ENPRESAK, ZUHURTASUNAREN ETA BAIKORTASUNAREN ARTEAN


2002ko urtarrilaren 13an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Hainbat enpresa eta enpresaburu euskaldun eta espainiar garrantzitsuren artean egin berri diren inkesten arabera, ez dirudi I-11ren ondorengo ekonomi egoera zenbait ingurutan aipatzen den bezain txarra denik, eta esan genezake zuhurtasunaren eta baikortasunaren artean kokatzen direla. Egia da bai Espainiako Estatuko enpresaburuen ustez Ipar Amerikako erdigune ekonomiko eta militarraren aurka egindako erasoek hazkunde ekonomikoaren arloan eragin zuzena izango dutela epe motzean, baina epe luzera begiratzen dutenean ez dira oso ezkor ageri. Inkesta egin zutenen %58,6aren ustez, ekonomia eraginda gertatuko da epe motzean, eta %74ak uste du ekitaldi bat baino gehiago iraungo duela hazkunde moteltzeak. Gastu publikoa eta langabezia areagotzea dira inkestako enpresaburuek I-11ren eraginez aurreikusten dituzten ondorio batzuk.

Nolanahi ere, eta zalantzazko giro honen ondorioz, enplegua eta inbertsioa murriztearen neurriak hartu dira krisialdiari aurre egiteko, nahiz eta enpresa horien emaitzen kontuan ez den inolako krisirik antzeman urtearen bigarren seihileko horretan. Inkestan esku hartu duten enpresaburu gehienek, 2001eko bigarren erdian, Ipar Amerikako eraso eta guzti ere, gehitu egin dituzte salmentak nahiz mozkinak, eta baikor agertzen dira 2002ko lehen hiruhilekoari begira.
Horrela ageri da Andersenek enpresaburuen artean egindako azken barometroan, "El Pais" egunkariak duela gutxi argitaratutakoan. Lan horretan 240 enpresa euskaldun eta espainiarrek esku hartu dute, denen artean 180.304 milioi eurotik gorako fakturazioa eta 700.000 langiletik gora izanik. Enpresa horien artean, besteak beste, honako enpresa euskaldun hauek ageri dira: Euskadiko Kutxa, Kutxa, Banco Guipuzcoano, MCC, Corporacion Patricio Echevarria, Dow Chemical Iberica, ITP, Tubacex, Vidrala, Grupo Correo Comunicacion, Grupo Guipuzcoana Euroexpress, Laminados Velasco, Koipe, Seguros Bilbao, eta Euskal Herrian eragin handia duen Aceralia Corporacion Siderurgica taldea. Esan beharra dago inkestan sartu diren 240 enpresa horien artean Espainiako Estatuko ekonomiako sektore guztietako enpresak daudela.


EKONOMI EGOERA OKERRAGOA, BAINA MERKATU HOBEAK.

Erantzun duten enpresaburuen ustetan, ekonomiaren egoera okertzen ari da, baina beren negozioa ez dute arriskuan ikusten. Enpresen barometroaren ondorioetako baten arabera, enpresaburuen erdiak baino gehiagok -%58,6- 2002ko ekonomi egoera okerragoa izango duela uste du, baina, bestalde, %59,8ren ustez, bere jardueraren xede den merkatuak berdin jarraituko du edo hobera egingo du.

