«EUSKALDUNAK DIRA NIREKIKO JENDE ONDRADUENA»


2002ko urtarrilaren 13an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Baztaneko Oronoz-Mugairiko Zozaia auzoko «Gorritxenea» utzi eta Lekarozko Oharriz auzoko «Sutegia» etxera itzuli da Miguel Sanchez-Ostiz idazle iruindarra. Sutegian hasi zen «La casa del rojo» (1995-1998) egunkaria idazten eta «Gorritxenea»n amaitu. «Gorritxenea»n, berriz, «El Corazón de la Niebla» eleberria abiatu zuen, Euskal Herria ardatz harturik gauzatu nahi duen «Las armas del tiempo» izen nagusiko sei eleberrietatik lehena.

2001eko Kulturaren Bianako Printze Saria eskuratu izanak ez ditu Sanchez-Ostizen jitea eta bizimoldea batere aldarazi, ezta Madrileko literatur zirkulu eta hedabideetako apetetara makurrarazi; aitzitik, Euskal Herriko bizitza kulturalaz nahiz soziopolitikoaz are ausarkiago mintzatzera menturatzen da. Miguel Sanchez-Ostizek bere izaeraren neurritsuko izadia eta gizadia kausitu ditu Baztanen, eguneroko bizitza zein bere asmo literarioak gauzatzeko lekua zabalik.

Baztanera etorri arte, zure eleberrien imajinarioa Umbrian kokatua izaten zen, hots, Iruñean, zure hirian. Zer da Umbria baina?
Umbria hiri ikusezina da, nire fikziozko lanetan sorturiko hiria; neronek behiala bizi eta jasan nuen hiriaren ondorio literarioa. Izan liteke Iruñea, baina Iruñea irudikaezina da guztiz. Umbrian ez da Iruñea osoki agertzen, egundaino ez naiz hainbat gauza kontatzera ausartu. Idazle baten bizitzan hainbat gauza ezin da narratu. Zergatik? Ez dakit. 51 urte ditut, eta ez naiz hainbat eta hainbat gauza idaztera ausartzen. Nork bere egiari aurre egiten dionean -hori da bizitza honetan funtsezkoa- oso zaila da dena narratzea. Izan ere, zein da zure egia? Etorriko da, mentuaz eta ausaz, denak kontatzeko garaia. Iruñean erraten duten bezala, helduagoak edo zaharragoak izanen garenean, handitan... (irriak).

1992an, «Las Pirañas»en eleberriaren karietara Iruñea hiriaren hainbat zimendu ukitu zenuen. Harrezkero zure bizitzak beste norabide bat hartu zuen.
«Las Pirañas»en Iruñeko bizitza soziala nobelatu nuen; nire ikuspuntutik, jakina. Haren ondorioz, egoera hagitz bortitza bizi izan nuen, bizitzen uzten ez zidan egoera: mehatxuak, irainak eta kolpeak jasan nituen. Eleberria oso kitzikagarria suertatu zen hainbat zirkulutan, biolentzia eragin zuen hainbat pertsonengan, eta egoera hark haienganako oldarkortasun izugarria sorrarazi zuen nire baitan. Deskribatu nituen pertsonaiak ez dira errealak, eta errealitatetik hurbilen legokeen pertsona bakarra izan zen gutxien kexatu zena. Bera zen kexa zitekeen bakarra eta giza ahalbide eta handitasun aparta erakutsi zidan. Gainontzekoek bere burua irudikatu baino ez zuten egin.

Arras kritikoa zara sektore sozial eta politiko guztiekin, euskal nazionalismoaren muturreko sektorearekin barne.
Haatik, ezker abertzalea da euskal nazionalismoari eta ETAri buruzko nire kritikak hobekien ulertu dituena, edo hala uste dut behintzat.

Ez zara inorekin uztartzen, irudiz?
Saiatzen naiz.

1995ean Baztanera etorri zinen. Zer aurkitu duzu Baztanen?
Pertsonen ontasuna. Baztaneko nire lagunak xumeak dira, bizitzan asmo handirik gabekoak, herriko jende laua, giza kalitate izugarria dutenak. Beren leialtasuna, afektua eta errespetua eskaini dizkidate, eta horrek, drogak bezala, adikzioa sorrarazten dizu. Horrek guztiak gerarazi ninduen hemen. Zergatik? Ondo nagoelako. Non geratzen zara? Ondo zauden tokian. Garesen dioten bezala, «ondo zauden tokian denboraldi luze...»
Literaturarako, berriz, mugalekua, bidartea eta leku literarioa da, hagitz erakargarria. Bi mentalitate eta hiru hizkuntza tartekatzen dira hemen. Idazle batentzat oso mundu joria da, nik aurkitu dudan joriena. Hau zortea!

