorika. Lehenengo biek oso iragan lerratua dute, lehenak batez ere, kontsentsuzko bideei ekiteko eta Totorikak jakinarazi du ez dela aurkeztuko; dena den, ezaguna da azken orduko ‘presioek’ duten indarra. Ana Urtxuegia Lasarteko alkatea ere hirukote horren izenen dantzan ibili da, nahiz eta Totorikaren aukerak handiagoak diren. Horrez gain, ez litzateke baztertzekoa azkenean Arabakoak sektore moduan agertzearena, eta orduan bai, Rojo litzateke hauen hautagaia.
Gipuzkoa eta Bizkaiko zuzendaritzen ingurukoek, ordea, Patxi Lopezen izena dute, baina zenbait iturriren arabera, Bizkaiko idazkari nagusiak hautagai izateko gogo gutxi du. Hedabideetan behin eta berriz aipatu da bera litzatekeela Ferrazeko hautagaia. Eta, azkenik, Euskal Sozialismo Berrikoek Gemma Zabaleta eramango dute hautagai gisa. Izena eman nahi ez zutenek ezin izan dute saihestu -ahalegin berezirik ere ez dute egin- hautagaitzarako lehen izen argia beraiena izatea

PSE-EE proiektua nola indartu, PPren edo EAJren sareetan erori gabe
Martxoko ezohiko kongresuan PSE-EEko sektore eta boteregune desberdinak izango dira aurrez aurre, baina baita ideiak ere, batzuk euskal PSOEn historikoak direnak, eta beste batzuk abagune zehatzari lotutakoak. Arazo nazionalarekin zerikusirik duten ideietan badira ikuspegi desberdinak. Egigurenen txostenean, esate baterako, autodeterminazioaren aipamenak hautsak harrotu zituen Redondo Terrerosen sektorean, nahiz eta Euskal Herriarentzat eskubide hori onartu ez eta bakarrik eztabaidatzeko gai moduan aipatu. Nicolas Redondo Terrerosek bere txostenean erabat arbuiatzen zuen: «Egungo markoarekin ados gaudenoi, ez dagokigu berau gainditzea proposatzea». Ramon Jauregik gidatzen duen Kudeaketa Batzordeak, sozialisten azken hogei urteetako tesietara itzuliz baztertu du gaia, herritarrak eguneroko jardunean autodeterminatzen direla esanez.

Jarduera politikoan jarraitu beharreko lerroetan egongo da eztabaida nagusienetakoa: euskal nazionalismoarekiko elkarlanerako eta akordioak lortzeko jarrera irekiagoa izan edo, egungo egoeran ate horiek itxi eta PPrekin batera muturreko oposizioan jarraitu hurrengo hauteskundeak arte, honek PPren itzalean geratzeko duen arriskuarekin.
ETArekiko jarrera, federalismoa, Gernikako Estatutua eta Espainiako Konstituzioari buruz badirudi adostasun maila handia dagoela. Edozein eratan, autogobernu kontuetan izan daiteke desberdintasunik, batik bat Konstituzioa eta Estatutuaren interpretaziotik autogobernuak izan ditzakeen garapenerako potentzialitatea dela eta.
Oro har, Kudeaketa Batzordeak landutako sintesi txostenak Redondo Terrerosen txostenari Egigurenenari baino gehiago heldu dion ikuspegia nahiko hedatua da. Ikusi beharko da nola eragiten duen Euskal Sozialismo Berriaren dekalogoak bukaerako ildo politikoan, honek eskuarki indar gehiago jartzen baitu euskal ezaugarrietan oinarritutako sozialismoan


Azkenak
‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Eguneraketa berriak daude