Hiru enpresaburutik bik diotenez, beren enpresaren errentagarritasunak, 2001eko bigarren seihilekoan, gora egin du, eta aurtengo lehen hiruhilekoan mozkinek gora egingo dutela espero dute %70ek, fakturazioaren igoeran oinarriturik batez ere. Inkestako enpresen %68k onartzen du joan den urteko bigarren seihilekoan izandako salmentak igo zirela, baina urteko lehen seihilekoan esandakoa baino apalagoa izan zela ehunekoetan neurturik, eta horrek nolabaiteko ekonomiaren hoztea islatzen du, nahiz eta iragankorra izan. Hala ere, enpresen gehiengo handi batek -%92k- bere salmentak igotzea aurreikusten du hasi berria dugun urte honen lehen hilabeteetarako.
Urte berri honen lehen hiruhilekoari begira, inkestan ageri diren enpresen %68k bere fakturazioa handitzea aurreikusten du, eta ehuneko hori %71,3koa da aurreikuspen horiek 2002ko urte osoari begira egiten direnean. Lehen hiruhileko aurreikuspenetik urte osoko aurreikuspenera dagoen ezberdintasun horrek garbi erakusten du enpresen ikuspegitik urteak aurrera egin ahala egoera hobetuz joango dela.
Joan den urteko bigarren erdian fakturazioak gora egin izanaren arrazoiak aipatzerakoan, honako hauek ageri dira enpresaburuen hitzetan: barneko merkatuaren hazkundea (inkestako enpresen %77,4), produktu berriak sartzea (%35), eta kanpoko merkatuen igoera (%24). Halaber, enpresa horiek datozen hilabeteetan kanpoko salmentek hobera egingo dutela adierazi dute. Zentzu horretan, %35,8ak esportazioak gehitzea espero du 2002ko lehen hiruhileko honetan, %56,1ek berdin jarraituko duela uste du, eta %8,1ek soilik pentsatzen du behera egingo duela.
Nolanahi ere, nahiz eta fakturazio eta mozkinen aldetik itxaropen onak izan, neurriak hartzen hasi dira. Horrela, enpleguaren adierazleak erakusten duenez, kontratazioak ez du gora egingo, eta joan den seihilekoan bere inbertsioak murriztu egin dituela onartzen duen enpresaburu kopurua aurreko inkestan baino bi aldiz handiagoa da.


ERAIKUNTZAK BEHERA.

Baikortasun gutxiena, abendu bukaerako barometroaren arabera, eraikuntzaren sektorean sumatzen da. Eraikuntza, betidanik, sektore indartsua izan da produkzioa eta fakturazioa gora bultzatzeko garaian, eta itxaropen handikoa. Baina esparru horretan baikortasunak behera egin du hilabeteek aurrera egin ahala. Joan den urteko bigarren sei hilabeteetan eraikuntzan ari zirenen %83k fakturazioan gora egin izana aitortzen zuten, baina %58 besterik ez dira datozen hiru hilabete hauetan igotzeko itxaropenez daudenak. Oso kontuan hartu beharra dago sektore honetan isurtzen dela diru beltzik gehien, eta, agian, euroaren sarrerak eragin handia izan duela aurreko hilabeteetan diru horren zaparrada handi bat sektore horretara bideratzeko eta produkzio ikaragarria eragiteko. Beraz, ez da harritzekoa hemendik aurrera, eta pezeta nahiz libera desagertu ondoren, sektore horretako jarduera neurri batean moteltzea.

Garraioaren esparruan ere antzeko zerbait gertatzen dela ematen du. Hor ere enpresen %80k fakturazioa handitu egin zuen azken seihilekoan, baina %60 besterik ez da datorren hiruhilekoan gora egiteko itxaropena duena. Aurkako egoera da txikizkako eta handizkako sektorean ikusten dena. Bi esparru horietako enpresen erdiak hobetu zuten beren fakturazioa iazko azken sei hilabeteetan, eta, aldiz, datozen hiru hilabete hauei begira txikizkako %75ek eta handizkako %67k aurreikusten dute salmentak igotzea.
Salmenten kopuruaren ikuspegitik, 301 milioi eta 601 milioi euro arteko fakturazioa duten enpresak izan dira joan den urteko bigarren erdian emaitza onenak izan dituztenak, eta, aldiz, 60 milioitik behera euro fakturatzen dutenak izan dira okerren ibili direnak. Lehen hiruhileko honetarako aurreikuspen onenak azaltzen dituztenak 601 milioitik gora euroko fakturazioa egiten dutenak dira, horien arteko %70ek salmentak hobetzea espero baitute; eta beste muturrean, 60 milioi eurotik beherako salmentak dituztenak agertzen dira berriro


SINDIKATUAK ENPRESEN AURREAN.