Madrilen ere bizi zara tarteka-marteka. Hango prentsa eta literatur zirkuluekin ez omen zara ongi moldatzen...
Hango prentsa eta zirkuluekin tupust egiten dut. Arestian ez naizela inorekin uztartzen edo ezkontzen erran didazu. Begira, ia-ia oharkabean, nork bere nortasuna eta mundua ikusteko moldea eraikitzen du -nire kasuan, oso indibidualista eta independentea-, bere independentzia atxikitzeko borondate handiz.

Euskal Herriari begira bizi den Madrileko giroan mugitzen bazara, hots, «gure alde edo gure aurka zaude» leloa praktikatzen dutenen inguruan, zaila da inorekin ezkontzea:«ETAren hilketen eta krimenen aurka nago, baina ez naiz sekulan euskaldunen aurka izanen. Sekula ez» erraten diet nik. Haiek«edo haiekin edo haien aurka» eskatzen didate behin eta berriz. Eta nik temoso:«ETAren aurka bai, baina zuekin ez. Ez zaituztet gustuko. Gehiegizko jokamoldeak praktikatzen dituzue, ez naiz zuen jokoan aritzeko prest».

Madrileko prentsarekin etsita zaude.
Muturreko ederrak jasotzen ditut. Baliteke ni aski zuhurra ez izatea, ez dakit gauzak manipulatzen nonbait. Beraz, horrek ez dizkizu lanerako baldintza hobeagoak sortzen.

Aterik itxi al dizu izaera horrek?
Bai.

Literaturatik eta idazle gisa bizitzeko beste erdietsi duzu alabaina.
Modu apalean bizitzeko beste bai; baina modu umil eta xumean.

«La casa del rojo»n ezinegona agertzen duzu batzutan. Zure buruarekin egin duzunaz zalantzati-edo.
Batzutan (irriak). Baina gezurra da; gezurra da. Egunerokoetan zure aldartea agertzen duzu egunetik egunera, eta normala da. Baina, egi bat gailentzen da, honako hauxe:«Idazlea izan nahi nuen, eta naiz». Eta horrek harro sentiarazi behar nau, bizi-bizirik, eta bete-betea. Hori ez dela egunero gertatzen? Jakina. Gauzak ez zaizkizu beti ongi ateratzen, edo ez nahiko zenukeen bezain ongi, ez zara nahi beste ezagutua. Orduan zure urguilua gailentzen da, zure harrokeria, zure buruarekiko estima, zure baitarako maitasuna. Baina, hotz hotzean, erraten diot nire buruari:«Zuk ez zenuen idazle izateko baldintzarik biltzen, eta lortu duzu idazle izatea. Beraz, izan zaitez zoriontsu, kontxo! Egon zaitez pozik eta ez goibeldu. Ez muturtu. Eta ez badizute nahi adina kasurik egiten, paso egin ezazu. Bestela ergel bat zara».

Idazle zaildua izanagatik ez duzu Madrileko literatur inguruetan lekurik hartzen, ez zara publiko zabalarengana iristen. Zure jarduera soziala aldatuko bazenu, agian...
Agian. Nik zer dakit? Agian, bestelakoa banintz, bestelakoa izango nintzateke. 4.000-5.000 irakurle inguru dituen idazle bat naiz, ez naiz best selleren idazlea, ez masetako idazlea, ez dut espektakulurik ematen, ez naiz errege-ganbaran eta gortean ibiltzeko pertsona. Ez naiz eta ez dut aldatuko. Eta ez nau kezkatzen! Kasu, niri ere gustatzen zait saltzea, eh! Eta arrakasta ukaitea. Baina orainokoan ez da suertatu! Ergela eta gezurtia nintzateke kontrakoa esango banu.

Barojazaletzat har zaitzaten gustuko al duzu?
Barojazalea naiz, baina ez naiz bere taxukoa, bere aldartekoa, ez dugu deus ikustekorik. Hara! Nik nortasuna egina daukat eta ez diezadatela erran, so egiozu: «Barojazale bat». Arraioa! Zerbait gehiago izanen naiz, pixka bat gehiago, bederen, otoi eta arren!

Bizitzan nahiz literaturan leku berri baten bila ibili zara azken urtetan, deserrotzearen sentimenduarekin borrokan...
Deserrotzearen sentimendua molde bizi-bizian daramat nirekin, baina bizipen hori ere subjektiboa da. Ez naiz inongoa, ez ezeren parte, gustukoa dudanaren partaidea besterik ez naiz sentitzen. Baztanen, haatik, ez dut deserrotzearen sentimendua sentitzen.

Euskal Herrian leku bat kausitu duzu, antza.
Bai. Lausengari edota ipurgarbitzaile baten gisara hartuko naute beharbada, baina erranen dut: euskal hedabideak dira -bertakoak, alegia- kasu gehien egiten didatenak, baita unibertsitateko euskal mundua eta euskal idazleak ere. Euskaldunak dira nirekiko jende ondraduena, Euskal Herria da hobekien saltzen dudan tokia.

Gaztelaniaz idazten duten euskal idazleek ez dute hori esaten?
Euskal hedabideek ez dietela gazteleraz idazten duten idazleei kasurik egiten delako leloaz ari bazara, ez da nire kasua. Bestalde, gezurra da euskal munduak gazteleraz idazten duten idazleei bizkarra ematen diela. Gezurra!

Euskal tribuaren partaidea sentitzen al zara?
Nazionalismoa derrigorrezkoa ez den bitartean... baliteke. Gizarte berri bat eraikitzeko arrazoi sentimentalak antzeman ditut, norberaren neurrien eta beharren araberako herri eta gizarte bat. Zure nahikari, identitate txiki eta miserablearen araberakoa betiere. Honen guztiaren araberako herri hori eraikitzeko arrazoiak badaude. Denok sartzen garen herri batez ari nauzu.

Euskal nazionalismoari izaera integratzailea ikusten diozu?
Hori begibistakoa da. Baliteke politikan islarik ez izatea, baina Euskal Herriko eguneroko bizitzan badago mentalitate integratzaile eta kontziliagarri bat. Eta, batez ere, batzuk besteekin elkarrekin bizitzeko benetako nahia. Baina, hori Madrilen ez dute ikusi nahi, ez zaie interesatzen. Ez dute jakin nahi gu beste era batez bizi garela. Madrilek euskaldunaren irudi arrazista eta astakirtena zabaltzen du, eta euskalduna ez da horrelakoa. Baztanen behintzat ez da horrelakoa! Kontua da hemen bizitzea. Baina ez zaie interesatzen.

Tribuak edota taldeak beldurra sorrarazten dizula diozu bestalde.
Kontxo! Batzutan. Ez dut nik ergelaren rola jokatuko, ezta? Ez eta Euskal Herriko mundua samurra denik erranen. Aitzitik, ikaragarria da, laborria sortzeko modukoa da, eta horri ezin diozu bizkarra eman, hemen ez dela ezer pasatzen erran eta beste alde batera begiratu. Ez! Hemen krimena dago. Kasu! Ez da leku bakarra, baina hemen ere krimena badago.

Orain zazpi urte bakardadeko hautua egin zenuen. Baztanen gustura, beraz?
Bai, baina kasu! Hemen ere badaude nire senetik ateratzen nauten gauzak. Batez ere, gauza horiek -errealitatea- gure amets eta ideietara egokitzen ez direnean. Baina, hori denoi gertatzen zaigu. Hori da zibilizazioa!

«Egiten duzun literatura da zure egi txikira gehien hurbiltzen dena»
El Corazón de la niebla»rekin ziklo literario berri bat abiatu duzu; Humberri leku imajinarioan kokatua. Batetik, zure iritziz, Madrileko literatur kritikari ez omen zaio eleberria gustatu. Bestetik, eleberria berriz ere idazteko asmoa agertu duzu...

Batzutan egoera batera hurbiltzen gara eta mentalitate ezberdineko pertsonak aurkitzen ditugu berean. Mundu batera hurbiltzeko bidea ez da beti egokiena izaten. Lehen nobela idatzi ondoren konturatu naiz beste modu batez idatzi beharko nukeela. Hau bere horretan utzita ere, «Las armas del tiempo» ziklo literarioaren azken eleberrian, herriko medikuak gauzak ikusteko duen moldearekin itxi nahiko nuke. Orduan beste batek beste modu batez kontatuko du bere bizitza...

Juan Miguel Arroniz, lehen eleberriaren protagonista, zure «alter hego» al da?
Ez. Bera misantropoa da; batzutan, ez beti. Niri gehiago gustatzen zait jendearekin harremanetan bizitzea.

Zu filantropoagoa zara, nolabait.
(Irriak) Ez beti. Pertsonaiak ere badu batetik eta bestetik. Tira, Juan Miguel Arroniz arrunt zozoa edo ergela da. Baliteke, pertsonaia honen eta narratzailearen bitartez ditudan arantzak ateratzeko modua aurkitu izana. Autoanalisirako modu bat dago eleberrian, nork bere burua idatziz azaltzeko modu bat besterik ez. Bat.