Kritiko ageri dira ELA eta LAB sindikatuak gobernuek, patronalak eta enpresek 2002rako egin dituzten aurreikuspenekin eta aurreikusten dituzten neurriekin. Mikel Naval ELAko Azterketa Bulegoko arduradunak dioenez, «normalean egiten diren aurreikuspen ekonomikoak ez dira egokiak. Batetik, ez dagoelako tresna egokirik haiek neurtzeko; eta bestetik, aurreikuspen horiek erabiltzen direlako neurri politiko-ekonomikoak eta enpresarialak ezartzeko eta soldaten moderazioa eskatzeko. Denbora pasa ahala, ikusten da ez direla betetzen eta aurten ere gauza bera pasa da». LABeko Ekintza Sindikaleko arduradun Txomin Lorcak dezelerazio zikliko batean murgilduta gaudela adierazi du eta horrexegatik ez dela enplegurik sortuko. BPGren hazkunde nahikorik ez dagoenez eta multinazionalak dezelerazio prozesu batean daudenez, zera ondorioztatu du Lorcak: «Ez da enplegu gehiago sortuko eta gainera, Gamesaren kasuan bezala, dagoen behin-behineko enplegua desagerrarazteko tentazioa izango dute, eta Confebaskek ez du azken hori kontuan hartzen».
Bi sindikatuen iritziz, hazkunde ekonomikoa egon edo ez egon, soldaten aurrean jarrera bera du patronalak: soldaten moderazioa. LABeko Txomin Lorcak dioenez, «soldata kostu bat gehiago da enpresentzat eta egingo duten lehen gauza aldi baterako lana kentzea eta soldaten gehikuntza murriztea izango da. ELAko Mikel Navalek dioenez, hazkunde ekonomikoan moteltze bat eman da eta enpresaz enpresa, sektorez sektore, langileen aldarrikapenei aurre egiteko erabili du patronalak. Lorcak azaldu duenez, estrategia horri aurre egin behar zaio ekintza sindikal bateratuarekin.

Soldatei dagokienez, lan hitzarmenak negoziatzerakoan, ELAk aurtengo KPI gehi produktibitatearen igoera, %2 inguru, eskatzen du. Espainian onartu zen akordioan ez bezala, ELAren ustetan enplegua eta soldatak ez daude kontrajarrita: enplegua mantendu behar da eta indar gehiago egin behar da lana egonkortzeko. Horrez gain, langileen arteko diskriminazioari aurre egiteko asmoa du. LABeko Ekintza Sindikaleko arduradunaren hitzetan, «enpresek pilatzen duten etekina soldatetan islatu behar da». Ildo horretatik, LABek aurtengo soldatei begira, KPI gehi kasu bakoitzean egokitzat irizten dena eskatuko du

Enpresen %35ak langileak gehitzea aurreikusten du eta %19,7ak murrizt ea
Enplegua ekonomi egoera onaren edo txarraren ondorioetako bat da. Enpresak, I-11ren ondoren, zuhurtasunaren eta baikortasunaren artean baldin badabiltza, garbi dago egoera horrek bere eragina izango duela lanpostuen sorkuntzan. Abendu amaieran argitaratu zen barometroaren arabera, joan den urteko azken sei hilabeteetan enpresen %40,2k handitu egin zuen langile kopurua, %39,2k ez du aldaketarik izan eta %20,6k murriztu egin du -aurreko barometroan %14k-.
Urte berriaren lehen hiru hilabete hauetarako aurreikuspenen arabera, lanpostu berrien sorkuntzak moteltzera egingo du zertxobait. Inkestari erantzun dioten enpresen %35,2k bakarrik espero du lanpostu berriak sortzea, %45,1ek dauzkatenekin jarraituko dute eta %19,7k murriztu egingo dituzte.
Iazko azken hilabeteetako bilakaerari sektoreka begiratzen badiogu, gorakadarik nabarmenena, ehunekoetan, txikizkako enpresena da, ondoren eraikuntzakoena eta jarraian, tarte handiagoarekin, garraio enpresena. Fakturazio kopuruaren ikuspegitik, enpresa handienak izan dira lanpostu gehien sortu dutenak (%44,8k gehitu du bere langile kopurua); ondoren 601 milioi eta 3.005 milioi euro arteko fakturazioa dutenak. Urteko lehen hilabete hauei begira, berriro ere eraikuntzakoak eta txikizkakoak dira aurreikuspen onenekoak, eta okerrenak, berriz, zerbitzuetakoak eta fabrikaziokoak. Fakturazio kopuruaren aldetik 3.005 milioi eurotik gorako fakturazioa dutenak dira lanpostuak sortzeko asmo gehien dutenak.
Lanpostu kopuruaren bilakaeran eragin handiena duen faktorea, orain arte bezala, eskaera karteraren aldaketa izan da. Horrela adierazi dute galdetutako enpresen %32k. Horren ondoren produktuen karteraren aldaketa (%29,7), norberaren jarduerari dagokion merkatuen aldaketa (%27,3), produktibitatea (%27,3) eta atzerriko merkatuetara iristeko aukera datoz.
Barometro honen arabera, enpleguaren etorkizunerako bilakaerari buruzko aurreikuspenak bere eragina du kontratatze finkoan. Horrela, aurreko barometroan enpresaburuen %36,1ek langile finkoen kopurua handitzeko asmoa zuen urte berri honetako lehen hiru hilabeteetarako, eta oraingo honetan, berriz, kopuru hori %29koa da. Horrekin batera gora egiten du kontratu finkoak murrizteko asmoa duen enpresen zenbatekoak, aurreko %8,8tik oraingo %14,1era. Barometroak adierazten duenez, enpresaburuen artean baikortasun gutxiago ikusten da zentzu horretan.
Enpleguaren etorkizunerako bilakaeraren eragile garrantzitsuen artean ere eskaera karteraren aldaketa da lehena (%40,3), ondoren produktibitatearen aldaketa (%32,7) eta azkenik bere jarduerari dagokion merkatuarena (%30,8) l