Ez al zara Umbrian bezala gertatzearen beldur?
Ez. Liburua Euskal Herrian ongi hartua izan da, beste inon baino hobekiago, hobeto ulertua bederen. Nire ideiekin bat ez datozenek ere erran didate:«Kontxo Miguel! Larrutu eta maiseatu egiten gaituzu gero!». Bai, halaxe da. Baina, batez ere, euskal nazionalistek nobela gogoetatzeko balio izan zaiela aitortzen didate.

«Euskal nazionalismoa existituko ez balitz batzuek asmatuko luketeela», diozu pasarte batean...
Eta erraten dut betiere. Euskal nazionalismoa aparteko aukera da Madrilentzat; denetarako baliagarria. Itxuraz, haiek demokratak bihurtu ditu. «Zu faszista eta ni demokrata» leloa darabilte haiek. Nik hori salatzen dut eta mina egiten du.

Mikel Zabalza behin eta berriz agertzen da zure obran.
Nire nobela eta egunerokoetan agertzen da etengabe, berea izan baitzen nire bizitza biziki aztoratu nauen kasuetako bat. Hiltzen dute, krimena estaltzen dute, eta inork ez dio bere buruari galdetzen zer gertatu den. Benetan ikaragarria!

Literatura errealitatera edo egiara gehien hurbiltzen laguntzen diguna ote da?
Literatura da egiazkotasunera -ez egiara- gehien hurbiltzen dena. Bestela erranda, egiten duzun literatura da zure egi txikira gehien hurbiltzen dena. Gauzen ikusmolde partziala, ez-osoa, ematen duzu, zure ikuspuntua.

Perturbatzen zaituzten gauzez libratzeko, zure kasuan?
Hala uste dut


n Idazle gehienen kasua ote?
Ez dakit, nire gertatzen zait. Nire bizitzan eta obraren artean badago identitate bat. Nire bizimoldea idatziz joan denarekin uztartuz joan da, akoplatu da. Beste idazle batzuek diote: Ni liberatzen naiz nire fantasmez. Gezurra. Gezurra, gezurra. Fantasmak beste era batez uxatzen dituzu. Modu zuzenago batez, modu frankoago batez. Literaturak badu osagai gezurrezko izugarri bat. Eszenaratzea. Beraz, nire mamuak idatziz agertu izanagatik, ez du esan nahi uxatzen dituzuenik. Literatura arazo pertsonalekikoan, tigrearen balsamoa da. Zein da berau: bada, balsamo pixka bat hartu, eta bihar handidura handituagoak


n Madrilen aldiz?
Madrilen, nazionalismoaren gaitzak salatzen ditudalakobatzuek kementsua naizela esaten didate batzuk. Baina hori ez da agertzen eleberrian. Beste batzuek, zitala eta doilora naizela esaten didate, hiltzailekiin nahastu naizela diote. Nik berriz, zure ideien kontrakoak izateagtik ezin dela hiltzaile gisa hartu esaten diet.


Azkenak
Israelek Qatarreko hiriburua bonbardatu du Hamaseko buruak hil nahian

Erasoaren helburu izan direnak Trumpek proposatutako su-etena negoziatzen ari zirela azaldu du Hamasek. Israelek erasoa baieztatu du, eta Qatarrek “eraso kriminala” kondenatu.


Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protesta gogorren ondorioz

Liskarretan gutxienez hogei pertsona hil dira astelehenean. Astearte goizean, lehen ministroaren etxeari su eman diote manifestariek. Herritarrik gazteenak ari dira protestan, gobernuaren ustelkeriaren aurka, eta bereziki, sare sozialen debekuak eraginda.


2025-09-09 | ARGIA
Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.


2025-09-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bazuen mezua, noski, Pekineko desfileak; baina zein zen mezua?

Zuzenean, askok, edo geroago ehunka milioik ikusi ahal izan duten irailaren 3ko Pekineko desfile militar erraldoiak bazuen, bai horixe, mezua. Halako guztiek bezala, esan genezake. Antolatzaileen borondateaz harago doazen mezuak, batzuetan. Mezu horiek zein eta norentzat ziren... [+]


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


Israelek Gaza hiria ebakuatzeko agindua eman du eta drone batek eraso egin dio Flotillari Tunisian

Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Pazienteekin eta lanean geratuko direla adierazi du Shifa ospitaleko zuzendariak, eta babesa eskatu dio nazioarteari. Bestalde, gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek... [+]


Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


Bayrouren gobernua erori da Frantziako Asanblean eta estu da Macron

Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


Eguneraketa berriak daude