Errezesioa
Errezesioa Barne Produktu Gordinaren hazkunde negatiboarekin parekatu ohi da. Hortaz, oraingoz egoera horretan ez gaudela esan genezake. Aitzitik, adiera konbentzionaletik haratago, aberastasunaren banaketari erreparatuz, jende ugarik errezesio iraunkorrean dihardu, atzerrian batik bat, baina baita gure herrian ere. Zoritxarrez gai honek espazio gutxiago okupatzen du komunikabideetan, burtsa, inflazioa, euroa eta ohizko aldagai makroekonomikoek baino.

Aurreikuspen gehienen arabera, aurtengo bigarren erdira arte beheranzko joerak jarraituko omen du. Barne kontsumoa indartsu dabil oraino. Horixe azken urteetako hazkundea, langabeziaren murriztea, zein interes tipoen jaitsieraren ondorioa da. Euroak sortu duen diru beltzaren azalaraztearena ere bai. Azken efektu hau desagertzen denean barne kontsumoa nabarmen alda daiteke.
Mehatxurik nabarmenena kanpo komertziotik datorkigu. Hego Euskal Herriko ekonomia oso irekia izanik, kanpoko koiunturak asko baldintzatzen gaitu. Europakoak batik bat, bertara zuzentzen baititugu gure esportazioen %70a baino gehiago. OCDEren azken txostenen arabera, Alemaniar, Frantziar eta Espainiar Estatuetan hazkunde tasak murrizteko joera dago. Gaian sakonduz, bitarteko ondasunak eta ekipo ondasunak batez ere esportatzen ditugu (Nafarroako esportazioen %58,7 garraiorako ondasunak dira eta EAEn, ekipo ondasunen sektoreak eta metalikoak esportazioen %71,7 batzen dute). Enpresen inbertsio planei lotutako ondasunak hain zuzen, eta horregatik eskaera hain ziklikoa dutenak. Eta Europar Batasunean aurreikusten dena, batez ere inbertsioaren murrizketa da. Horren eragina gure ekonomian agerikoa. Jada Industri Produkzioaren Indizea adierazten hasia dena.
Egia da baldintza hobeagotan gaudela inflazioari, interes tipoei, langabeziari, enpresen zorpetzeari, defizit publikoari eta balantza komertzialari begira. Baina kontuz. Hodei beltzek min asko egiten baitute gure herrian. Gogoratu bestela 1991-1993 bitartean jazotakoa. Nahikoa izan zen urte batez hazkunde tasa negatiboa izatea 65.000 lanpostu desagertarazteko bi urtetan, aurreko zazpi urtetan sortutako guztien bi herenak. Lan merkatuaren %33ko aldirokotasun tasa horren altuaren emaitza zuzena.

Datozen hilabeteetan eragina izango duten beste faktore batzuk: petrolio salneurria, euro efektuaren desagertzea, Espainiar gobernuak legez ezarri digun defizit publiko zeroaren politika, Euroaren apreziazio posiblea eta Bushen keynesianismo kontserbadorea. Kuriosoa, azken errezesioan Golkoko Gerratea gertatzea eta oraingoan Afganistangoa gehi eratorri posibleak. Kasualitatea?


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude